2020/12/07

Armintxe eta Mattes

201207, 14:51etako argazkixa.

 201207: Oier.

Armintxe, limnigrafo publikuan ikustaldixa. Zapatutik eurixa eten barik botatzen diharduanez, gaur astelehena, goizian ikustaldixa egittera juan naiz (9:15). Kontuan hartzekuak:
    • Minimo barrixa aktibau egin da: bere aurreko hormigoia garbi, ezker eskumako hormigoian aldian.
    • Megalituan eskumako ertzeko urteera multipletik be ura urten da (bedarra zapal), baiña jarixo txikixakin: ez dau orbela guztiz garbittu.
    • Kanpofoballeko hobixa eta ubidia berera betetxo, 1,5 inguru.
    • Dana argazkixetan jasota.
Datozen orduetan eurixa emonda dago, intentsidade altuaguan gaiñera (asteburuan zihar, une puntual batzuk kenduta, ez dau asko bota).

15:00etako ikustaldixan, megalituan ez dago aldaketarik. Goizian zihar eurixak sendo bota dau. Ubidian, ostera, harri markagailluetan urak 5-10 zm gorago egin dau. 

Mattesek hitzaldian zehar azaldu dizkigun mapa topografikoetako batzuk.

201207: Simone, Oier.

Arratsaldez, Johannes Mattes espeleologo austriarraren hitzaldian. Edinburgoko Unibertsitatearen STIS sailak (Science, Technology and Innovation Studies), antolatua, eta Simonek berak aurkeztua, speleo historialari honek egindako azken ekarpena azaldu digu, argitaratu aurretik azaldu ere! Bere topografia zaharren bildumako ale ezin ederragoak erakutsiz, irudikatu ezina irudikatu nahiaren erronka aurkeztu digu, prezisioaren eta irudimenaren ezinbesteko nahastea. Bertan ere esan dudana errepikatuko dut: guk topografia egitean askotan aurkitzen garen egoera da, ailegatu ezin garen lekuak mapan jaso beharra, eta "asmatu" dugun hori etorkizuneko espeleologoek nola ikusiko duten imajinatzea... Mattesen ikergaia ikusita, badakigu egiten ditugun akatsekin onberak izango direla, beraz... aurrera.

Jarraian, accuracy gehiagorekin, entzun dugunaren gorabeherak.

"Concepts of Knowledge and Space in Historical Cave Maps (1500-1800)"

Abstract: As places of a specific mediality and polyvalent imagery, caves were of interest for scholars, travelers as well as artists. Serving as a bridge between different cultures of knowledge, the underground, its observation and documentation functioned as a projection screen for the visitor’s claims of interpretation and possession. For scholars as Jacques Gaffarel, Athanasius Kircher or Johann Weichard Valvasor, who dedicated specific attention to the subterranean world, the difference between nature and culture was not so clear as it seems today. – A fact, which became particularly obvious in case of natural caves expanded by humans during Greek or Roman times. In this context, caves can be also recognized as so-called “boundary objects” (Star & Griesemer), connecting different communities of practice and meanings of various constituencies.
In particular, historical cave maps represent the contemporaries’ attempt to arrange and design the knowledge of the subterranean world as well as their inherent metadisciplinarity and aestheticism. Due to their specific format, repertoire of symbols and practices of survey, these plans can be identified as an own type of map, that should satisfy either scholarly, artistic or touristic needs. On the basis of a cultural-historical approach, the paper examines cave maps as a representation of a subterranean space, but in particular as a space of representation, where discourses on knowledge, architecture and the human body were visualized and various forms of scholarly cooperation were put in practice. The variety of maps, used for this study, includes both published and archive sources of scholars like Buondelmonti (1415), Leibniz (1749) or Buckland (1823) and belongs to caves in different parts of the world.

The author/presenter: Johannes Mattes is a postdoctoral scholar at the Austrian Academy of Sciences and lecturer at the Department of History at the University of Vienna. His two recent monographs “Reisen ins Unterirdische [Traveling in the underground]” (2015) and “Wissenskulturen des Subterranen [Cultures of subterranean knowledge]” (2019) deal with the scientific and cultural history of caves, speleology and the underground in general. Mattes was Visiting Professor at the École des Hautes Études en Sciences Sociales (Paris) and Visiting Scholar at Stanford University (CA) and York University (Toronto). Since 2020, he is Board Member of the International Commission on the History of Geological Sciences.. Mattes’ current research examines the history of natural sciences in a cultural context, expeditions, scientific societies & academies, popular science, relationship between politics, research and the public. Since 2019, he is leading a research project on the history of (popular) scientific societies in Vienna and the Habsburg Empire throughout the 19th century. His contribution to STS includes studies on the formation of the scientific field of speleology as a metadisciplinary project, where both professionals and amateurs contribute, and the impact of practices and politics on discipline formation.

2020/12/05

Kobeta: explo, topo, bio

 

Iki eta Unai prestaketan. Gaur aterpia ondo etorri da, zulora sartu-urtetzeko!

201205: Oier.

Egixa esan, fenomeno etortzen jata Burumendikuak etxe onduan eukitzia: atzo be, ADES-eko taldekidiak Lastarrikera zoiazela eta (neretako sarrera estuegixa), telefono deixa eta baietz, gaur Kobetara zoiazela eta juateko. Beraz gaur eurengana bildu naiz, juan dan asteko biharrekin jarraitzeko.

Iki, Josu, Unai eta laurok sartu gara, 9.45ak aldian. Juan dan asteko eskaladatik hurre dagon puntu batera juan gara danok, eta han lan banaketia. Lehelengo bixak, beste eskalada bati ekin; beste bixok, 69-79 estaziño topografikuen arteko tartia marraztia (1) eta Gigantes Gelako adar lateral txikixa (baiña hain altua!) plantan topografiau (2). 

Topo txukuna; poliki-poliki egindakua.


Bestiei agur esan, eta guria egittera juan gara. Unaiek marrazten ziharduala, nik bio lagiñak jasotzen ibilli naiz, emaitza pozgarrixakin: ez dittudaz ale asko jaso (lau bakarrik), baiña bai juan dan astian hartu ez nittuanak: bata lehengunian iges egin zestan ganba zurixa, Pseudosinella edo; beste bi Trichoniscoides itxurakuak; eta azkena Oxychillus bat. Unaiek biharra modu txukunian egin dau -bere estiluan- eta puntako teknologiaz lagunduta gaiñera (topografiarako, plantxarako zein erropia garbitzeko balixo daben tableta). Behin hori amaittuta, eskalatzailliei bisittia egin detsegu, eta 15 bat metroko alturan topau doguz, bentanilla bat ikusitta beste baterutz igotzen ziharduela; guk zeozer jan, eta topo lekura abixau gara. Han, bertako horma zuzen eta sabaixan alturiakin harrittuta geratu naiz (Gigantes gelakua baiño altuagua! Distoak be ez zeban neurrixa hartzen). 16:00ak bertan jo deskuez, eta kanpora juateko ordua nekan; Unaiek lagundu nau, eta gorakako bidian hasi gara txiri-txiri. Igo ahala, konturatu gara sartzerakuan baiño zatixa ur gehixago zetorrela goittik behera; batez be, sarrerako kañoi inguruan; urtetzeko azken potzuan, dutxia txorroka hartu dogu, beroaldixa freskatzeko ondo. Gero kanpuan baiña, ez zeguan hainbeste euri. Igual egunian zihar bota dau?



Gaur jasotako bio lagin batzuk.


Behin kotxian, haundittuta eta lokaztuta zetorren errekan burdiñak garbittu, eta han geratu da Unai zentinelia, beste bixak noiz urtengo. Nik etxera egin dot, speleo jardunaldi atsegin eta produktibua izan dala iritzitta. Eskerrikasko!

Tablet bikaina! Emaitza onaren sekretua.

 


2020/11/29

Olatz eta SEDECK

 

Kobeta III, pertsonalidade haundiko sarreria (burdinsaretik hasitta).

 201128: Javi, Oier.

ADES-ekuekin koinzididu ezinda nabillela, “valor seguro” batera jo dot: Burumendi. Bai ondo asmau be! Izan be, euren eten bako aktibidadian (ezagun da speleo talde estandarran eboluziñuan 4.1 fasian bete-betian dabizela!) hónek lagunok gaur Kobetara joatekuak ziran, aspaldixan ezagutu nahi neban zulua. Bueno, hori taldietako batek! Txalapartan juntau garan jentian artian, hiru talde egin diralako: Soto-eta, alde batetik zulo batzuk begiratzera; Iñaki-eta, beste zona baten prospektatzera; eta hirugarrena (Unai, Josu eta Iki) Kobetako biharretara, plan topografiko eta exploratorixua. Azken honetara bildu naiz ni, bio laginketan jarduteko asmoz.

Ez dakitt kueba baten sartzeko nekan gogo ikaragarrixangaittik izan dan (juan dan 15 urtian, ez dakitt hainbeste denporan egon naizen buzua jantzi barik, eta gehixago pedala zintturoi modura baiño ez erabillitta!) baiña gaurko jardunaldixa gozamen hutsa izan da: zulo erosua, ederra eta potzu bertikal ikusgarriz beteta. Normalian ez detsat kaso haundirik egitten komentarixo laudagarrixei (“pocas cosas hay más aburridas que oir a varios compañeros relatar su particular odisea en una cavidad desconocida para el oyente”), baiña egixa esanda, behin Gigantes arroilako dimentsiñuak ikusitta, komentarixuok guztiz ulergarrixak dira. Eta han instalau dan pasamanua be, zirraragarrixa, eta merezi daben esperientzixia.

Behin barruan, ez dot gauza haundirik egin egixa esan: hiru ordu bakarrik nittuan (bestiak egun osorako planakin zoiazen), eta lehelengo Unaiek “tour” txiki bat egin desta, erreka nagusiraiñok doian tartia behintzat ikusi neixan. Deigarrixak egin jataz, oso, galerixian forma aldaketak: batetik, arroila kolosal horretan behera garai baten etorri zan uran bolumena kalkulatzen (eta afluente bat baiño ez da!), eta bestetik, ur horren progresiñuan araberako formak: abixara txikikuak (meandro bigurrixak, harri bola moltzo haundixak…) eta abixara haundikuak (horma garbixak…), txandaka modu kapritxoso xamarrian. Geomorfologoren batek ondorixo interesgarrixak etarako leukez, beinke!

Tourretik bueltan, Josuk eta Ikik topo amaittu dabe; eurei agur esan (beste sektore batera juan bihar ziran-eta, explo bat egittera) eta Unaien txandia etorri da: poligonalan gaiñian marrazkixa osatzen geratu da eta ni hari laguntzen-edo ibilli naiz, mamarru-bilketan niharduala. 13:00ak jota, baiña, hari be agurra emoteko momentua etorri jata. Kanporutz egin dot beraz, poliki-poliki eta segurtasunakin zorrotz; eta lehen sorpresan harrapautako edertasuna, gero bakardadian gozatzeko aukeria izan dot: polikixago, eta argi indartsuagua erabillitta. Etxata ahaztuko, ez!

Barruko haundittasunan itzalian geratzen bada be, esan beharra dago kuebian sarreria bera be ederra begittandu jatala (gaur Kobeta III-tik sartu gara; behiñ hau topauta, sarrera historikua, Kobeta I, abandonatzeko bidian dago bertako arriskuangaittik, harri erorketak). Hasi burdin sare “berezittik” (laster ei diraz beste bat ipintzeko), eta grapekin atondutako arrakala desfondaturaiño, pertsonalidade berezixa dakan sarreria da hau, bai horixe.

Neure gaixari helduta. Bidian saguzar bakarti bi ikusi doguz, lozorruan; Rhinolophus ferrumequinum itxuraz. Jasotako bio lagiñak, barriz: Quaestus? 1, Lithobius 2, txitxara luze gorri bat, 7-8 Zospeum (vasconicum? Oskol nahikua biguna zeken, espero dot bateren bat OSORIK allegatzia Carlosengana!), krustazeo gorri 1 (beste zuri pare bat ikusi dittudaz, baiña iges egin deste), meta 1.

Josu, Iki eta Unai Kobeta III-ko sarreran.

Arratsaldian, barriz, Javirekin batera SEDECK elkartiaren batzar orokorrian parte hartu ahal izan dot; Covid-19 pandemixia dala eta bideokonferentziaz egin dalako (normalian ezin izaten dot Jardunaldixetara bidaiatu). Interesgarrixa izan da, batez be pare bat lagun ikusi ahal izatia, eta izenez baiño ezagutzen ez nittuan beste batzueri arpegixa ipintzia. Batzuk proposau dogu, aurrerantzian gauzak normaltasunera bueltatzen badira be, bideokonferentziaz parte hartzeko aukeria mantendu ahal izatia!


SEDECK-en Batzar Orokorreko une bat.

2020/11/18

Out of sight, out of mind

 201117: Santi, Simone, Antua, Oskar F, Oier.

Aspaldiko speleo tradiziorik onena eta teknologia berriak uztartuta, EH-ko ADES eta Eskoziako GSG taldeen arteko topaketa bat burutu dugu, eurek eskatuta, Armintxe azaltzeko.

Askotan legez, gaiak interes gehiago sortzen du kanpoan, etxean baino!

Santik emandako hitzaldia laburra eta eskematikoa izan da, halabeharrez -gai korapilatsua ulergarri bihurtzeko-, baina eskoziarrek ederki harrapatu dute muina, erakundeek Armintxerekiko duen jarrera laburbiltzen duen sententzia emanez: “out of sight, out of mind”.

Ostean, GSG-koek euren 150 bazkideen artean ohar hau zabaldu dute, Armintxeri buruzko ingelesezko artikuluaren loturarekin. Eskerrik asko lagunak, eta urte askotarako!


"G R A M P I A N   S P E L E O L O G I C A L   G R O U P

GSG Virtual Pub talks - Nov/Dec 2020

Tonight's meet welcomed several members of Basque Country caving club ADES with guest speaker Santi describing the discovery of paleolithic cave etchings in Armintxe Cave. This lies under the town of Lekeitio  near Bilbao in northern Spain. Construction work over the last fifty or more years has blocked cave passages and caused the active stream to regularly flood the lower levels of the cave. This has coated the walls and any etchings that might have been there with mud, and threatens to do so to the rest. For more information look online."


2020/10/18

Astarloan

  • GOTZON, ez dakitt zelan katalogau beharko doguzen gaurko 3 zuluok. UB zonan? Beste zona barri bat egin, ZB Ziortza Bolibar edo? Zeuk esan, eta fitxak egin eta bialduko detsudaz.
  • IBON, Aritzek gaur ez zekan astirik, baiña ulertu detsat egunen baten nahi badogu lagunduko gaittuala falta dirazen lezak lokalizatzeko. Kontuan hartzeko!
  • XABI, konfirma mesedez blogeko entrada honen formatua ondo dagon edo ez.

201018: Urtzi, Oier.

Astarloko atxak. Familixa respektibuak hartuta, Ziortza-Bolibarko zona politt honetara egin dogu, udazken koloretako egun eguzkitsu honetaz gozatzeko. Helburua, Astarlo gaiñian erreferentziauta genkazen 4 zuluak lokalizatzia. Gehixago esango dot: uste dot gaur izan dala lehelengo aldixa, nik neuk, GEV-en katalogoko lezaren bat berlokalizatzia lortu dotena. Bat ez, hiru! Oin: (betiko legez) numeruak ez deskue kuadrau, eta basarrixetako jentiak emondako erreferentziak, eta lehendik genkazenak ez datoz bat; badirudi zona honetan sei leza egon leikezela, barrena.

Horretarako, lagungarrixak izan jakuz bertako biztanlien azalpenak:
    • Aritz (...). Bera, eta gurasuak etxian zeguazen. Batetik, etxetik bistan dagon zulua seiñalau deskue. Eta bestetik, lau piñu baltzetatik "harutzago" (etxeko bistatik kanpo) dagozen beste hiru (edo lau? ez dot ondo gogoratzen) zuloren erreferentzixak emon deskuez, euretako bat topatzeko gatxa izango dala argittuta, eurak tapau zebelako.
    • Muniozgureneko gizon gaztiak zehaztasunez azaldu desku, tontorretik hurre dagon zuluan kokapena.

Azken horretara jo dogu ba, ume eta guzti, ira artetik gora txiri-txiri. Mendixa garbi topau dogu: ezagun da Astarlokuak-eta ondo zaintzen dabela, elorrixak iñausten-eta. Hasieran ez dot jakin zergaittik, baiña gero Gorriaga tontorreko "elorri baso intransitablea" gogoratu dot, eta hobeto ulertu dot. Tontorretik hurre, andra eta umiak atxetan eta ahuntzekin olgetan laga doguz, eta Urtzi eta bixok Muniozgurenek esandako lekutik sartu gara. Denpora gitxixan topau dogu zulua, GEV-298 Astarlo I duda barik, kataloguan aittatzen daben zugaitza eta guzti. (...). Sarrerako argazkixa hartuta. SW norabildian zabaldutako lezatxo bat da, sarreran eskarpe laban-ipurdiko-on-bat-hartzeko-moduko batekin (ez gara jaitsi); 4 bat metroko sakoneran gelatxo biribil bat ikusten da, derrubio zoruakin, 10 bat metroko desarrolluan, eta altura haundixakin (arrakala forman). Krokis probisional bat egin dogu, baiña hurrengo baten sokatxo batekin jaitsi eta hobeto marraztu beharko da. Eta Gotzon, ez dakitt zelan katalogau beharko doguzen hónek zuluok. UB zonan? Beste zona barri bat egin, ZB Ziortza Bolibar edo? Zeuk esan.



 

Astarlokuak be komentau deskue aurreko egunian Axpekuak esandako gauza bera: Gorriagatik honako basuan, zulo bat egon behar zala, eta bertan oin dala x denpora harri-erorketa haundi baten burrunbadia entzun zebela.

Tontor nagusittik aurrera eginda, lehelengo leza horretik hurre ("a poca distancia al E")  ei dagon GEV-299 Astarlo II zuluan billa ibilli gara, baiña ez dogu topau. Puntu horretatik, tribua tontor txikirutz juan da, eta basarrittarrak esandako zuluak topatzen saiatu gara.

Lehelengo, Astarlok esandako lehelenguan billa jaitsi naiz, tontor bixen artetik behera datorren kanalaren eskumako karaitza-barran, arta haundi baten ezkerraldian. Arazuak izan dittudaz (kaletarra ni!) eze, berak seiñalautako arte hori beste batekin konfundidu dot (gaiñera haritza zala uste dot), eta leku okerrian billa ibilli naiz. Gero konturatu naiz arbola ez zala nik uste nebana, eta halaxe izan da: horra jo, eta ezkerrian bista-bistan zeguan zulua. GEV-842 Astarlo IV deskribapenakin bat datorrena... itxuraz, eze, sarreran bertan dagon gorosti haundixan arantzekin, eta nere gaurko erropekin, ez nenguan sartzeko moduan. Datuak: (...). NE norabidian zabaltzen da. Estratuen alde planuan badago be, GEV-ek diñuan moduan "en una especie de diaclasa que corta a los estratos" eginda dago. Krokis txiki bat egin dot, baiña esandako moduan ez da fidagarrixa, eta hobe hurrengo baten buzo eta sokatxo batekin ondo marraztia. Muniozgurenen bazkarixa enkargatzeko atxeki ona. ;-)



 

Hortik aurrera, gauza gitxi. Goikuak zertan ibilli dirazen ez dakitt, baiña antza danez ez dabe gauza haundirik topau. Zalantzia geratu jake, ea arantzez betetako zuluen artian bat (asko zeguazen eta), ez ete zan izango Astarlok esandakua, sakonagua zala iritzitta. Ondo egongo litzake, Ibon, egunen baten Aritzekin batera konfirmau ahal izango bagendu. Bestalde, tontor txikittik behera datozen kanaletan (estratuen alde hausixan egindakuak), gora eta behera ibilli gara, eta zulo bakarra topau dogu, sarreria 1,5 m zabal, 1 m altu, txikixa eta subhorizontala, elorri adarrez nahitta estalitta. Hortik burua sartuta, W-SW norabidian 2 bat metro sartzen zala ikusi dogu, jarraipen posiblia harriz artifizialki blokeauta. Koordenadak: (...), sarrerako argazkixa hartuta, krokisa eginda. Baiña zalantzia dakat, GEV-en erreferentzietatik (299 edo 841) bat izango ete dan, kokapena eta deskribapena bat ez datozelako.



 

Honenbestian, eta etxera goiz bueltau beharra genkalako, Muniozgurenera jaitsi gara zeozer jatera. Hurrengo baten, material pixkatekin bueltauko gara, eta ea falta jakuzenak eta GEV-297 Garinduagakua be lokalizatzen dogun.




2020/10/11

Sala Gorriko argazkixa

 



201011: Petrus, Gotzon, Javi, Antua, Xabi, Oier. Goikoetxe (Busturia). 

Aspaldi gure altxor ospetsua bisittau barik, gustora sartu naiz bertara oin dala 8 urteko esploraziño etabarrak gogoratzeko. Ez dogu ekittaldi gogorra egin, halan be: Gela Gorrira juan gara bakarrik. Bertan, Xabik eta Javik, bere hiru dimentsiñoko jakitturixia batuz, argazki esferiko fotogrametriko ez-dakitt-zelakua egin nahi izan dabe, eta bestiok flaskekin eta manta erreflexibuekin ibilli gara euren aginduetara. Speleo argazki saio guztien modura, pixkat gogorra baiña seguru emaitziakin neke guztiak ahaztuko jakuzela. Euren zain!

2020/10/05

Armintxe (Lekeitio) trop-pleinaren aktibazioa eta portaera ordurik ordu

 201003: Oier.

Armintxe. Azken orduetan egin duen eguraldiarekin (plubiometriarekin erkatu) hona hemen gaur eskola ondoko trop-pleinean eginiko ikustaldiaren emaitzak.

Esan behar da, beste hainbat ikustalditan izandako emaitza negatiboaren ostean (errejistratuta dugun azken aktibazioa 190201ean izan zen), ez nuela espero oraindik trop-pleinaren aktibazioa. Zentzu horretan gure XXXXXk aurrea hartu dit, eta gaur goizeko 07:55etarako alerta emana zuen.

 


Baina XXXXXk arrazoi (ez da alferrik geografo profesionala!): 12:30etan bertaratu naizenerako, trop pleina karga bete-betean zegoen; tamalez, ezin izan ditut erkatu futbol zelai ondoko ubidearen igoera, eta trop-pleinaren aktibazioa. 

Irudi nahikotxo hartu ditut (argazki fijoak eta bideoak), erreferentzia puntuak zainduta, orduak pasatu ahala konparaketak egin ahal izateko. Komentatzeko modukoak:

  • "Megalito" berriaren inguruan, uste nuen bezala, uren aterabideak mugitu dira: gutxienez sei punto desberdinetik ateratzen ziren, zeinetatik lau lehengo kota berean zeuden baina ezker-eskuinera mugituak (hormigoizko zapata saihestuz) eta bi... lehen baino 20-30 zm gorago. Hau da larriena, jakina, susmarazten baitigu koba barruan posible dela, "ontzi komunikatu" efektuaren bidez, urek ere beste horrenbeste -gutxienez- igo izana. Eta beraz, lehen lehen azpian hartzen zituen grabatuez gain (III zonako guztiak), agian orain arte libratu diren "Zaldi Bakartia" eta, are, "Panelaren Gela"koak ere ukituak izan daitezkeela. Barruan lanean ari den Bizkaiko Foru Aldundiko taldeak ezarritako limnigrafoek argituko dute hori; baita, bistan denez, ur lokaztuak horman eta grabatuetan utzitako markek.

  • "Ojimetroaren" arabera, une honetan trop-pleinetik 70-90 litro/segunduko ateratzen ziren. Megalitoaren aurreko erreten zabalak ere ezin hartzekoa, eta gutxiago metro batzuen buruan zabalera normaleko erretenak. Eskolen sarrera ondoko bideetan eta estolderiaren inguruan putzu zabalak agertzen ziren, hobien inguruan.

  • Futbol zelai ondoko ubideari buruz, beteta agertzen zen; eta eraikinen ondoko arketan (burdin sarez itxitako horretan) ura ateratzen ari zen goiko leihatilatik. Definitiboki, arketa horren egitura inbestigatu beharko dugu Antua.

  • Skate pistan, berriz, ez zen ur pilaketarik; hau ere nire prebisioen kontra.


Bigarren ikustaldia egitera bertaratu naizenean, 15:10ak ziren. Uraren irteera-mailari dagokionez ez dut alderik ikusi; bai ostera uraren presioan (txikiagoa) eta "kalitatean" (gardenagoa). Bidean enbaltsatutako ura ere gutxiago zen. Futbol zelaiko ubidearen maila, berriz, eguerdiko berdina zen; arketako leihatilatik kanpora zetorren ura ere, berdintsua zen.

Une horretan, Lekeitioko Udaleko pertsona bi ere aurkitu ditut (eguerdian sare sozialetara bota dudan bideoaren eraginez, imajinatzen dut): Brigada Burua, eta Abel Iriondo zinegotzia eta Hirigintza Komisioaren partaidea. Berbetan aritu gara; eta Udal langile hauen aldetik -betiko legez- disposizio ona aurkitu badut ere, zenbait gauza argi geratu zaizkit:

  • Udalak ez daki gauza handirik Armintxeko arazo hidrologikoari buruz, ezta "megalitoaren" interbentzioaren ezaugarriei buruz ere. Arraroa egin zait eze, Unzuetak botatako azken erantzunean (ikus beheko txostena), obraren enkargatua Udala zela espreski adierazi zuen.

  • Lekeitioko Udalarendako, arazo hau ur kañeria baten leherketa, errepideen asfaltatua edo herriko argiteriaren aberia baten maila berean dago. Edo ez dira jabetzen jokoan dagoenaren garrantziaz (txarra), edo jabetzen dira, baina ez zaie inporta (txarrago).

Dena den, beti bezala, ADES-en informazioa instituzioen esku dagoela gogoratu diegu, gure kolaborazio osoa eskainiz eta obra honekin egin den hankasartzeak egin baino lehen, gurekin kontsultatzeko gonbitea eginez.

Oraindik hirugarrengo ikustaldi bat egin dut, 19:20etan. Ordurako, trop-pleineko puntuetatik bakarra aurkitu dut aktibo (beherengoa, lehen urpean zegoen bat). Bidean enbaltsatutako ura jada desagertua zen, estolderiak xurgatua; sedimentu askotxo pilatuta, hare tipokoa. Eta futbol zelaiko ubidean uraren maila metro erdi beherago zegoen; eta arketako leihatilatik ez zen urik irtetzen.

Horrenbestean amaitu da gaurko ikustaldia. Orain (21:00ak) atertu du, eta gauean zehar ere ez dago euririk emanda; bihar ostera bai, egun osoan. Eta begira jarraituko dugu.

Uraren portaera aurreikusteko zailtasunei buruz:

  • Urr 3ko ikustaldiaren aurreko egunetan ez du euri jasa bereziki handirik egin; bai ostera konstantziaz, inguruko lur geruzak saturatzeko beste. Horretara, urr 2-3 gauean euriaren intentsitatea pixka bat handitu denean (ez gehiegi, esan bezala: uholderik ez da izan herrian), Armintxe barruko ur mailak gora egin du.

  • Ikusten nabilenez, zaila da uraren portaera aurreikustea parametro asko gure kontroletik kanpo daudelako (eta hori bertan gaudela; zer esanik ez, Foru Aldundiaren enkarguz Armintxeko hidrogeologia aztertzeko ardura duen CNR Madrileko (!) enpresarendako...). Plubiometria neurri baten kontrolatzen dugu bakarrik (neurketa estazioena), baina euri-jasek ez dute beti kokapen zehatz berdina izaten, eta Armintxeren arro hidrografikoak zabalera handia du; bestalde, akuiferoaren saturazio mailak ere eragina du, modu limitatuan baino monitorizatu ezin dezakeguna (futbol zelai ondoko ubidea?); koba guztiz esploratu barik egoteak, bistan da, ez du laguntzen; irteera buxatzen duten hondakinen ezaugarriak ere ez ditugu ezagutzen...

     



201004: Oier.

8:50etan ikustaldia. Trop-pleina inaktibo. Urak (eta umeek; baina batez ere atzoko urak) mugitutako 20-25 harri dezimetriko egin berriko erretenean; ez badira hortik kentzen, estolderian amaituko dute. Futbol zelaiko ubidearen ur-maila nabarmen jeitsi da, 80-90 bat zm. Hobiak eskuineko adarretik baino ez du urik hartzen, 600-700 bat zl/s (ezkerreko adarra, arketatik datorrena alegia, lehor dago).

Goizean zehar euria eta ostarteak izan dira (herrian noski; arro hidrografikoaren buruetan ez dakit), eta eguerdian euri sendoagoa. 16:00ak aldean bertaratu naiz, eta futbol zelai ondoko ubidea hutsik aurkitu dut.

Hurrengo orduetan prezipitazioa bai, baina mm gutxi emanda dagoenez, honenbestean amaitzen dut ikustaldia.

****

Bestalde, uda honetan obra honetako arazoei buruzko balorazio hau aurkeztu nien Lekeitioko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta URA Agentziari, besteak beste asteburu honetan gertatu dena gertatu zitekeela abisatuz; oraindik ez dut erantzunik jaso. Asteburu honetan gertatutakoaren garrantziaz jabetzeko balio duenez, hementxe publikatuko dut.

 

 

Gehiago jakiteko: