2011/12/31

Lezate (reload)

2011-XII-31: Santi, Gotzon, Roberto Oar, Mariano, Idoia, Ibon, Zutoia, Oier.

Urtia “akabatzeko” azken sarreria Lezatera, pozik ibilli naiz (normalian ezin izaten dot egiñ-eta). Goittik behera busti gara azken marmita eta sifoyian, eta gero errekatik, aintzindarixen bidetik –GEV-ekuen signoren bat ikusi dogu- urten gara danok. Ni neu bigarrengotz pasau naiz handik (kurtsillotik) eta, oker ez banago, Mailluan Potzutik estrainekotz.



















2011/12/30

Lezate speleo toUR!


Part: 3 Mundak Explorer, Josu, Aimar, Petrus, Martin, Iñaki

Izenburuak esaten duen bezala, UR. Turismoko urte azkeneko irteeratxo hau lau hitzetan laburtzeko, Antua eta Ritxar-rek jarri zuten pasamanosean (hasierako soka gorri dinamikoan) uretan gerriraino sartu gara, nibela oso goian zegoen eta. Hondartza, hondartza erdia da orain, Kontxako hondartza itsasgoran izango balitz bezala; eta lakua baino arinagoko erreka-eskaloietan "las cataratas de Iguazu" ezagutu ditugu. Katxondeoa, Roberren ateraldixak, bi "guien" arteko bazileoa, historieta eta flipaden hartuematea, bidean konfusio "txiki" batzuk; eta horren denaren artean, astia izan dugunean, koba ere zertxobait begiratu dugu. LEZATE "FOREBER".

Cast: como dice el título, UR (agua). Para resumir en cuatro palabras esta salida turistica de fin de año; en el primer pasamanos que pusieron Antua y Ritxar (la cuerda roja dinamica) nos hemos metido en el agua hasta la cintura, porque el nivel estaba muy alto. La playa, ahora es media playa, como si fuera la Kontxa en marea alta; y en los escalones del rio antes del sifón, hemos conocido las cataratas de Iguazu. Katxondeo, ocurrencias de Rober, vacileo entre los dos "guias", toma y daca de historietas y flipadas, unas "pequeñas" confusiones; y entre todo eso, cuando hemos tenido tiempo, también hemos mirado un poco la cueva. LEZATE "FOREBER".




2011/12/24

ORDUBATETARAKO ETXIEN



Urteko azkenego explorazioa izateko izan dana, amaitu da azkenengo porrota izaten. Batzuk "baticueva"ra goaz eta argazkian ikusten den moduan amaitzen dugu arrikada bati ezker.




Besteak Bolunzulura joan gara, hainbat galeri berri exploratu eta topografiatzeko asmos, kilometroak gure ustean. Eta amaitu dugu sarretatik 50 metrora erti itotak; Bolunzulo ur askogaz, asko da, gutxienez ADESeko exploratzaile amorratuentzako. Terminatoren esaneta "ITZULIKO GARA".








2011/12/21

Hondarroa 2011 (sic)

Gaur aurkeztu da Ondarruko Kofradixa Zaharrian "Hondarroa 2011" (sic) urtekarixa. Bertan Mereludiko karstari buruzko azalpenak emon doguz Unai eta Oierrek, eta jentia nahikua entretenidu dala emoten dau, galdera eta guzti. Politta geratu da argitarapena, hartu dogu ale bat ADES-eko artxiborako.

Argazkiak.org | 111221ohz_aurkezpena © cc-by-sa: ades

29 Euskal Espeleologia Jardunaldiak (Busturia)


Abenduaren 17 eta 18an 29 Euskal Espeleologia Jardunaldiak ospatu dira Busturian. Larunbatean hainbat hitzaldi eman dira Madariaga Dorretxean: goizean, Malloku Sistemaren "lurpeko laboratorioan" burutzen ari diren diziplinarteko ikerketak aurkeztu dira. Saioa irekia zenez, makinatxo bat ikusle eta kazetari izan ditugu gure artean.

David Diez, Gorka Zabala eta Javier Moreno: Jardunaldiak aurkeztu dituzte, Goikoetxeko baserritarrek izan duten paper garrantzitsua azalduta, baita Jagoteko Akordioaren nondik norakoak ere.
Javier Maeztu eta Gotzon Aranzabal: Malloku Sistemaren azalpen geologikoa egin dute, eta horren ostean ADES taldeak eramandako esplorazioen historia.
Josu Granja: azken urtean Goikoetxe haitzuloan egindako argazki-dokumentazio lana aurkeztu diaporama baten bitartez, kobaren topografian sektore bakoitzaren irudiak kokatuz.
Antonio Garcia eta Ricardo Gutierrez: sistema honetan egindako urpeko esplorazioen irudiak proiektatu dituzte, argazki eta bideoaren bitartez.
Jose Miguel Edeso eta Juan Carlos Lopez Quintana: "Registro paleoambiental" izeneko hitzaldian Goikoetxe koba osoan zehar aurki daitezkeen hondar metaketaren interpretazio bat proposatu dute, klimari buruzko datuak ateratzeko metodoak azalduta.
Carlos E. Prieto: Malloku Sisteman bizi diren izakiak aurkeztu dizkigu, bertan deskribatu diren espezie berri biak barne, denak bere fitxa, izen egoki eta argazkiez hornituta.
Arantza Aranburu Artano: geologiaren ikuspegitik, espeleotemen azalpena egin du, bertan hartutako estalagmita lagin biren ("Antua" eta "Moreno" izenekoak) azterketa eginda.
Iñaki Vadillo eta Juan Antonio Barbera: Apraiz erreka sortzen duen sistema hidrologikoa aurkeztu dute, honek klimatologia aldetik duen eraginean sakonduta.

Arratsaldeko saioak berriz, bakarrik espeleologoei zuzendu dira. Bertan "espeleologoen" eta "zientifikoen" arteko muga edo inferioritate konplexua ezabatzen saiatu gara. Karreradunen eta autodidakten artean beharrezkoa den elkarlana errezteko, espezialistek klabe batzu eman dizkigute:

Juan Carlos López Quintana: "Ocupación y uso de las cuevas por el ser humano durante la Prehistoria" hitzaldiarekin, arkeologia lanen zehaztapenak eman dizkigu, esplorazioetan zehar hartu behar ditugun prekauzioak argitzen.
Pedro Castaños: "Ultimas aportaciones de la espeleología vasca a la paleontología del Cuaternario" hitzaldian zehar, 27 Jardunaldietan emandako bilana eguneratu du, azken hiru urteetan jasotako laginen eta haien ikerketen berri emanaz.
Joseba Rios eta Diego Garate: labar-artean espezialista diren lagun hauek pintura edo bestelako irudi rupestre posibleak detektatu eta salbatzeko pista interesgarriak eman dizkigute. Horretarako esperientzia biren eredua erabili dute: Askondoko haitzuloa (Mañaria) eta Etxeberriko karbea (Gamere-Zihiga).
Javier Moreno: Triano-Galdameseko karstean egindako ikerketa programa baten eredua erakutsi digu, behinola Burnia Espeleologia Elkarteak aurrera ateratakoa.
Maria Napal: "Analisis de sostenibilidad del recurso hidrico. Acuifero de Itxako (Barindano)" izeneko lana aurkeztu digu, Lizarrako Espeleologia Taldeak azken hileetan eramaten diharduena Lokiz mendizerran, Lizarrerrian uraren erabilpena hobetze aldera.
Iñaki Vadillo eta Juan Antonio Barbera: haien lan eremuaren zehaztapenak azaldu dizkigute klimatika, hidrokimika eta trazadoreen erabilpenaz, nahi izan dugun beste galdera egiteko aukera emanaz. Abiapuntu ona EEE-k berriki gure esku ipini dituen estazio neurgailuen erabilpena sustatzeko.

Igandean, EEE-ko Asanblada Orokorra egin da -bertan hitz egindakoak aktan jasota geratu direlarik-. Horren ostean, neurketa hidrologikoa bat egitera joan gara, asteburuan ikasitakoa praktikara eramanez.

2011/12/15

Ozamiz audiobisuala


Audiobisual txiki bat muntatu dugu (10 bat minutu), lan nazkagarriari ahal denik eta etekin gehiena ateratzeko. Esate baterako, eskoletan proiektatzeko...
Esteka honetan dago:
http://blip.tv/file/get/Txikillana-1112 ... eta139.flv
edo bestela
http://blip.tv/txikillana/111203ozamizgarbiketa-5823475
O.

2011/12/10

KLIMA GOIKOETXE

Goikoetxera joan gara datu klimatikoak hartzera eta aprobetzatu dugu argazki hauek egiteko.