2017/03/12

Dibulgatzen




170312: Ane, Niko, Tomas, Oier.

Julen Hernandok bultzatuta (Antsotegi Hotela / Sustraiak Natura, Etxebarria), speleo asteburua egin dogu. Zapatuan 19:00etan hitzaldixa hotelian (15 bat ikusle), eta domekan 10:00etan Oibar I  trabesia (bezperako 15ak + beste 6). Danak interes haundixa erakutsi dabe, eta guk besterik ez genduan bihar: espeleologuok karsta ikertzen dogu, eta gure bokaziñua hori guzti hori dibulgatzia izaten da. Halan be, hortaz gain, Hernandotarrak maharajaen modura tratau gaittue (Antsotegin afaltzera, lotara eta armosatzera gonbidatuta!!) eta gero kobara etorrittakuak borondatia jarri dabe, ADES-endako. Plazerra izan da, eskerrikasko!

2017/03/05

Oibar




170305: Antua, Gotzon, Unai, Oier.

Oibarren (Gizaburuaga).

Oibar II eta III sarreretako argazkixak jaso eta gero, Unai eta ni Lamiñen Zuluan (Oibar I) sartu gara, Petrus & Ciak egindako topografia eguneratzen hasteko, eta Topodroid sistema barrixa testatzeko. Azken hau frakaso: tableta ez da komunikatzen guk eruandako Distoxakin. Goiko sarreratik hasi gara, ustez goiko pisua ondo esploratuta (...), eta behera bajatu garanian laberintuan ibilli gara. Bertako 2/3ak topografiau doguzela kalkulatzen dot, eta azkenian burua bombua lakotxia genkalako laga dogu.

Saguzarrak: (...)

Bio laginak: 2-3 Meta, 8-10 masma txiki, 3-4 Oxychillus, 3-4 Lithobius, 1 Quaestus.

2017/02/25

Garratxa III eta Zubiburua



170225: Carlos Prieto, Oier, Xabier G.

Lehelengo, Carlos eta bixok Garratxa III-era juan gara. Ordu eta pikuko jardunaldixan, bio lagin ugari hartu doguz: Quaestus, Oxychillus, Zospeum, masmak... eta Neobisium. Pseudoeskorpioi pillua. 6-7 ale jaso doguz, ohizko lekuetan (sabai eta kolada zurixak), eta deigarrixa egin jaku gorputz zurixka zekela.

Gaur publikua izan dogu. Etorkizuneko espeleologuak.

 Gero, basuan zihar, Zubiburura jaitsi gara. Han Xabi eta bere lagunak topau doguz, ikastolako ume talde batekin erakustaldi didaktikuan. Euretako batzu juan dan martitzeneko hitzaldixa entzundakuak ziran, bistan da interesa dakela. Gure ikustaldixan lagundu gaittue, eta Carlosen azalpenak entzutzeko aukeria be izan dabe.
  • Katazulotik kanpora 5-6 saguzar bakarti ikusi doguz, Rh. hipposideros batez be, eta Rh.ferrumequinum. Katazulotik barrura beste Rh. hipposideros bat (aurreko egunian ez genduan alerik ikusi). Azken ikustaldixan ikusittako aldian, beste lekuetan zeguazen; uste eze hibernaziñua amaittu dabela. Sartu garanian mobitzen egon badira be, kanporakuan geldi xamar; ez dira esnatu.
  • Bio lagiñak: Quaestus, Lithobius, masmak, marraskilluak. Lur lagiñak akaruak billatzeko.

2017/02/19

Hasi gara nekatzen... baina haizea ez da nekatzen...

Part.: Gotzon, Idoia, Antua eta Josu

Gaur Olabarriko desobstrukzioan berriro, eta dagoeneko batzuk hasi gara nekatzen... Gotzon 4 aldiz, Idoia 3-4 aldiz, Josu 5 aldiz,...Gero eta gogorragoa da, eta gero eta luzeago... Gaurkoan, halako batean, desobstrukzioaren puntan, penetrablea den galeria bat ikusten da..... metro eta erdi  bertara heltzeko, hau da, beste sarrera bat. Josuri ez dio grazia handirik egin... Antua ordea, lehenengo aldiz etorri da, eta berak itxura ona ikusten du, horregatik, ez dugu desekipatu.. Eta Gotzon ere optimista xamar agertu da. Hori da behar duguna, adorea duen jendea etortzea besteok animatzeko, eta haizea aldentzen den arrakala horri aurre egiteko.

11:30etan sartu gara eta 21:30etan irten du azkenak, urik gabe, nahiko neketsua izan da gaurko irteera, baina beti bezela probetxuzkoa.

Zarrabentara joan gara afaltzera, eta bertan hurrengo planen inguruan aritu gara barriketan. Eta amesten ere. Tarte bat badakazue begiratu hurrengo link-a, krubera voronya motza geratze da:

http://www.nationalgeographic.com/magazine/2017/03/dark-star-deepest-cave-climbing-uzbekistan/





2017/02/18

Lau txikikeri


170218: Oier.

Plan haundixan faltan, lau txikikin bardindu dot! Lezabizkarrian pasiatzera sartu baiño, nahixago izan dot ahal doten neurrixan zeozer produktibua egin...

Lehelengo, Antua, Idoia, Josu eta Gotzonekin armozau dot Zarrabentan. Han aste honetan kruzautako email (....)

Bestiak Lezabizkarrera (lehengo Olabarri) juan diran bittartian, ni Lariz auzora juan naiz (Gizaburuaga), 140828an Andoni “Goixkuk” esandako zuluan billa; muiñuan W aldian topau dot, ondoko terrenuan erromarian ertzian, errekara begira; hatxerixan (lapiaz) norabidian zabaldutako arrakala zabala, bistara pare bat metro sartzen da eta gero zulo baltza, 30 bat zm altu eta 20 zm zabal, lurrez blokeauta; haize korrienterik ez. Igual mereziko dau sartzia, interes arkeologikuangaittik. Momentuz XX-062 modura katalogau dot (...., sarrerako argazkixa).

Gero Txotxinkobia topatzen saiatu naiz, falta jakun sarrerako argazkixa hartzeko; alperrik. Buelta eta buelta, Kurtxia alderutzegi juan naiz, eta ez dot lortu Eretsueta ingurura sartzeko biderik topatzia. Hori bai, (...) inguruan hatxerixa oso interesgarrixan sartu naiz (argazkikua); ez dakitt begiratuta dagon edo ez, baiña hala ez bada... merezi dau.



Etxera itzultzeko azken minutuak aprobetxazeko, Lumentxara juan naiz: Garratxa I, atzeko sarreria eta Garratxa III, beheko sarreria ikustera. Ondo dagoz. Jentia endredatzen ibilli da (harri batzuk mobitzen) baiña sartu ez dira egin. Pentsau dot idea ona izan leikiala harri artian folleto plastifikau bat sartzia, furtibuak ADES-era etortzeko animatuz...

2017/02/13

Karakosta eta Zubiburua



170212: Oskar, Oier.

Karakosta (Aulestia). Helburua: Campillo eta Oskarrek egindako desobstrukziñuan azken puntutik aurrera jarraitzia. Sarrera eskalofriantian ostian, gelatxo bat bio biztanle ugarikin: Meta masmak eta saguzar txiki bat (...). Hortik aurrera, boyaux tipoko katazulo doble eskalofriantia; neretako proba gogorra izan da haren barruan sartu, eta txorixo baten modura enbutiduta desobstruitzia eta, batez be, handik atzeraka eta aldapan gora urtetzia. Puf! Baiña egin dot. Campillo-terminusa 1,5 m inguru aurreratu dogu, eta koladia pare bat espatula kolpien faltan geratu da, gainditzeko. Haize korrientiak aldaketa kuriosua izan dau: kobara allegau garanian txupatzen ziharduan, eta barruan genguazela puzka hasi da; kanporakuan, hego haizia etorri dala konturatu gara. Biharbada presiño aldaketiak eragingo zeban?

Bio laginak: Meta bi.



Oharra, Martin liburuzainarendako. Gaur ARSIP-eko azken argitarapenak eraman ditut lokalera, a saber:

  • ·         Arsip bulletin 16 (1989 arte), bere topografia eta mapa gehigarriekin
  • ·         Arsip Info. Especial 2014. Las travesías de la Pierre Saint Martin. (monografikoa, espainolezko edizioa
  • ·         Arsip Info. Hors-série 2016. Jonction Tête Sauvage – Pierre Saint-Martin. 30 août 1966. Une aventure des Basaburu. (50 urteurreneko ale berezia
Horrekin batera, etxean nituen ADES-eko mapa geologiko zahar bi (Eibar eta Ondarroa).

(...)

Ilunabarrean, Zubiburura (Lekeitio), hibernazioko kontaketa egitera:

(...)