2008/03/16

Mortadelo II y los 3 enanitos: egun produktibua.



080316: Urtza, Bikain, Igor, Oier.

Illuntzarko Lezan. Helburu nagusixa: artaldia osorik urtetzia. Bigarren maillako helburuak: hondoraiñok allegatzia, 60 metroko amildegixan argazki bat egittia, erlaitzeko meandrua eta 500 gelia errebisatzia, eta lezia desinstalatzia. Programa betetxua.

Ataskoz atasko, eta frakzionamendu bakotxian denpora pillua pasauta, 3 bat ordu egitten dogu aurreko egunian heldutako beherengo punturaiñok. Hortik behera Igor eta Oier goiaz, eta 7 bat metrotako jaitsieria egin eta gero, ikusten dogu jarraitzeko spitak jarri bihar dirala (parabolt bati torlojua falta jakolako). 4 ordu pasatu dira eta ondiok asko dago egitteko, beraz goraka hastia erabagitzen dogu.

Tripodia gerrira lotuta, posiziño nahikua eskas eta deserosuan, argazkixa etaratzen saiatzen dogu. Flash bat honduan eta bat esegitta; diafragma 2,8. 4 segundutako exposiziñua. Enfoke luzia. Emaitzia artelan benetako bat da: “Illuntzarko illuntasuna”, speleoarten ohorezko lekua merezi dabena, espeleologian illuntasunari egitten detsagun gorazarrian sublimaziñua, modu estetiko baten sortutako zirraria eta sentimendu kontrajarriak adiarazten dabena, bizi-filosofia oso bat laburbilduz. Hori bai, amildegixa bera ondo-ondo ez da apreziatzen.

Bost bat ordu pasau dira Mortadeko II-garrenak bere bidaide dardartixetaz kupidatu eta argazki bartuluak gordetzia erabagitzen dabenian. Gorutzka abixatzen gara pizkat exploratzeko esperantzaz, baiña jakiña: ondiok gehixago luzatzen gara frakzionamentuetan. Gaiñera, atzetik datozen soka guztiak desinstalatzen eta kontu haundiz biltzen goiaz, gero eta karga gehixagokin beraz. Konturatzen gara, bide batez esanda, mosketoietako “8” batzu ez dirala oso ortodoxuak (¡gero guri esango deskue!). Tira: “500 gela” paretik pasatzen garazenian, 7 bat ordu juan jakuz. Espediziñoko gidarixak nerbixuak lehertuta–¡ze gogorra dan jentia jagotia!-, eta bestiak neke-hotzittu-kargatuta, hurrengo baten bueltatzia erabagitzen dogu. Sarrerako masma edo aramu erakusketia gure zain dakagu.

Potoko elorrixen ondotik urtenda, Illuntzarreko gaba nasaixakin topatzen gara. Bedratzi ordu ondo pasauta egin doguz, eta espediziñoko helburu bakarra lortu dogu: bizirik eta onik urtetzia. Ez da gitxi eta gaitzerdi. Ordu erdixan goiaz kotxietaraiñok, inguruko basarrittarrik harrittuko zan lau ipurtargixok illaran ikustian.

Jentia despedidu eta gero, Mortadelo II Gernikarako biajia daka pendiente: 4 petatietako gauzak distribuitzia. X jaunandako oharrak:

  • Soka guztiak Santa Luzian esegitta dagoz. Korapillo guztiak Igor, Bikain eta Urtzak egindakuak dira (reclamaciones...). Iñubijako sarrera sokia be bertan geratu da, mosketoia kendu baiña “8”xa soltatzia ahaztu jatan.
  • Lazo bi, lazuen kajan.
  • Hiru kaskuak bere lekuan.
  • Urtzak erabillittako arnesa eta burdiñak, esegitta.
  • 4 petatiak be, bertan: euretako bat basurara botatzeko moduan dago, ipurdiko zulua haundi-haundixa daka eta ezin da ezer eruan seguridadeko minimo batekin.
  • Kruzrojan, burillatzeko ekipua eta argazki materixala aulka baten gaiñian zabalik laga dot, pizkat sikatzeko.
  • Mosketoi guziak eta soka torlojodun hori (lazo?) pasilloko armarixuan dagoz. Ez neban euki garbitzeko denporarik (gabeko hamaikak ziran eta etxian barrabillak ebateko arriskua).
PD: aste honetan kazetari asko gure atzetik. Bizkaia Irratia, Radio Euskadi eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzako kazetarixak atendidu doguz.

No hay comentarios: