2008/07/19

ABITTA-TRAKAMAÑE SISTEMA

Oskar,Santi,Urtza, Gotzon eta Bikain


Asmoa, batzuk Trakamaie II-tik eta beste batzuk Abitta-tik joan eta konexioa bilatzea zen, topografiaren arabera metro gutxi batzuk baino ez zirelako geratzen. 12etan jantzi, talde bakoitzak bere talkia, erloju sinkronizatua, (atzeratuta baina sinkronizatuta) txistua eta petatea hartu eta han joan gara bakoitza bere zulora.
Trakamaie II-tik sartu denak sekulako izerdia atera du 7 minututan, Abitta-tik sartu direnak ordu bete pasatxo egin dute eta soilik Filemon despistatuak atera du izerdia, kobara sartu aurretik, basurde lanak egiten galdu egin delako!!
dena den, guztiak iritsi dira jarrita zegoen lehen ordu aurretik. zain egon eta gatera batean zehar sartu dute nobatoetako nobatoena. kalkuluak zioten 10 minuturen bueltan hasi behar zirela alde bietatik txistua jotzen, elkar entzunda komunikatzeko asmoz. lehenengo arazotxoa gaterarako pasoan: besoa trabatu eta.....goitik batek heldu eta berriro (izerditan) kanpora. besoa ondo jarrita bigarrenean sartu da abenturara. atzetik aditua (baina ez bustia), beste biak pintxoa jaten lasai-lasai. sartu gara hankak aurrean ditugula eta kaskoa eskuetan. pixkanaka-pixkanaka 10 bat metro edo egin eta...............ai ai ai, ura dagoela. ei! hemen ura dago!! bai bai badakit. irrist egin eta bularreraino blaust sartu da, ordua begiratu eta oraindik 10 minutu falta zirenez, haize "epela" hartzen zain. intsektuak eta armiarmak (ai mi ama!) ere hitzegiten hasi zaizkigunean................eeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee entzun dugu, guk talkia hartu........eta kaka!! zertarako talkia?? txistua hartu eta lehen komunikazioa. bazirudien 20-30 metrotara zegoela. putzutxoa pasatzea erabaki eta barrurantz. putzua bukatu da 3 metroren ostean. bi bide, eskuinera ur pila ikusten da, ezkerrera ez hainbeste. ahotsa eskuinetik datorren arren, Filemonek ezkerra aukeratu du, bide epelagoa delako. baina bai zera!! ahotsa ahotsa da eta azkenean eskuinera...........ui ui ui ui!! HAU HOTZA!! kaniketaraino lehenbizi, gerriraino, jarraitu egiten duela, bularreraino...............ai ama, jarraituz noa, ahotsa hortxe bertan dut, baina............KOKRODILOEN PASILOAN sartu behar naiz!! ahotsak deitu egiten du eta ....................kaskoa eskuetan, sudurra tuboaren antzera uretatik atera eta barruraka noa, pare bat aldiz burua ere ur azpitik pasa eta ez dago atzera bueltarik, aurrera egin behar dut, hortxe dago eta ahotsaren hasiera. kokrodiloen pasilotik 10 bat metro egin ostean arrakala bat, bestaldetik aurkitu duten arrakala berdina, hortxe dago jada, zazpi bat metro geratzen dira, baina argirik ez dugu antzematen, biotatik inork ez. ia 90 gradutako angelu bateko errebuelta ikusten dut, bestetik berdina eskuinera ikusten duela, joder hortxe dago, ura gerri parean, etzan eta..........hor noa, asko ez estua baita, Ooooooskarrrrrrrrrrrrrrr!! bazatoz?? "ez". kaguenzotz!! ei, x jauna, etorri onuntz?? " ezin dot ", eta ..........kasko kenduta beharbada pasatuko naizela pentsatzen dut, baina hotzak hartu nau jada, eta blokeatzen banaiz.....nork tiratuko dit hanketatik gero? martxa atrasean...........uf!! sartuko al naiz?? eta gero...............femur de goma ez bada sartzen nola sartuko naiz ni? eta gero atzera?? ez dakit zer egin eta hotza geroz eta nabariago denez, pixkat atzera egitea erabakitzen dut. "ni ere banoa" . " ez, egon pixkat" (zer da ba ipurdia bustita 15minutu haize freskoa hartzen?). atzeraka hasi eta geratu ez, beste aldekoa ere ia ahaztu, eta hotzaren hotzez, ezin zulotik berriro pasatu, guztiz bustita, gerriraino igo eta.........dtzauzt!! berriro behera. berriro aingerua ni salbatzera. ei!! uste dut posible dela, bazatoz?? "jejeje, zertara, kanpora joateko busti??" eeeeeeeeeta Gotzon??, "ba, lasai irtengo zen. eta holaxe kanpora. topografia gutxi gora behera egintzat emango dela eta sistema hori garbi dago badagoela, baina asko ez duenez merezi.............Isuntzako hondartzara joatea hobeto, garagardoa edan, eguzkia hartu eta edonork egin nahi duena egitera, ez miseriak pasatzera.

No hay comentarios: