2008/10/25

"Cueving" Ogoñon

08-X-25: Idoia, Gotzon, Bikain, Oier.


Kantauriko Begira. Jardunaldixetarako exkurtsiño posiblia prestatze aldera, bidia ikuskatu, instalaziñua errebisau eta ondo pasatzeko atxekixa hartu dogu. Beheko zuluan, atzeko laminador horretatik pasatzen saiatu naiz (30 metro sartzen ei dana) baiña metro bi egin aurretik, ezin izan dot estuasun horretan segidu orraittiok. Gaiñera zelako masma haundixak (atxekixa). Argazki batzu etara, “cueving” pizkat egin, eta ederto kolunpiau eta gero gora igo dogu, Ogoño bueltako ibilbidia egitteko aprobetxauta.


NOBATO BATEN ABENTURAK


Aspaldixan emoten dau espeleologixi baño turismu gexaua gazela etten, exan be zelako txarto bixi gazen. Zapato goxin trankil trankil esnatu, armosa, jantzi eta aman da atxan mimutatik atxitxan mimuta pasaten gaz. eta hori gitxi bazan on etxeko andre eta guzti juten gaz, txorixo, intxaur, gaztai eta guzti. hurrengun menbrilu eta ardau boteili erun ezkeo akabo, sartuko gaz bai osteabe sastraka artetik.
Eguenetik ibili gastazen bilurre sartzen; batek ia astin zir kakaik ein doten, bestik ia bertigoik badakaten eta holan, 100 metroko rapela zala eta ez zala. Gexei pentsa nahi ez neban arren onartu bir dot artegatasune sartu doztenela barro barrun. bañe kriston gogu neukan "kantauriko begittik" zer ikusi eta sentiduko zan jakitteko. Eta egixe esan, oso gatte da deskribiduteko.
Elantxobeko kanposanto ingurun batu ginan eta handik Ogoñoko lur muturreruntz jo genun oinez, motxilak lepun eta arduri kolkun. hasieratik sartu ginan basotxo dotore baten, bide estu batetik, bakotte beran abenturak kontaten. Aiateko gazela, halako baten, "xiiiiiiiiii" diño batek. "zer pasaten ete da ba?", pentsa neban nik. ezin sinistu, mendixan gazela olatun zarati lur azpittik. zelan da posible? nundik dator hori zaratioi? Itsasu 200 metro bider 100 metro sakonera da gitxi gora behera eta emoten eban elantxobeko portun geuazenela itsaso zakarraz. leze zulotxo bat da bertan eta handik dator inpernuko zaratioi. Egunen baten handik sartzi okurriuten bagazku, orduntxe bai jantzi biko douela painala.

Aia ginan "Ogoñoko kopetea", buzu eta abarrak jantzi, zeozer jan baretzeko eta Artea baten soki lotu gendun. holakoxitan pentsaten dot; " zelako konfixantzi dakau arbola eta soka ziztrin baten", bañe espeleologixan zeozer garbi bada konfixantzi euki bir dela da, matexaletan eta inguruko heldu lekutan, ze bestelan................bajaten hasi aurretik itsasoa begire ibili ginan, zelako alturi euan ikusten eta egixe esan ba, errespeto bixkat emoten dau behintzat. pentsa lelengoz bajaten hasi nittanin kasko barik hasi nittan! jantzi eta osteabe bera, lelengo frakzionamendu pasa eta bigarrena pasa arte, " ez pentsa, lasai, gañea stop-a ondo dabil, xuabe xuabe", bañe ba holako sentimendu gazi gozo bat dabizu gorputzin. egixe esan, ondo baja neban, gauzak xuabe eta ondo etten eta pentsaten neban baño hobeto, bañe han iseitte egotik ordurarte sentiu ez neban zeozer erain doztan gorputzin. kaka ein netzana pixkat azkanengo frakzionamendun exan zan, guztiz airin geratu nittanin eta behian kriston olatu eta tripan barrure jun bir nittala ikusitte..............tuku-tuku ederra sartu gaztan. goxan eta behian, inor ez neban ikusten, sokak, naturi eta neu geuazen bakarrik han. baja eta baja eta sekule aiaten ez, itsosu mobiduten, neu be bai, ixe mariata. gia soka aia eta pixkanaka ordun bai trankiltzen trankiltzen barrure. Zelako pasadi kantauriko begixe exati; atxi, ure eta itsaso zabala ikusten da bakarrik, benetan emoten dau begi bihurtzen zazela.

beti pentsa exan dot, bilur gexen emoten doztan puenting inoiz ez dotela eingo, bañe oin arra piztu gazta, exan be, puenting ez bañe "cueving" ein gendun; lelengo Atxitxak eta gero geuk. soka lotu, soki batu eta "fiuuuuuuuuuuuuuu" pendulo itzelin aurrea. solta aurreko momentun bakarrik 30 edo 40 pultsaziñoi zelan altzaten gatzuzen sentiuti kristona da, eta gero karo, solta ein bir. pasadi, txarrena gero Jumar ein biharra (gañea ixe gorarte osteabe) gia sokiaz batea begire buelta etteko. hurrengun soka handixaua hartu eta buruz ein bir dot.

Atzanengo adrenalina tantak gorutz gazta eta ederto egon ginan kopetin, txorixo janin, barre pilu ein, atzan altzaten ebilen erdi Lekittarrai adarra jo eta bete arte jan da edan.
pixkaten egonda gero, Ogoño gorutz ein genun, auto basotik Laga, Mundaka eta inguru guztik azpixan laga arte. mundun A lot of people arraro bagazela konproba eta poz pozik kotxerutz, beste hainbeste goza eta ikasi ostin.
Espeleologixi gauza handixe da lagunak.

No hay comentarios: