Gotzon, Petrus, Mariano eta Edu Gernikako Aldaba aldizkarixan XXV urteurreneko ospakizunian.
08-XI-22: Ibon, Izaskun, Bikain, Oier.
Hórrek goikuok bazkari elegantian egon dirazen artian, Mortadelo II eta Filemon Mungiako espeleologo barri bi gidatu doguz Iñubijatik zihar. Animaziñorik etxaku falta izan:
- Bateronbat ibilli da handik, eta ez kontu haundiz: sarrerako sokia han ipiñitta topau dogu; bigarren potzokua, desplegauta eta uretan; aramuen gela inguruan, raumer mosketoi bat topau dogu (16 eurotakua)... Errekuperatzia nahiko baleu, jarri dedilla kontaktuan Oierrekin eta barrabillak ebagi eta gero neuk emongo detsat ganorabako horri.
- Korriente itzala zetorren. Lehelengo pasamanuak pasauta, laberintora igo baiño lehenago sifoiak Ibon xurgatu dau eta hortxe-hortxe eutsi dau urpian galdu barik, “tunelan osteko argi zurixa” ikusitta. Eskerrak M eta F sasoiz allegau garan. Buf.
- Susto bustixakin berotuta, gure helburuan billa segidu dogu. Ordu pare bateko bidia eginda, paliakin desobstrukziño bat egitten ibilli gara M eta F, I eta I-k turismo pixkat egitten ziharduen bittartian. Haize korrientedun katazulo hori nun dan ez dogu esango, bestela bateronbatek deskubrimendua zapalduko desku.
No hay comentarios:
Publicar un comentario