2009/02/14

LEZATEKO LEHENENGO ARGAZKIAK

2009-02-14: Gotzon, Idoia, Jabier eta Urtza.

Goizeko 10etan Aulestiko plazatik Lezaterantza abiatu gara kotxe biten. Argazkiek atatea izin de helburue, oin gitxi konturetu baikara taldean ez dauela Lezateko argazki askorik(hiru bet dauz) ta dauzenak be zaharrak dire. Berau eiten arrastiko 4.30etararte egon gara.

Argazkiek atateari, gaurkoan, aldrebes ekin otzegu, hau de, lenengo barrure sartu gara, "mozkortien gelara" hain zuzen be ta bertatik kanporantza urten dogu.

Lehenengo argazkiek, arinego aitatuteko gelako koladan ein doguz, ta gerotxoago leku bereko erdiko aldean dauen formaziño ezberdinekaz osotuteko zatitxu baten.

Bigarren partea uretatik pasautekoa izin de, honeik errekan atara doguz te. Nahiko gogorra ein de bustitea, baia...argazki politek eukitearren...edozer!

Gerotxoago, danok gure gorputz zatiren bat busti dogunean hirugarren zatieri ekin dotzegu. Ie sarreran dauen blokean kaosa ahalegindu gara argazkien isladatuten, hala ta guztiz be, nahiko gatxa izin de halango sala handi baten edertasune eta tamañue era batean erakustea.

Laugarren zatie "kakaleku" moduen bateau geinke batenbaten permisoagaz eta asarratu barik. Pasamanoseko zatie da. Hemen esan geinke argazkiek atatako ez dogule bape erreztasunik euki, lekue polite, modeloa be halangoa baia...flashak fallau, honeik ipinteko lekurik bez ta ez dire oso argazki honak atera.

Ta azkenengo partea, hasieran ez bustiteko dauen bide alternatiboko pasamanos eta rapelean atara doguz. Honek errez atera doguz, lekuek be halan lagundu dau te.


Ordureko hotza, gosea ta beste hainbeste euki doguz baia, kobazulotik urten ta segiduen, nonori "El Lago Azul" pelikulea burure etorri te berau errepetitea akordau dako. Halan, bustien egon direan taldekide bi barriro kobazulora sartu, ta bertatik kanpoan dauen lakutxora joan ta bertan argazki sesiñoa amaitutzet emon da, hori bai, KRISTOALANGO HOTZA pasau te gero.



























































1 comentario:

ADES dijo...

¡Bai argazki ederrak!
¡Eta kronikia be halakua! Ondo idatzitta egotiaz gaiñ, eskertu egitten da errejistrua arratiarrera aldatzia (eibartarra eta ondarrutarra pizkat aldatzeko).
Oier.