2010/11/16

Custodia eta toponimia

10-XI-16: Gorka, Niko, Oier.

Gernikako Udetxean egon gara, Apraizeko kustodixian asuntua aurkezten. Eusko Jaurlaritzako arduraduna, “kustodiadore” batzu (Basoa Fundazioa, SCN Aranzadi eta UEV-EEE) eta “kustodiado” bakarra (Gorka) egon gara berbetan. Proiektu guztiak zehazten daben txosten pare bat hartu dittudaz, artxiborako. Pintxuak goxuak.

Ohar toponimikua: Gorkakin berbetan gauza batzu argittu doguz. Apraiz auzuan izena da, eta etxiak Apraiz Goikua (euren etxia) , Apraiz Erdikua (sarrera klasikua) eta Apraiz Behekua diraz. Beraz, nik klaro ikusten dot sistema osuan izen ofiziala, momentuz eta beste sarrerarik topatzen ez dogun artian, Apraiz “a secas” izan bihar dala, “Goikoetxe” eta “Apraiz Erdikua”, sarreretarako bakarrik erabillitta. Beste iritzirik badakazue, mezu honen erantzunetan ipiñi faborez.

No hay comentarios: