Argazkiak.org | 110225 orrazketia © cc-by-sa: ades
2011-II-26: Oier
Ispasterren, Otoio mendixa “orrazten” hasi naiz, “GPSmap 62s” tramankulua erabillitta. Hiru orduko jardunaldixa egin dot txaratik, baiña ez naiz objetibora allegau (262 kotia), WGS84 posiziño billa nindoialako, trastua ED50 moduan konfigurauta zeguala (ez naiz konturatu ordu bi pasau arte, ejem).
Edozelan be, ingurua ezagutzen hasteko balixo izan desta gaurkuak; hurrengorako abiapuntu ona behintzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario