2011/07/08

Soldau Atxian eta Otoio-antena-azpiko-bide-ondoko-lezan


Argazkiak.org | Otoioko erubia © cc-by-sa: ades

2011-VII-7: Oier.

Arratsaldia libre, eta Otoixo aldera juan naiz inkognita bi argitzera:

· IS-017 Soldau atxa: imajinatzen neban modura, ez zeguan gauza haundirik: aurreko aldixan ikusittakuaz gain, 15 bat metro barri. Oinguan inguruari buruzko datu gehixago hartzeko aprobetxau dittudaz. Hiru atx dagoz; euretako bi, haundiñak, lekukuak diraz (ez jausittako blokiak) ea hirugarrena bloke soltia. Azpiko aretua (pseudo-kobia) atx haundiñan onduan sortzen da, gaiñian bloke batzu sapai faltsua eginda. Areto honen ertzian dago galerixa txiki hori, hormetan koladekin.Lurra oso-osorik blokez osatuta dagoz (oso txikittuta, inguru horretako karaitz guztia legez) eta lurrakin batera beherutzko jarraipenak tapatzen dittuez.

· Otoio-antena-azpiko-bide-ondoko-lezia (zulo barrixa danez, toponimo barrixa asmau bihar). Sorpresa atsegiña; izan be, ha begiratzeko tramitia ez zan oso erakargarrixa, bide onduetako lezak zaborrez beteta egoten diralako normalian. Baiña hara: garbi xamarra topau dot, eta 13 metrotako potzu bertikal elegantia, politta, ikasliak eruateko morokua. Gaiñera honduan erube eder bi zeguazen nere zain.



Argazkiak.org | IS-27 Soldau Atxa © cc-by-sa: ades

Argazkiak.org | Otoio-antena-azpiko-bide-ondoko-lezia © cc-by-sa: ades

No hay comentarios: