Busturiako Kultur etxeak eta ADES-ek antolatuta, Axpe-ko auzoan aurkitzen den San Pedro kobazulora sarrera gidatu bat egin zen Igandean.
Jendearen harrera ona ikusita, 3 talde desberdinetan banatuta, 10etan, 11etan eta 12tan sarrera gidatuak egin genituen Axpeko plazaren albo batean aurkitzen den kobazulora honetara.
San Pedrok teknikoki gogorra ez izan arren, 3km-tan luzatzen diren galeriek estalaktita, kolada, terraza eta beste forma ugariko espeleotema pila bat ikusteko aukera eskaintzen dute. Aproposa jendeari geologiak sortzen dituen fenomeno desberdinak erakusteko
Hala ere, igandeko protagonista nagusiak animatu diren ume eta beraien gurasoak izan dira. Eskerrik asko denei plan honetan parteatzera animatzearren.
1 comentario:
Josu ezdotzu lotzaik emoten "experto espeleologo"-nak eitxen juti? Txo hamen bixetatik Kriston Zumbada Geologiku daukena neu naz!
Publicar un comentario