Argazkiak.org | Madarietaetxebarri © cc-by-sa: ades
2012-VIII-3: Oier
Ispasterko Basetxeta auzuan, Madarietaetxebarriko Iñaki Gaztelu
eta Fernando Intxaustikin egon naiz. 3 zulo lokalizau doguz eta beste 3ren
erreferentzixak jaso.
1. Lehelengo hegoalderutz egin dogu; Belaustegi basarrittik zihar
leza bat erakutsi desta Fernandok, bide baztarrian bertan. 4 bat metro jaitsi
naiz, baiña ranpa diagonalak behera egitten dau, 8-10 metro gitxienez, eta ez
da segurua bakarrik jaistia. Haize korrienterik ez. Gotzonek katalogautako G27
izan leike.
2. Handik hegoalderago dagon dolinia be señalau deskue (mapan 178
kotia), han honduan leza bat dagola jakiñarazitta.
3. Bide beretik bueltau eta gandorrian ezkerrera hartu dogu,
Madarietaetxebarrittik mendebaldera dagon leza txiki bat ikusteko. Kaltzerdi
bat da, 6 bat metro sakon, eta meandro bat egon badagon arren, zabor nahikua
dago eta haize korrienterik bapez.
4. Madarietaetxebarri ondoko menditxuan (k.268) ostian dagon
dolina hondora (k.226) juan gara. Bertan bloke artian pasua dago, eta gela
praktikablia. Hondua derrubioz blokeauta badago be, leihatilla lateral bat
dago, antxiñako sedimentoz erdi-itxitta, eta haize korriente leunakin. Errez
desobstruidu leike.
5. Urtiabaso aldian dagon Agarre edo Agirre kobian barri emon
deskue, arkeologuak exkabautakua, eta situaziñuangaittik ez dakitt Urtiaga ez
ete dan izango.
6. Madarietaetxebarri ondo-ondoko lautadia artifiziala da, lur
relleno batekin bardindutako dolinia. Itxuraz dolina honduan 6 metroko lezia
zeguan, eta istripu pare bat gertatu eta gero eskatu zeben harriz eta lurrez
betetzeko baimena.
Bixar juango gara GPS, argazki kamara eta topoko gauzekin dana
katalogatzera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario