
Karakosta ingurura joan gara gero materiala garbitzera. Han zegoen soka eta mosketoi piloarekin bazirudien ADES lokaleko material ia dena bertan zegoela. Unaiei ia bihotzekoak eman dio (ia gehiago nekatu bait da soka piloa garbitzen leizan baino) Gotzonek 60 metroko eskaladako soka dinamiko bi txorta "extra" ere ekarri dituenean garbitzeko.
Lea Ibai eder eta garbiak basa-kontaminazio inportantea eduki du. Ez dakigu Lekeitioko hondartzan zer esango duten honi buruz.
Lore edo "flor"en bat igarri dugu soketako baten. Zuten Basatza-rekubrimientuarekin ez gara konturatu ere egin leizan gora geundenean. Santiren eritziz, santuren bat daukagu igual hor goian gu ADESkoak zaintzen.
Que San Basaguren nos proteja...
Gaur joan naz
ADESeko kideekaz Oñizeko lezera. Orain arte Ereñoko kanteran praktika batzuk
egin eta Endeitzako lezian pare bat biderrez jaitsita egon naz bakarrik; beraz,
gaurko hau izan da ADESeko jendeagaz egin dotan lenenegoetako sartukera.
Konturatzen hasi
naz orduan zeretik libratu nazen. Ondo ikasi dot zer diferentzia dagoen
“frakzionamendua” eta “deribadorearen” artean. Handik aurrerako ibilaldian ia
ez naz konturatu be egin zelako lekuetatik joan nazen, horixe neukan eta buruan
sartuta, a zelako tornillotik eskegita egon nazen une batean, lurretik 15 metro
gorago.
Oñiz lezeko zaindariari eskerrak emonez (Martin Urrutia)
.jpg)
Lezearen sarreran
25 metroko putzua dago, guztiz bertikala. Gotzonek pinu batean lotu dau soka,
eta Unaik instalatu dau beheraino. Sarrerako zuloa gurutzatuten dauen gaztaina
adar batean egon da jarrita desbiadore bat, sokak horma ez ikutzeko, eta
sokatik eskegita jartzen zaren lehen unea ez da oso erraza izan. Ondoren,
sokaren frakzionamendu bat jarrita egon da horman, eta nik nire praktiketako
irakaskuntzak gogora ekarten hasi behar izan dot, baina nahiko ondo konpondu
naz. Handik behera bertikalean 10 bat metro jaitsi ostean soka mosketoi batetik
pasatzen zala ikusi dot, eta automatikoki hormari lotuta egon anklajean eskegi
naz, jaisteko gailua soltatu, soka kendu eta beherago jartzeko. Eta lasai
jarraitu dot beheraino.
Heldu nazenean,
Gotzonek galdetu dost ea zer egin dotan, eta kontatu deutsat zelan pasatu dotan
azken anklajea. Gotzonek esan dost inoiz
egin behar ez dan gauza bat egin dotela: ha ez zala frakzionamendua, deribadore
bat baino, eta handik eskegita geratu nazenean, beste inongo sokari lotuta egon
barik, itzelezko arriskua pasatu dotela. Ganera, deribadorearen anklajea ez
dago ondo jarrita, tornillo erdia sartuta bakarrik horman. Egin behar dauen lana
egiteko ondo, baina inoiz ere ez handik eskegitzeko.
Lezearen amaierara
helduta, soka guztiak batu doguz, horixe zan eta gaur egin beharreko zeregina.
Handik kanpora urten dodanean begirada bat bota deutsat putzu ilunari, eta
eskerrik beroenak emon baita be han sakonean gordeta egoan lezeko zaindariari, halako
akats teknikoa egin arren ibilaldia onik amaitzeko emondako babesagatik.
2 comentarios:
Baina Oiñiz Lezie oiñiz lezia da edo ez
aaauuuuummmm....
Publicar un comentario