Argazkiak.org | 140607ArginUrzuloa © cc-by-sa: ades
140607: Argin, (...), Olalde.
ADES-en danari
emonda gabiz; bertan dakagun anbientilluangaittik izango da, edo ez dakitt
zergaittik, baiña kontua da zapatuero talde haundixa biltzen gabizela, beste
taldietako errefuertzo eta guzti (gaur habitualoi –Laurent barne- Lotina
gehittu jaku).
Lehelengo
taldia (...). Laster amaittu dabe bere
biharra, eta bigarrenguen sektorera juan dira.
Bigarren talde
hau urpekarixak osatu dabe, Olaldeko Frantsesen Lakua ondo topografiatzeko eta
esploratzen segitzeko. Gerora jakin dogunez, galerixa baten gora igo dira,
kanpoko arrastuak (sustraixak) daken sektore batera allegau arte. Paraleloki,
lehelengo taldiak inguru horretan leza baten behera egin dau. Topografixia
aztertu biharko da, pintxazo bat egitteko aukerarik ete dagon jakitzeko.
Hirugarren
taldia geuk (Unai, Josu eta Oier) osatu dogu, Argin Urzuloko eskaladiakin
segitzeko. Konpromezu haundiko gauzia ez zanez, eskaladia neuk egin dot.
Bateria bixak agortu arte 10 metro igo doguz ranpan –gitxi, badakitt-, eta
meandro haizetsu baiña oso estu baten atarixan geratu gara. Espeleotemak
ikusten dira (koladak estutu dabe meandruan barrena), eta tximinixa batek 8
metro gehixago erakusten desku, guztiz bertikalak. Biharbada meandro honen
bestekaldeko sektor fosillerako pasua izan leike...
Bost ordu
inguru egin doguz zulo barruan, gehixenak eskalada lekuan. Pozik geratu gara, emaitza
haundirik ez dogu lortu, baiña tira: materiala prestau, baterixak kargau, sokia
instalau, gauzak asegurau, taladrua eta distoxa erabilli, eskaladia egin,
errekan materixala garbittu, datuak visual topokin bateratu etxian... Geuk
bakarrik egin dogu behintzat! Benetako espeleologuak emoten dogu ;-)
1 comentario:
Kronika ona oier, zoixonak. Porcierto, komentatzeko, Ispaster-Gernikako karreteratik Argin Urzulora bajatzeko 10 minutuan pista bat topa dogu. Arritola baserria eta gero 100 bat metrora lekeitiorantz dagoen karretera-kruzetik.
Publicar un comentario