Euskal Herrixan, zorionez, jakitunak beti prest egon izan dira espeleologuei erakusteko. Irudixa: |
150228: Javi, Idoia,
Antua, Gotzon, Iñaki, Martin, Mariano, Oier.
EEE-ko beste
lagun askokin batera (guztira 67 izan gara), Bilboko Foru Aldundiko aretuan
bildu gara zientzialarixen eskutik (Xabier Murelaga, Pedro Castaños, Tana eta
Diego Garate) paleontologia, arkeologia eta labar-arteari buruzko azalpenak
jasotzeko, gure esploraziñuetan topau geinkiazen arrastuak hobeto ezagutu eta
babesteko.
Ez da halako
jardunaldixak egitten dirazen lehelengo aldixa: halan be, ohoria da aintziñako
ikerlarixen oiñordezkotzia hartzia, hizlarixen zein entzulien aldetik. Jentia
orokorrian oso motibauta egon da, eta behin baiño gehixagotan aittatu dan
gauzia izan da hori: maisuak asko eskertzen dau halako interesa publikuan
aldetik, eta espeleologuetan ikerlarixen azalpenen gosia igartzen zan. Hau
ikusitta, Mikel Unzueta Foru Aldundiko arduradunak halako beste jardunaldi bat
bultzatzeko aukeria komentau dau; berbia hartu deixogun!
Bazkaldu eta
gero, Azkondoko aztarnategixa ezagutu dogu, eta Diego Garatek (talde txikixetan
banatuta), labar-pintura esanguratsuenak erakutsi deskuz, higatuta eta borroso
dagozenak bereziki azalduta. ADES-en onezkero frogatu dogun modura, halako
ereduak ikusitta kobetako paretak beste era batera begiratu geinkez, eta hau
garrantzitsua da, eze, gure eskualdietan halako pintturetan dago-eta
aurkikuntzak egitteko aukera gehixena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario