2015/03/08

Karlistologia --- Torca del Carlistan Argazkiak eta Geologia

Part: ADES, Esparta eta Burnia espeleologia taldeko partaideak. Denera 10 bat lagun?



Talde askorek lan ezberdinak egin ditugu (blog honetan idatzi ahal dituzue zuen esperientziak). Orain ADESek egin ditugunak azalduko dira. Bi izan dira funtsean: Josu Granjari lagundu bere beste argazki ikusgarri batzuk ateratzen, eta Javi Morenorekin Karlistaren topoari azken retokeak egin eta Torkaren leku batzuetan obserbazio geologiko batzuk egin, topoko puntu batzuk gehiago zehaztuz.

Kronika hau idatzi dugunok Javirekin izan gara. Josu Granjak bere esku Gotzon, Santi eta Mariano zituen bitartean (inor falta bada esan e!!), Sr Unai, Dr Josu Ceberio eta Dr Javi Moreno Torcari errepaso bat ematera joan gara. Eta bai eman ere...

Karlista jeistea beti da esperientzia. Han, ia 90 metro altuera duen kanpai batetan, soka baten zintzilik zaudenan, huts beltzaren erdian, zu bakarrik zaude. Zu, zure esperientzia eta zure indarra, zure pazientzia eta zure abilezia. Norberaren tenplea proban jartzen da, eta beldurrak atera egiten dira. Berdin dio. Zeini ez dio errespeturik ematen Torca del Carlistaren kanpaia igotzeak baina?

Unai eta Doktoreak harri blokeetan gora eta behera gindoazen, trepada eta destrepada, bloke arte eta bloke tarte, Pirineoetan gauez ibiliko bagina bezala. Sabaira etengabe begiratzen genuen, fallak eta frakturak bilatu nahian, buzamentua harrapatu nahian. Pozik gaude ez dugulako bloke artean estrapozu egin eta zerbait okertu, oinez gora begira ibiltzearren denbora guztian.

Baina Torkaren geologia aztertzea ez da gauza erraza. Ez dituzue hemen aurkituko gure konklusioak, hori artikulu serioagoetarako utziko dugu; baina pertsona txikiegia da sabai erraldoi hori ikusi begi bistaz (Scurion, Nao eta Trios batzuk topera jarrita) eta konklusio batzuk ateratzeko. Pertsona txikiegia da eta estratoak handiegiak referentziarik hartzeko. Torkako estratoak San Mames-en tamainakoak dira, eta hango estalagmitak kohete baten alturakoak. Torkako sala txikiak, edozein espelelogok bere esplorazioetan aurkitu nahi lituzkeen sala "handiak" dira. Dena da talla handikoa Karlistan. Exzentrikak ere bai.

Mapa askotan atera behar izan dugu. Eta topo zaharraren gainean (zaharra baina OSO zehatza!) estalagmita eta kolumna, bloke erraldoi, lehortutako lakuak eta beste gauza bereziak apuntatzen joan gara. Torkaren sorrera hidrologikoa aztertzen lagunduko digun edozer da ona.

Sifoira ere heldu gara eta barre batzuk bota ditugu. Orain ondo indikatuta dago Sifoia dela inork eraman ez dezan berriro. Sifoia eta aurrerago ere topografiatu dugu, Sala Gum eta abarretan ibiliz. Torkak ezin daiteke esan genesis bakarra duenik. 3 fase baditu gutxienez. Igual gehiago ere bai. Desmantelamendu klastikoa, kolada erraldoiak uraren mugimendua erakusten, lehortutako lakuak eta lekuren baten golpes de gubia batzuk ere identifikatu ditugu. Konklusioak ostiral honetan Karrantzako Kultur etxean...

Soka hasten den lekuraino igo gara, eta han txanda hartu dugu igotzeko Burnia eta Espartakoen artean. Guri tokatu zaigu desekipatzea. Torka jeistea esperientzia bada, desekipatzea ere esperientzia da. Petate barruan puñetazoka soka bultzatzen leku gehiago egitearren, 90 metroko kanpai batetan zintzilik geunden bitartean. Gure azpian, hanka artetik, Javi beste sokatik kanpaian gora zetorrela ikusten genuen.

Esan dudana. Esperientzia bat.


KRONIKA DE JOSU GRANJA

"De nuevo un pequeño equipo del ADES hemos tenido el privilegio de iluminar el gran vacío del Carlista, en este caso cerca de la "Campana", el punto en el que se aterriza. Mariano, Gotzon y Santi me han echado una mano imprescindible para obtener estas tomas. La distancia a la que se sitúa el modelo de referencia es tan grande que se hace difícil divisarlo. Es una dificultad natural. En muy pocos lugares del mundo subterráneo, por no decir en ninguno, se pueden trazar visuales de tan larga distancia. Decimos que en las grandes salas la escala humana se hace insignificante, pero es que en el Carlista casi llega a desaparecer.
 
En esta zona hay una auténtica montaña de bloques, y sobre ella la bóveda alcanza su máxima altura respecto a la base. En los últimos meses hemos visitado la Torca varias veces, y no nos cansamos de admirar su grandeza. Espeleólogos jóvenes y veteranos, todos coincidimos en que aquello es impresionante. La sensación de divisar a los que se han ido alejando, el rápel volado, los grandes bloques, el fondo negro, todo deja huella. Creo que más que en la fotografía, todo se queda grabado en las sensaciones, en la carga emotiva que comunica esta sala."


3 comentarios:

Unai dijo...

Torca del Carlista-ko sarrerako putzuan gora Boga Boga kantatzen irten ginen. Esperientzia bat, nolako ekoa egiten zuen!!

Martin dijo...

Hostia!

Filemon dijo...

Josu, zorionak! Como dijo aquel: "en dos palabras, im presionante"