2015/03/09

Oskar! los dumingus no se dumidea...


Part.: Unai, Antua, Gotzon eta Josu


-82m-tara utzi genuen Iraminetako lezeiaren topografia. Soka bukatu zen, eta bertan behera geratu zen esplorazioa duela bi aste. Azken 30m-ak bakarrik Gotzonek ikusi zituen frakzionamendu batetik zintzilik. Eta haizea etengabe irtetzen utzi genuen.

Larunbatean Torca del Carlistan eguna eman eta gero, Igande honetan, Iraminetara bueltatu gara berriro. Azken 30m-ko putzua jeistera! Josu eta Antua, aurretik instalatzen, eta Unai eta Gotzon atzetik topoa egiten. Putzua jeitsi eta gela handi bat aurkitu dugu. Bloke kaos-artetik instalatu eta rapelatzen jarraitu dugu, 8m lehenengo, beste 10m geroago, azkenean 40m gehiago.  Guztira 120m arte. Eztuasun batean utzirik jarraipena.

Gotzon eta Josu sartu dira eztuasunean, baina biok geratu gara ataskatuta, Gotzon fondoan eta Josu erdibidean, eta asko kostata askatu gara. Oraingoan benetan eztua izan da. Ez da bromarik egon.

Gotzon sifoi txiki batera heldu da, baina bertan bukatzen da galeria. Halako batean kontura gara, haizea ez datorrela hortik, eztuasunaren sarreran dagoen lehio txiki batetik baino. Baina impenetrablea, eta ez da bolumenik antzematen bestaldean. Ur-zarata bai entzuten dela. Baina ez dago zereginik.

Desekipatu eta kanpora. Pena handiz, Iramineta, BUKATUTA jarriko dugu katalogoan.

No hay comentarios: