150328:Ane,
Niko, Tomax, Oier.
Larrotegin
(Lekeitio). Gauza insolitua, ume bixak eta andriak koba batera eruateko eskatu
deste: pendiente zeguazen gauza txiki pare bat egitteko aprobetxau dogu.
Batetik, IS-024
Armintxera. Kobia ezagutziaz eta “abenturan” ibiltziaz gain, 3 gauza egin
doguz:
· (...)
·
Goiko konpost-guniak kobia
kaltetzen ete diharduan konprobau: ez dau kaltetzen itxuraz, ez dago lixiviado
edo usain arrastorik behintzat.
·
Lagin biologikuak hartzeko
grabedade-tranpia jarri, beheko galerixan azken tramuan, zintta zuri-gorriz
markauta. Karnatia: anakardo ahixa.
Paretak be
begiratu dittudaz, zelan ez; ez dot aztarna susmagarririk ikusi, tamaiñu
txikiko erpien markak kenduta (Letraukuan estilokuak; ez dittudaz erretratau).
Gero, IS-055
Audijora. Atarittik sartuta, galerixiak pausu baju bat daka, pizkat aldapan
gora, gelatxo biribil bateraiñok allegatzen dana. Hortik, jarraitzeko aukera bi
dagoz; bat ezker-aurrekaldetik, nibela mantenduta, galeria baju batetik, 3 bat
metro koladekin itxi arte; bestia eskumaldetik, laminador formako leihatilla
baju batetik, aldapan gora hasten dana arrakala bertikal formia hartuta, gero
eta gehixago estutzen dan korredore baten. Haize korrienterik ez iñun be.
Hormak eta sapaixak oso baltzittuta, bistan da jentia antortxa eta azauekin urtietan sartu izan dana hamen; sarreran gaiñera hormak eta sapaixa gorrittuta
agertzen dira, esango neuke iñoiz bertan labaren bat instalauta egon dala.
Traiekto ixa osuan beheia hondakiñez beteta, berezko lurra kostata ikusten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario