"Harria bota eta 4 segundu jauzen da. Baina kaltzetina izango da 100%." Hala ere han joan gara desobstruitzera busterrigaineko B-027 arrakala. Bidean heltzear geundela Oskarrek beste zulo txiki bat aurkitu du, eta bertan geratu dira Mariano eta Gotzon zabaltzen. Bitartean Oskar eta Josu eguneko helburua zabaltzera joan gara. Hiru kolpe sendo eta gero, arazorik gabe zabaldu da eta barrura. Oskar aurretik eta Josu atzetik topoa egiten. Hasieran, lurrezko malda zirudien, baina berehala putzua bihurtu da 15m, 6m, 22m. Guztira 50m!! eta azkenengo 30m-ak 5mx10m sekzioarekin. Oskar eta biok zoratu egin gara. "Zuk begiratu ea hortik jarraitzen duen, nik hemendik begiratuko dut!" Baina ez zegoen galtzerik, bertan bukatu da. Ereñoko torka motza gelditu zaigu...
Gotzon eta Marianok 1.5m jeitsi dira beraien zuloan eta XX bat gehiago katalogorako.
Irten kanpora, eta topoa egitera Landagoitira, pasadan asteko sokak kentzen ditugun bitartean. Bi leze gutxiago katalogoan.
Pasadan asteko Landagoitiko bideo bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario