150321badi-01 from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.
150321: Oier.
Goizeko
txandan, Otoion prospektatzen. Ez da txara-hard-scanning
ibiltzeko girorik egon, beraz horren ordez pregnant-walk-mode
jarritta ibilli naiz. Mentxakan lezian sektorian barik, Iñigo eta Joseba
Badiola anaiak (...) atzo señalautako leza baten billa
hasi naiz, Talaixatik antenarako repetxuan gaiñeko “deskantsilluan”, Zatikara
doian bidezidorrak urten eta metro gitxira egitten daben kurba biribillan
parian, bidian eskumaldian.
Uste dot kurba
biribil hori topau dotela, hauxe:
·
BADI-01: 538433 / 4802134 e:7
Puntu
horretan, Zatikara begira, eskumaldian txarian ertza NW-SE linean doia (bideuan
txarto esan dot). Baso barruan, hatxerixa (lapiaz) oso ederra dago,
mendi-bizkarrian eta Zatika aldera bajatzen daben hegixan behintzat. Sigi-sagan
ibilli naiz, bidian paraleluan, bidetik 15 bat metro baiño gehixago urrindu
barik. Ez dot ikusi Badiolatarrak esandako “hatx haundi” hori, zeiñen azpixan
zabaltzen dan leza hori.
Konklusiñua:
artikulu zientifiko gehixenetan legez, further
studies are needed. Baiña hatxerixa horrek oso itxura ona daka, eta leza
honen billa gabizela beste gauza interesgarriren bat agertu leike.
No hay comentarios:
Publicar un comentario