2015/09/15

Xiberuan ta Lapurdin


Juan dan domekan argazki zaharretako batzu pertsonan ezagutu nittuan.


150915: Oier.

3 eguneko speleo-historia-oporralditxua Iparraldian.

Barixakuan, Maulen armozau neban twitterretik baiño ezagutzen ez neban Allande Socarrosekin. Berakin nere planak komentau nittuan, haren aholku baliotsuak jaso, eta:

  •  Rodney Whitaker “Trevanian” idazlian barri emon zestan; alabia Xiberuan bizi da, euskalduna da, eta euren etxe izandakua be erakutsi zestan.
  • Xiberoko Botzara “gogoz kontra” eruan ninduan, Dominika Prebende “Salaber”ri egindako elkarrizketa galdu horren billa, eta billa segiduko dabela agindu zestan. Izan be, berari eta Ttittika Rekalti esan netsenez, Salaber gizon garrantzitsua da: Xiberuan EH-ko speleo historia garrantzitsuenetakuak idatzi izan dira, baiña oso gitxi izan dira historia horretan partehartutako xiberotarrak.
  • Ruben Gomezekin kontaktau ezinda nenbixala jakinda, telefonoz deittu zetsan, eta domekarako hitzordua lotu.

Eskerrikasko benetan Allande!

Eguardixan Arbailletara juan nintzan. Gamereko Agerrian bazkalduta, bertako ugezabakin berbetaldi luzia izan neban. Pierre Boucher ezagutu zeban, baitta Michel Bouillon, Georges Laplace-Jauretxe eta 1950 inguruko speleo esploraziñuetako jentia, askotan euren etxian ostatu hartzen zeben-eta. Hari izen zerrendia erakutsitta (iñor bizirik harrapatzeko esperantza gitxikin, halan be) gehixenak ez zittuan ezagutzen, bat izan ezik: Jean Marie Rekalt, 1932xan jaixotakua, eta Oloronen bizi dana. Bada haritxo bat, tira egitteko.

Arratsaldian 1950ko esploraziñuen eskenatokixetatik pasiadatxo bat emon neban, euzkipian. Gamereko mainüetan gora, Lüküzilorutz juan nintzan, Oxibar, Koxkarte/Bijou eta Etxeberri karbeetako inguruetan. Zulorik ez neban ikusi (kasko eta argirik ez dot ekarri, nahitta), nere asmua batez be egun argiko gauzak ikustia zalako.

Illuntzixan, Santa Grazira allegau nintzan; bertako Elixaltian pasauko nittuan 3 gabak. Ostatua Groupe Spèlèologique de Ste. Engrâce famatuko kide izandako Ambrosi Bürgübürük eruaten dau, Mayayou eta Maite emazte-alabiakin batera; halan be, badirudi Ambrosik berak ez zebala speleo asko izateko aukerarik izan, taldeko gehixenen modura: basarrittarrak eta abeltzaiñak, espeleologia nekez egokitzen zan etxeko biharrekin... Halan be, GSSE-ko argazkixan agertzen zan ixa jente guztia identifikau zestan, baitta zuzenketa batzuk egin be (Sentolhako artzaiñen izenak), eta interes haundixa agertu zeban nere biharrakin. Gaiñera nere etenbako galdera eta zalantza linguistiko-geografiko guztiak erantzun zestazen, zer gehixago bihar neban nik? Oso gustora egon naiz Elixaltian!

Zapatuan, Ehüjarretik Erraizera igo nintzan, gero Utziako oihanetik bajatuta. 7 orduko ibillaldi espektakularrian (eguzkixa, laiñua, eurixa, txingorra, tximistak) apuntietatik baiño ezagutzen ez nittuan lekuetatik pasau nintzan, GSHP eta GSSE taldekuak 1960 hamarkadan explorautakuak: Ehüjarre, Eruso, Apezküpia, Molerse, Erraize, Karrikola, Sentolha, Drundak, Heyle, Utzia, Ligoleta, Arphidia... hamendik behera nentorrela, sorpresia: Antxonio, Trotixa, Urtzi, Petra eta beste batzu furgoneta bixan gora, La Vernara! Antza danez, SC3-Verna trabesia egitteko arazuak izan zittuezen egualdixakin, eta La Verna bisittatzera zetozen; datorren astian saiatuko ei dira barriro.

Gabian, La Vernako arduradun Jean François Godartekin afaldu neban, aurreko baten Allande Socarrosen laguntzaz egindako kritika-sujerentzien harira. Oso ondo hartu zittuan kritikak, eta bere esanetan 2-3 urtian euskerazko bisittak emoten hasi nahiko leukie (lan egitteko prest dagozen speleo euskaldunak topatzeko arazuak dittuez, halan be; kurrikuluma bota, irakurliak!); enpresian martxiari buruzko argibidiak be emon zestatzen... euskal publikua billatzeko kolaboratzeko gogoz ikusi neban.

Domeka goizian, Madeleine Cabidochen omenezko billera batera gonbidatuta nenguan. Hasierako asmua Ligoletako bordara juatia bazan be, hegoia zeguan (egualdi ezegonkorra) eta azkenian bere etxera juan gara, Kalla auzuan: Arrakoetxia, oker ez banago. Hain zuzen be, GSHP eta GAS taldekuei lagatzen detsa etxia Madeleinek, eta esan leike, beraz, 80 urtetik gora izanda be, Santa Graziko esploraziñuei bultzakada estrategikua emon detsala honekin. Hortik ondo merezittako omenaldixa.

Ez dakitt zenbat lekutatik etorrittako 30 bat lagun izan gara bertan, eta bakotxa bere etxeko onena ekartzen saiatu danez, mailla altuko bazkarixa izan da, dana pikatzeko gauzekin: zenbat ardau eta edari desbardin! Zenbat foie-gras, quiche, pastel etabar! Etxe atzeko formakuntza geologiko xelebrien onduan (morrena glaziarrak, kolada estalagmitikuakin bat eginda) erretako saltxitxa luziekin osatu dogu oturuntza. Patrick eta Sandrinez gain iñor ezagutzen ez baneban be, jentiak oso ondo hartu nau, eta eruan dittudazen argazki zahar pillua harremanerako atxeki ona izan da. Bertan identifikaziño asko egin dittudaz, jentian laguntziakin.

Arratsaldez, etxe pareko bordan film zaharren proiekziñua egin dabe, ulertu dotenangaittik Jacques Moreau zanak hartutakuak (super 8formatuan?). Bertan 1961-65 arteko kanpaiñetako irudixak ikusi doguz, Madeleinek emondako argazkixetatik ezagutu dittudaz; eta protagonistetako batzu be presente zeguazela orduantxe konturatu naiz (Lucas, Cantet; lehendik ezagutzen nittuazenaz gain: Gomez, Lansac, Douat, Cabidoche...). Egun nekagarrixa izan da: frantses oso gitxi dakitt, eta billerako “espainul” bakarra nintzan... Baiña oso pozik geratu naiz ARSIP-ekuekin lehelengo kontaktu hontaz; nere lanian gaiñeko interesa ikusi dot, eta informaziñua trukatzeko bada be, harremanetan segitzen saiatuko naiz.

Printzipioz, domekako billera honekin amaitzen zan plana; bertan Santa Grazin lo egin, bixamonian Atharratzeko astelehenetako merkauan jateko gozuak erosteko aprobetxau, eta etxera. Baiña... autopistatik nentorrela, Kanbo ondotik pasatzen nintzanez, herri barrutik pasatzia pentsau dot, ia Xabier Zumalden pistaren bat topatzen neban. Xabier Zumalde Romero (“el Cabra” izenez be ezaguna), Zornotzako Alegria Club espeleologia taldekua izan zan, eta 1960 hamarkada hasieran jardun zeban bere lagunekin batera, bai euren kontura bai GEV-ekin kolaborauta be. Igaz arte Artean bizi izan da, eta osasun arazuak dirala eta Kanboko erresidentziaren baten dagola jakin neban... baiña ez dakitt nun. Ez bat, ez bi: behin galdetzen hasitta, eta rezepzionisten abegikortasuna ikusitta, azkenian 12 lekutan galdetu dot: Kanboko balnearixuan, Grancher Cyrano, Argia, Musdehalsuenia, Toki Eder, Leon Dieudonné, Bon Air, Landouzy, Terrasse, Marienia, Maison Basque, Anienia egoitzak. Halan be, ez dot bere pistarik topau. Bueno: saiatu naizela ezin leike esan!

Horixe da dana. Bueno! Hori, eta tarte librietan gure IS-085 kobazuluan dibujua aurreratu dotela! Ezeizue pentsau aparkauta dakatenik.

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Oier. Zorionak ¡ZELAKO LANA!

Josu dijo...

Aupa Oier, lan ona be ona. Zoixonak fenomeno! Abentura hutse!

Oier Gorosabel Larrañaga dijo...

Eskerrikasko! Gaur be Bittorixako batengana juan naiz (Saenz de Ugarte)... eta Lamiñen parian Antuanen furgonetia ikusi dot! ;-)

Unknown dijo...

aupa oier! betiko modure flipaute laga nazu abenturiagaz. hau galdu dot baine hurrengo baten zeugaz jungo naz xibero aldera juten bazara. zoixonak fenomeno!!

Unknown dijo...

aupa oier! betiko modure flipaute laga nazu abenturiagaz. hau galdu dot baine hurrengo baten zeugaz jungo naz xibero aldera juten bazara. zoixonak fenomeno!!

Unknown dijo...

aupa oier! betiko modure flipaute laga nazu abenturiagaz. hau galdu dot baine hurrengo baten zeugaz jungo naz xibero aldera juten bazara. zoixonak fenomeno!!