2016/04/03
G-52 Etxetxu II-k bizirik dirau
Part.: Oier, Idoia, Unai eta Josu
Orain dela hiru urte egon ginen azkenengoz zulo honetan. Baina atzokoan, barrura zihoaztenetatik bakarrik Josu izan zen bertan, eta gogoratzen zuen bakarra sarrera zen. Eztua, "es una entrada que te puede hacer perder la dignidad espeleologica" zihoen. Irtetzerako orduan, arrazoi zuela ikusi zen...
Etxetxu II-ko lezak Iñubija eta Urgitxitik pasatzen den errekari pintxazo bat egiteko aukera eman zigun. 50m-ko putzu bat, eta basean galeria sare laberintiko bat. Horietako batek errekara eramaten zuen. Punturik interesgarrienera. Erreka aldiz sifonatu egin zen, eta berarekin batera gure esperantzak Urgitxira edo Iñubija-ra joateko.
Baina galeria sarea ongi begiratu gabe alde egin genuen, eta beraz, atzo Oier, Idoia, Unai eta Josu sektore konkretu baten topografia zehatz bat egitera sartu ginen. "Beharbada alturan dagoen galeria batek sifoia gainetik pasatzeko aukera emango digu".
Sartu bezain laster, sektorearen bidegurutzea bilatu eta lanari ekin genion. Unai eta Idoia topo, eta Oier eta Josu inguru guztiak arakatzen. Josuk gogoan zuena baino nabarmen handiagoa zen lekua! Inkognita gehienak eskaladak ziren, eta tximenea altuak bihurtzen ziren.
Baina egunaren amaieran 2rekin geratu ginen:
1) Sektore erdian, gela bat zabaltzen da eta 10mko alturan beste gela bat ikusten da. Josuk bertara eskalatu eta soka jarri zuen jendea igo zedin. Goitik beste 10mko alturan beste beltzune bat ikusten zen, baina sabaiarekin! galeria bat alturan. Soka bertan finko utzi dugu bueltatzeko.
2)Sektorean urrutieneko puntan, galeria kolada handi batzuek ixten dute. Baina eskalada errez bat atzematen da bertan. Haizea dago, edo freskura edo... dirudi kanpora doala. Bertan saguzahar bat ikusi dugu.
Beste 3 inkognita ez hain on ere aurkitu genituen, baina tximeneak, beraz, momentuz bakean utziko ditugu.
Kanporantz irteen ahala desorientazioak eraginda, baten bat lezan goraka joan beharrean beheraka joan zen konturatu zen arte.
Irteerako eztuasunak be, momentu komikoak ekarri zizkigun, eskerrak sokatxo bat jarri genuela.
Aupa EtxetxuII!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario