160917: Unai, Josu, Martin, Xabi, Gotzon, Antua, Oier.
Urgitxi-Ezuneta (Gizaburuaga) argazkixak, bideuak eta bloke
arteko haizia ikuskatzera.
Allegau eta segiduan sorpresia: Urgitxi basarriko alabia
etorri jaku, zabaldu barri dan leza baten barri emotera. Antua lesionauta
zeguanez, bertara juan da eta hau da bere informia:
(...) Hundimiento del terreno con forma cilíndrica diámetro 2 m. Profundidad de 3 a 4
m. Sin continuidad. No es de catálogo. Sí tenerlo en cuenta por ver su
evolución. Información de un vecino de Urgitxi de su apertura reciente.
XX bat beraz; edozelan be, eskerrak emon bihar detsagu Urgitxiko
familixiari. Halako informaziñuak asko laguntzen gaittu!
Etxe atzeko kobazuluan “entorkatu” gara beraz, gutako
birendako estraiñekotz; bestiondako plazerra izan da zulo eder hau barriro
bisittatzia, eta –ai ama- hainbeste eta hainbeste inkognita dagozela
identifikatzia. Izan be, oin dala 27 urte esplorau zanian karburua generabixan
ondiok, eta argiztapen barrixakin goixan dagozen balkoiak eta aportiak ederto
ikusten dira...
Fotografo/cineastei sakatuta (bestela aldia guztietan
geratuko giñan, eurengaittik) errekia jarraittu dogu azken sifoian osteko formaziñuen
geletaraiñok; gutako lau irudixak hartzera gora juan diran bittartian
(aragonituak etabar), beste bi bloke arteko tximinixaraiñok juan gara, haizian
jatorrixari ia trazarik hartzen gentsan ikustera. Ez dogu ezer argittu, baiña
ni koko billa nebixala, intsektuen eta kanpoko marraskilluen arrastuak topau
dittudaz; goittiko leizeren batetik jausittakuak ete? (kanpuan, mendixan, ez
dogu halakorik ezagutzen...).
Bestiengana bueltau gara beraz; han goixan be haize pizkat
dabil; trazadore olfatibo bat erabilli dogu, baiña ezin izan dogu haizian
norabidiari buruz ezer ondorioztatu izan, goraka zoiala baiño ez...
Bueltatzerako orduan, foto/bideo irudi batzu hartu doguz,
batez be galeria aktibuetan. Marmita-tranpan ez da iñor jauzi, nahiz eta
arriskua egon (ur azaleko bits pelikulia), baiña Martin bere borondatez sartu
da leporaiñok, oiñetako apoyorik ez topatziak emoten daben zirradia
sentitziarren...
Bio aldetik, Martineri esker horman zebixan koko zuri bat harrapau
dot (Tullbergiinae itxurakua); sifoi terminal inguruan Zospeum eta txirla txiki
batzu; eta sarreratik hurre Lithobius pare bat; gours eta potzuetan Bathynella
batzu ikusi dittudaz, baiña danak iges egin deste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario