2017/08/02

Burrutxuganeko leziak eman du berea

2017/08/02 Santi, Zuto, Aitor, Martin U.

Uztailaren 15ean amaitu gabe utzi gendun eskalada osatzera joan gara Burrutxuganeko lezera; ezer interesgarririk aurkitzeko esperantza gutxirekin, baina ilusio handiz. Tximinitik eskalatzen hasi eta goitik - behera datorren ranparen ezkerrean egindako bi reunio pasa ostean sala txiki batera heldu gara. Horrekin nahiko ez, eta sala txiki honetatik handiago batera doan lehio bat ikusi dogu. Hain geneukan goizean eskaladak gorago jarraituko zuen esperantza gutxi ze taladroa bateria bakarraz eraman dogu oraingoan. Errore makala. Sala bien arteko ranpa mazuarekin mailak eginda igo behar izan dogu. Goiko sala nahiko bolumen handikoa da, formazio eder batzuekin, eta bi arrakala bertikal dagoz leizearen sarrerarantza begira.

Uste bakoan, Burrutxuganeko leziak bi sala barri oparitu dozkuz gure ahaleginaren saritzat. Ea aurrerantzean Atxarreko beste zuloak be bardine eitten dozkuen.


No hay comentarios: