2017/10/15

Aranbarrenako Kobi - Montemar Zabaldu Dugu!

Denbora, egun eta burugogorkeria asko dedikatu dugu honetan, horregatik, irteera guztiak erreportaia baten batuko ditugu!

Part: Ibon, Unai, Antua,  Gotzon, Iñaki Irigoien, Unai (GEMA), Urtzi, Javi.

Aranbarrena baserriko ilobak, Markina-Xemeingo Uhagon aretoko tabernan, Iboni bere aitonak "fresquera" natural bat zuela esan zionetik egun asko pasa dira. Paja mental asko eta harri tonelada asko. Mailu kolpe asko, palakada asko. Abeletxetik irtenda geunden egun hartan. Gure penak zerbezatan ito nahi genituen, horregatik, Gotzonek Uhagonera joatea proposatu zuen. Eta batzutan ADESen esplorazio inguruetan pasatzen den bezala, tabernan urrezko informazio asko pasatzen da.

Ez zuen gitxi flipatu gizonak, domeka eguerdi batean bi gazte agertu zitzaizkionean, bere "fresqueran" (kiwiak gordetzeko aspalditik erabilia) exkabazioak egin nahi zituztela esanez. Eta ez arkeologikoak... Gizonak zioen kobarik ez zegoela hor. Kasik konbentzitu gintuen. Esan genuen gero: "bueno, ezer ez egon arren katalogatu beharko da eta guazen barrura begiratzera". Eskerrak sartu ginen. Hortik aurrera aireak gure buruak berotu zituen eta makinaria martxan jarri zen.


Bigarren irteeran Ibon eta Unai desobstrukzioa "baloratzera" joan ginen.



Hirugarren irteeran Ibon, Unai, Iñaki Irigoien eta Unai "Troti" Gema-koa joan ginen. Iñakik bere abilezia soberan demostratuta zeukan Abeletxetik (Iñaki eta bere ia bi metroko pala...). Activo ona lurra kentzeko. Unai "Troti", GEMA espeleologia taldekoa izateaz aparte erdi Markinarra denez, desiatzen zegoen zulo famoso hura ikusteko, aire famoso hura usaintzeko. Eta pasa beharrekoa pasa zen ere. Kalentada eta engantxatuta. "Txo hau haixi Santaeufemitixik ero nundik dator baine???!!". Beste bat kalentauen listarako.

Egun horretan 2 karro harri eta lur atera genituen kobatik. Ikusgarria desobstrukzioa eta burugogorkeria.

Laugarren irteeran Ibon eta Unai joan ginen berriro. Beste karrokadatxo bat.

Bostgarren irteeran Antua animatu zen Ibon eta Unaiekin, desobstrukzioa jarraitu eta zulo famatu hori "baloratzera". Orain "baloratzen" dago pisutxu bat Markinan erosi edo ez... :-)

Hurrengoetan Gotzon ere sartu zen. Desobstrukzio egun gogor bi. "Eske ez da ikusten zabaltzen, istu dago, baina ematen du erreka entzuten dela, airea ote da?"

Eta desobstruitu, eta desobstruitu... eta gaur... BINGO!

Kobazulo horizontala, baina hori bai, momentuz sekzio txikikoa, gaterekin, eta basie dauka asko. Igual sasoi batzuetan galeria inundatu egiten da? Zalantzak dauzkagu. Hurrengo irteeretan hobeto ikusiko dugu.

Gotzonek, paso istu bat pasa eta gero, beherantza doan meandro bertikal batetan utzi du esplorazioa. Zabalera 1m eta altuera 10m. Beste taldekideak ezin zirenez paso estutik pasa, geldik geratu da, errespetuagatik.

100 metro esploratu dugula uste dugu, baina ezin jakin, toporik ezin izan dugu egin eta.

Santa Eufemi mendiaren barruak ezagutzeko atea zabalik dago orain.

Eta orain... A EXPLORAAAR!










 





No hay comentarios: