2022/03/06

Amoroto erraldoia

220306: Xabi, Antua, Oier.

Xabi eta Antua Pepetxo X-ra doiaz, paleontologuak laguntzera: Asier Gomez eta Manuel Rodríguez  ezagunekin batera, Ignacio Díaz Martínez (oinatzetan aditua) eta Mónica Villalba (hartzen hezurretan aditua). Ni ez nago horko estuasunetik pasatzeko gogoz, beraz eurak agurtu eta inguruko mendixetatik zihar bueltatxo bat egitteko aprobetxau dot.

Lehelengo, mendixa garbittuta zeguala aprobetxauta, Kastillo Errekako bestekaldeko menditxora igo naiz, 192 kotakua. Kareharrixa-tupa kontaktua ikusi eta gero, "lur innoblietan" sartu naiz (neure izaeriakin bat) Amorotoko lurretan zihar. Ze haundixa dan herri hau, zelako orografia bigurrixa dakan eta ze gitxi ezagutzen doten! Behin Ikaragirre aldian, Amiax ingurua ezagutzera juatia pentsau dot; Kastillora jaitsi eta Odiaga auzora igo naiz, Elexaldera sartu barik iparraldera eginda. Leku oso lasaixa eta ederra begittandu jata; eta Amiaxerdi/txiki ondoko itturritxuan jarritta, konturatu naiz Pepetxok XVIII gizaldixan ibillittako parajietan nenbixala. Haren bizimoduakin eta paisaje desbardiñakin amesetan, 14:00ak jo deste eta etxetik urrin nenguan ondiok; gaiñera eurixa hasi jata, eta ordutik aurrerako bidia hegaztada baten egin dot, Abittara ingurutik Lea ibarrera urten arte. Buelta asko emoteko moduko leku ezezagun eta ederretan ibillitta, pozik bueltau naiz etxera. Eta bestien informia irakortzeko gogoz, noski!

No hay comentarios: