20251116: Antonio, Unai, Galder, Oier.
Iñubija I. Aspaldi gabiz komentatzen Amildegiko Katazulo osteko
galerixetan, 2007tik pendiente dakagun rebisiño hori egin bihar
dala. Horrenbestez, domeka goizian zeozer egitteko 4 lagun juntau garanez,
bertara hurreratzia pentsau dogu, batez be pistian, bidian, eta
instalaziñuan egoeria ikusteko.
Pistiari dagokixonez, leku batzutan apurtuta dago (betiko legez), baiña ez dago zulo terriblerik, eta beraz kontuz kotxiak beheraiñok hurreratu geinkez.
Aparkaleku ingurua nahikua aldatuta dago, eukalipto gaztia sartu barri, baiña bidia libre xamar.
Behiñ Iñubija I-en, lehelengo sokia egoera onian dago; bigarrengo putzuan, instalaziñua duplikauta egon da, soketako bat "lora" askokin (kendu egin dogu), eta anklaje batzuk be aldatu biharra. Taladrua eruan dot, baiña... barautsik ez!! (petate aldaketa baten galdu dot), beraz hurrengo baten egin biharko da.
7a+ Gelaraiñoko sokak egoera onian egon diraz. Bertan Maalerrekako urteeria seiñalau detset (beste egunen baten bertatik urten nahi badabe), eta kanpora hasi gara sartutako bide beretik. 15:00etarako kanpuan egon gara, koba politt honetan zihar egindako ibillaldixakin pozik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario