22.00 eguneraketia: Ritxarri deittuta jakin dittudaz albiste bikaiñak. Lezia lokalizau dabe, baitta 75 metro jaitsi be. Galerixetako batzu tamaño haundikuak. Materixal faltangaittik ezin izan dabe jarraittu. 25 metro gehixago jaitsi leikez, barrena, eta haize korrientia somatzen da. ¡Zorionak! Astian zihar juango diraz topografiau eta hondoraiñok allegatzera, ni neu ezingo naiz juan, beraz... ¡albistien zain geratu bihar!
15.00: Iturrizarrera juan gara barriro. Oin dala 4 bat urte Ane eta ni koba hau ikustera sartu giñanian, ura gaiñezka zetorren eta ezin izan giñan sartu ezta metro erdi be; atzoko ekittaldixakin berotuta, Aneri kuriosidadia piztu eta Okamikara juan gara domeka goizez.
Atzoko beroaldixak ez zeskuan guri bakarrik eragin, antza; bertan Antuanen furgonetia topau dogu, eta goiko basuan orruak entzutzen ziran. ¿Basarriko gizonakin igoko ete ziran? Ez dakigu, guk 12.30ak aldian juan garanian ondiokan bueltau barik egon diraz. Ia barri onak ekartzen deskuezen.
Datu gehigarri bat: hango gizon nagusixa topau dogu, eta leza horren izen zehatza galdetuta ez dau jakin esaten, baiña bai aldapa osuari “Lezabizkarra” esaten detsela. Beraz, izen bat aukeratzekotan nere ustez “Bizkarreko lezia” izango litzake.
Iturrizarreko kobara, Okamikan (Gizaburuaga). Hasteko, goikaldeko lezia lokalizatzen saiatu gara beheko basarrikuen indikaziñuei jarraittuta; ez dogu topau baiña, eta hurrenguan auzoko gizon batekin geratu gara alkarrekin juateko.
Gero, Iturrizarren sartuta, argazki batzu hartu doguz azken sifoira bidian, eta kanporutzkuan topografiau. Tartian, haize korriente indartsuko leihatilla bat geratu da, hurrengo baten desobstruitzeko, uste dogu merezi dabela ta.
Azkenik, Aulestiako tabernara bidian, Angizen geratu gara bide baztarreko kobia ezagutzeko, baitta goikaldian Oscar eta Campik desobstruidutako zulua be.
Tira, ba suertia egon zan eta lurrunak azken erretratua baiño ez zeban estropeau. Beraz, argazkixak txarrak badira ezin horri kulpia bota! ;-)
PD: ahaztu barik, Elizburukuak komentautako gauza batzu:
Leza hau “Elizburuko” nahiz “Zubitxutako” lezia izenez ezagutzen dabe, basarrixan nahiz paraje horren izenengaittik, hain zuzen be.
Basarri pareko zelaixan depresiño bat seiñalau deskue: antza danez, urtiak daroie ha bete nahixan eta alperrik, beti egitten da zulua.
Haranian bertan beste sumidero bat dagola diñue, nahiz eta eurak ez diran sekulan egon. Baiña euren esanetan horko izena ez da “Kurutzerreka” (hori mendixan bestekaldian dagola diñue). ¿Toponimixia errebisau biharko dogu?
Ludovice, Patrick eta Sandrine gonbidatzen gaituzte leize berri bat exploratzera. Explorazioa gelditik dago -130 m.tara leku bi iztuetan.
Itxaropena da bertikalak amaitzeak -150 m.tara. Horregaitik sartu gara 30 m sokarekin, instalazioa eta desobstruziorako materialarekin. Sorpresa izan da leku iztutik pasatuta eta gero, 40 m.ko potzuak egertzen direla.
Oso arin irtetzen gara ze ez diogulako material gehiagorik eraman.
Eguna ez da izan ahin txarra, kontuan hartzen ba diogu eguzkiak bezarkatzen digula, 5 ordu egon da barruan.
Ludovice, Patrick y Sandrine, nos invitan a explorar una nueva sima en Cantabria. La exploración la tienen parada a -130 m en dos estrecheces próximas entre si. Se espera que las verticales finalicen no más allá de los -150 m por lo que entramos en la sima con 30 metros de cuerda, material de instalación y material de desobstrucción (taladro, maza...). Las desobstrucciones se realizan con éxito, pero la sorpresa surge al comprobar que al otro lado se abren sendos pozos de 40 m. No disponemos de cuerda suficiente por lo que salimos antes de lo previsto. No ha estado mal el día teniendo en cuenta el espléndido sol que nos recibe después de pasar 5 horas bajo tierra.
Elizburuko lezara juan gara. Helburuak: hondoko sifoia ikuskatzia, eta argazkixak etaratzia. Lehelengo helburua bete dogu: aurreko aldixan baiño 50 bat zm beherago zeguan ura, eta pasua ikusten zan. Borondate haundixakin sartu gara, narrasian, eta orru ta alarauen ostian sorpresa atsegiña: pasu bajuan ostian tente ipintzeko modua dago, urez bularreraiñok hori bai; galerixiak 7 bat metro egitten dittu norabide berian, eta sifoi sakonaguan galtzen da (beheia ez da hankekin ikutzen). Parte txarra: hondakin guztiak hantxe dagoz pillauta, Bolunzulo estiluan, eta urpian enbor eta adarrak dagoz. Buzeatzeko ez oso atsegiña behintzat.
Instalaziñua egitterakuan, gure memorixa eskasari esker materixal larregi eruan dogu; 10 bat mosketoi/plaka eta 40 metro soka “pasiau” doguz koba osuan zihar alperrik. Tira, hurrengorako kontuan hartu:
15 metrotako soka bi.
6 plaka torlojodunak (spit).
6 mosketoi.
Harrittuta geratu naiz nik neuk egindako instalaziñuakin. Bigarren potzuan pasamanua spit bakarrian hasten zan, eta kabezera aereo hori ¿¿¿handik txintxilizk egin neban??? Beste spit bat ipiñi dogu, jakiña. Kokapenak alzado topografikuan dagoz.
Elizburu basarrikuekin barriro egon gara, sartu aurretik. Azkenengoz etorri giñanetik ez da ezer berezirik gertatu urakin; 83ko ufalena ezagutu izan dabe bakarrik, aurreragokuan kontautakua (harana urez bete zan eta bapatian zulua librau eta dana tragau zeban). Halako baten zaiñ egon biharko gara, barriro saiatzeko. Etxeko aittittak kontau desku be bera barruan ibillittakua zala. Itxuria, 20 bat urte zittuala aittari paittia jausi jakon barrura, eta haren billa juan zan eskillara batekin. Topografixia erakutsi detsegu eta kuriosidade haundiz begiratu dabe; hurrengo baten kopixa bat ekartzeko geratu gara, argazki batzukin ahal ba da.
Izan be, ez dakitt nik ezer ganorazkorik urtengo dan. ¡Hau da hau, beti zeozer gertatu biharra! 35 bat erretratu hartuko genduzen, Silvin estoizismuari esker. Baiña hara nun, kanpora urten eta azken erretratua egittera noiala, objetibuan kristala zihero enpañauta dagola konturatzen naizen. ¡Artaburu halakua, ez dok behiñ bez garbittu objetibua! ¿¿¿¿Noiz enpañauko zan???? Suertia badago, argazkixen erdixa enpañau aurretik egingo genduzen, eta zeozer agertuko zan; beste erdixa, ostera, iñuxentekeri horrengaittik alperrik galduko ziran seguro. ¡¡¡Enkuadre onenak gaiñera!!! Tira ba, hobe humorez hartzia.
Bilbo GAESeko eta Rodezeko frantzes adizkideak, parte hartzera gonbidatu gaituzte XXX. urteurrena ospatzera, "Caballos-Valleko" -Red del Silencio trabexia- agerketara.
Kobazulo zoragarri honetan, Bizkaiko eta Kantabriako lurpetik pasatzea, pasaden eguneko, abustuan 3an, elkartu gara lau espeleologoetako belaunaldiak, orain dela 30 urte gozatu zuen momentuharekin berriz experimentatu dugu.
Mila ezker Bilboko eta Rodezeko adizkidei momentuz zoragarri honetan disfrutatzeaz.
Qué mejor manera de celebrar un acontecimiento grato de nuestras vidas puede haber que hacerlo en compañía de la familia y los amigos y compañeros de siempre. Pues bien, así es cómo lo han hecho los compañeros del GAES de Bilbao y los franceses de Rodez. En el 30 aniversario del descubrimineto de la -hoy clásica- travesía Caballos-Valle, han preparado una fiesta que la han querido compartir con todos los que en su día participaron en las exploraciones de la "Red del Silencio". El resultado, una emotiva semana repleta de actividad espeleológica, y sobre todo, de emociones. Abuelos y padres; hijos y nietos y amigos. Todos juntos recorriendo y recordando los pasajes que en su día tanto esfuerzo costaron explorar y consiguieron forjar tan estrecha relación.
Desde el ADES, gracias por haber compartido con nosotros esta sólida experiencia.
Bilboko GAES taldekoekin goaz "Carcabas-eko" leizera. -320 m zakonean, eskalada bat egiten dugu 20 m-koa, gero beste talde batek desobstruzio bat egiteko, leku estu baten haizeagaz.
Egia esan, "Carcaba" leizea, lotuta dagoenez "Red del Silencio-rekin" (>63 km), oso ikusgarria da.