2012/09/23

Au revoir, río de los Locos!

 2012-IX-22 Gotzon, Antua, Josu, Unai eta Iñaki


Gernikatik Abitara bidean jada hasi dira, no sabes a donde vienes, eso es el infierno... eta horrelakoak.
Gero, petateak batu, zeozer jan eta Abitako kobaruntz abiatu gara, jada Lea-Artibaiko kobazulorik luzeena denera, 5350 metro baino pixkat gehiagorekin.
Ni neu ez nintzen gaur arte bertan ibili eta kobazulo ikusgarria dela esan behar dut, izugarria eta polita, gutxienez egin ditudan lehenengo metroak.
Orduan esan ditu Antuak hitz magikoak "disfrutar de estos últimos momentos de pie" horren ostean, ezkerreko diaklasa batean murgildu gara, eta handik aurrera, batenbatek esan duen munduan: "descendiendo al abismo". Bapatean estuasunak (gainera bertikalak) agertu dira eta horren ostean Rio Loco (gaurtik aurrera Río de los Locos, handik dabilena ez baitago burutik sano) agertu da. Esan behar da izena hartzen duen norabidetik datorkiola, izan ere ez da sartzen kobazuloko erreka nagusien norabidean, baizik eta kontrako norabidea hartzen du, bailara apartatu bateranzko bidea.
Gainera beste kritikatxo bat izenari, ez baita erreka eder bat, basaz betetako diaklasa estu bat baizik. Josuk azkar esan dit "iñaki ez nekatu ez zikintzen saiatzen, bai edo bai sartuko zara potxingoan eta" eta horrela izan da.
Azkenean heldu gara denok puntara eta bertan, Josu eta Antua desobstritzera aurreratu dira eta gu haien atzetik, zabaltzen zuten bidea topografiatzeko: 60 metro berri, uste dut.
Azken estuasuna igaro ostean argi geratu da nondik datorren haizea: goitik dator, mendi puntatik, honek nahiko argi uzten du kaletik datorrela, eta hori horrela izanda, -200 metro izan ditzakeen leza bat izango liteke.
Handik aurrera azken obstruzio bat agertu da. Dena ematen zuen berriro itzuli beharko ginela taladro batekin eta horrek benetako etsipena eragin digu, gainera Gotzonek arrazoia zuen, "Imaginatu taladroa eta materiala ekartzen dugula honarte 20 metro agertzeko, me da un mal!" argi zegoen bideak jarraitzen zuela eta animoak kargatuta, Gotzon eta Antua geratu dira zuloa desobstruitzen, beste hirurok kanporako bidea hartzen genuen bitartean. Dena joan da ondo gutxigorabehera (estuasun larrietan egon dira orru batzuk, baina besterik ez) Rio de los Locosen berriro basaztu eta estuasunak igotzen hasi garen arte...
Gotzonen apurketa zerbikal bati esker lortu dut igotzea, eskala apurtu eta madarikarturarte... Unaik azkenean lortu du igotzea, eta nik ere izan ditut komeriak eta laguntza asko Antua eta Gotzonen partetik 5 metroko diaklasa bertikal hori igotzeko, baina azkenean lortu dugu denok Abitatik irtetzea, 8 orduren ostean.
Zelako ibilalditxoa!
Zorionez, Gotzonek eta Antuak argi utzi dute desobstruzioaren ostean Rio de Los Locosen galeria madarikatua bukatzen dela!
Hemendik aurrera, goiko aldetik prospektatu beharko da haizea eragiten duen leza hori ea aurkitzen dugun.
Hala ere, Abita-Trakamañe sistema ez da bukatu. Oraindik 2 frente geratzen dira exploratzeko, baina esan dutuenez, bidea Ades gela, casteret gela eta beste gela eta galeria ederrak dauden lekutik egin ahalko da eta espero dut horren bidez benetan ezagutzea Lea-Artibaiko kobarik luzeena izateaz aparte, ederrenetakoa den kobazulo hau.

Resumen en castellano: Hoy hemos reanudado la exploración del sector del "Río Loco" o "Río de los Locos" en el Sistema de Abita-Trakamañe (Amoroto), que ha pasado a ser oficialmente la cueva mas larga de la comarca de Lea-Artibai, con 5350 metros topografiados.
Hemos superado las obstrucciones que frenaron la última entrada a la cueva, y por fin se ha llegado al que parece el final de la galería que hemos estado explorando. Se ha descubierto que el origen del aire está en las partes altas de la galería, por lo que suponemos que mas que ser provocados por los grandes volúmenes, este aire tiene su origen en la calle, lo que nos hace suponer en la posible existencia de una sima en este sector del monte (hay que tener en cuenta que estamos a una profundidad de 200 metros de la superficie de dicho monte).
La salida ha sido dura, pero gracias a la cooperación entre los experimentados y los que estábamos mas frios en espeleo, hemos conseguido salir todos sanos y salvos de la cueva, después de 8 horas de caminata.
La cueva sigue teniendo dos frentes de exploración, pero parece ser que el camino hacia estas galerías se efectua por la parte mas espeleotemática y bella de la cueva, lo que me motiva personalmente, a continuar con las exploraciones en este sistema.

2012/09/16

Abita Esploratzen - Second Round

Part.: Antua, Oier, Idoia eta Josu

Pasadan asteko 7 orduko sarreraren ostean, Abitara joateko asmo handirik ez genuela nahiko garbi geratuzen. Baina erremediorik gabe, gaixo kroniko bat bailitzan, gaur, 7 egun beranduago, berriro sartu gara Abitara. 

Helburua: aurreko astean gelditu gintuen Bela hura, txikitu eta bestaldean zegoen frakturaren sakonenera heltzea.

Gaurkoan, nabarmen azkarrago ibili gara kobazuloan barrena, pisu gutxi eramatearen abantailak! Josu eta Oier aurretik, obstrukzioaren bila, eta Antua eta Idoia mapa topografikoa osatzen. Denbora gutxiren buruan Josu nahiko erraz pasa da, eta gainerakoak 15 minuturen buruan pasa dira, esplorazioarekin jarraitzeko.

Hasieran arrakala estu eta deseroso, eta beranduago meandro batean zehar jarraitu dugu. Halako batean erreka-bide batekin topo egin dugu, kortozirkuito bat bezala. Momentu batez, emozioz beterik, Josu errekan gora eta Oier errekan behera, biok garrasika ibili gara haizearen eta galerien tamainaren berri ematen. Adrenalina sudurretatik irtetzeko beste!! 

Errekan gorako bidea 50m ingururen ostean bloke-kaos batean "bukatzen" da (ez dut esan itxi egiten denik). Nekea nabarmentzen hasia zenez, errekan beherako zatia lehenbailehen ikustera joan gara. Lajaren pare bat apurtu ostean, beste 40m inguru sakonduz, berriro ere obstrukzio batek itxi dizkigu ateak (beste aldean galeria zabal eta argi bat ikusten da). Eskerrak!! 

Mailu eta zintzelarekin minutu batzuk jardun ezkero, arazo asko gabe, pasatzeko moduko gatera bat da, baina nekeak gainez eginda, esplorazioa eten, zerbait jan eta kanporantz habiatu gara.

Esplorazioaren emaitza 140m topo berri, eta beste 30-40m topografiatzeke.
9 ordu eta erdiko sarrera.

Kobazulo horretan zoratuta ez dago bakarrik "Rio Loco"...

Argi eta garbi esanda, berriro joan beharra dago. Galeria berriak daude esploratzeke eta... boluntariorik? Eta Idoiak berriro tortila eramaten badu?

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgQqo8ZsWibndRgGLHdxaZoykO0lMiXQAqcjXQak_-ux7IUnY-4UaJE5QjEBgu3C-la2mclV5oQDFnWvFycGolBTQOcOYDBx2z7uzpXacCnv7ccL5FCGsiO1v4_O4raIE2-6sWViY6lmrc/s1600/abita+2-2-12+%25286%2529.jpg


2012-IX-15: Idoia, Antua, Josu, Oier.

Abstract: “De fractura a fractura y tiro porque me la pone dura”.

Matherial & methods: “Palia, mallukia eta zintzela”.

Rio Loco aldeko puntara. Pasa dan asteko katazulotik errez pasau gara danok, zuzenian azken koladara helduta. Han be ez da asko kostau bidia nasaitzia, eta Josu argala pasau da sektore barrira lehelengo: laster neu be aurrera, eta atzetik Antua eta Idoia topografiatzen. Ura bertan laga dogu (hankasartua) gauza haundirik topatzeko esperantza gitxikin.

Baiña... frakturaz fraktura, diaklasaz diaklasa zabaldutako pasabide paralelo xamarretatik aurrera egin dogu denpora luzez (170 bat metro barri bai topografiau doguz). Bai Josuk eta bai nik esplorau bako eremuetan lehelenguak izateko aukera zirraragarrixa izan dogu, aspaldiko partetz. Bapatian, kobiak morfologiaz aldatu dau: bifurkaziño baten topau gara, eta eskuma-ezker galerixa zabaltxo bat, momentu honetan aktibo ez zeguana baiña beheia harritxintxar milimetrikuekin, ez oso aspaldiko aktibidadian seiñalia begittandu jakuana; txandaka konkreziño-guniak agertzen ziran lurrian; haize korriente nabarmena, “behetik gorako” norabidian (hala interpretau dogu behintzat).

Lehelengo goikalderutz egin dogu, jarraitzeko itxura gehixen zekalako; galerixa eroso xamarra, goixan arrakala forman, eta biharbada gorako pasoren batekin; nahikotxo egin dogu aurrera, harik eta korrientia galdu eta bloke anabasia topau dogun arte. Han ibilli gara bueltaka, baiña ez dogu haize korrientian arrasto nabarmenik topau, uste eze aurreko galerixako punturen baten galdu dogula.

Topografuak harrapau gaittuenian, atzera bidegurutzera egin dogu, ”errekan behera” begiratzeko asmoz. Topoko materixala bidegurutzian laga dogu (bigarren hankasartua), juan-etorri txikixa izango zalakuan. Baiña... laja batzu oztopatutako katazulua nasaittu dotenian, hurrengo sorpresia etorri da: juan, ta juan, ta juan... bestekaldian laga dogun antzeko bidian, baiña alde nabarmenakin: haize korriente indartsua, gure arpegixan putzka.

Galerixa osuan zihar, oker ez ba nago (gauza larregi gertatu dira gaur) laja asko eta paretak garbi ikusi doguz, ez rekonstrukziño formarik. Eta ez gara amaierara allegau: Josu ta bixok leihatilla freatiko estu baiña penetrablian aurrian geratu gara, berak burua sartu dau jarraipen argi eta zabala ikusitta. Baiña subidoian barruan, zentzunezko briztadia be izan dogu –ordu asko, jateko gitxi, edaririk ez...- eta laurok juntau garanian, buelta egittia erabagi dogu. Eta graziak horri: izan be, bueltako bidia hastiakin batera ni behintzat pasa dan astian baiño nekatuagua nenguala konturatu naiz-eta.

Eta han geratu da ha: ¡jarraipen argixa, haize askokin! Zortzi ta erdixak aldera allegau gara kotxietara, eta illuntzen zeguanez ezin izan dogu materialik garbittu. Idoian amaneko tortilla elegantian inguruan Gotzoni deittu detsagu barri onak emoten, eta pizkaka-pizkaka, lokatz eta Gallardon kroketen nekia ahaztu eta hurrengo sartualdixan pentsatzen hasi gara.... kuriosidade haundixa dakagu enkaje topografikua ikusteko, ia lurrazalian ze zonakin korresponditzen daben sektore barri honek.


2012/09/09

Egun gogor bat Abitan

Part: Gotzon, Antua, Oier, Idoia, Bikain eta Josu

10etan Oletan batu eta, bertatik 1km-ra dagoen bide ertz batean aparkatu dugu Abitara joateko.

Duela 9-10 urte utzi zela esploratzeari, eta gaur berriro ekin diogu lanari.

Kobazuloaren sarrerara heldu, arropak aldatu, petateak prestatu eta hizketaldi labur bat izateko aukera ere izan dugu. Azpian doakizue transkripzio txiki bat:

J.C.: ¿oye, pero que tal es Abita?
G.A.: Bufff, cuevón....salvo lo que vamos a hacer hoy...
(Reflexión post-cueva). "Nunca una frase de tan corta podría resumir una entrada de 8 horas..."


Abita bolumen handiko kobazulo ikusgarri bat izan arren, sartu eta minutu gutxira, galeria bat habiatzen  da ezkerraldera. Hasieran altuera gutxi, beranduago oso gutxi, eta bukaeran gutxi baina gutxi duen galeriak zeharkatu behar izan ditugu. Gatera gehienak pasa eta gero, soka bat jarrita dagoen 3-4 estuazun jaitsi eta Rio Loco-ra heldu gara. Erreka hau kontrako norantzan mendian barrena sartzen den ur aporte txiki bat da, baina nahikoa, denok busti, lokatzez bete eta nerbioak ere puri-purian jartzeko.

Meandro estu ugari zeharkatu eta gero, garai batean Oskar eta Gotzon sartu EZ ziren galeria batzuetara heldu gara, lehendabizi, Antua eta Josu, eta jarraian Bikain eta Gotzon. Bitartean Oier eta Idoia estuazun bat garbitzen geratu dira (bueltan benetan eskertu duguna). Kobazuloaren sakonenean, non eta bukaeran, haizea somatzen genuen lekuan...topoaren arabera mendi baten sakonenean geundelarik, beste hizketaldi bat:

J.C.: Antua! ¿pero tu no te cansas o qué?
A.: ¡¡¡¡¡¡Es que, esto sigue!!!!!
(Reflexión underground). "No comment..."

Gutxira, matrailua eta zintzelaren beharrean, buelta eman dugu eta Idoia eta Oier-engana bueltatu gara indarrak errekuperatzera. Tartean Gotzon eta Antuak eskaladaren bat ere begiratu dute, hurrengo batean egiteko.

Buelta, espero bezala gogorra izan da, estuazun ugari gorantz igo beharrean. Baina elkarri lagunduz lortu dugu HORTIK ateratzea.

Bueltatzeko gogo askorik ez eduki arren, sakonera hartan zegoen haizearen jatorria aurkitu beharrean gaude. Momentuz Igandeko ADES-eko bazkarian pentsatuko dugu...

Hala ere, haize korronte horrek laister sorginduko gaitu berriro aste gutxiren buruan...

Ikusteke dago zenbat bolondres azalduko diren Santa Luziara Abitara joateko....

***

2012-IX-8: Josu, Gotzon, Idoia, Bikain, Antua, Oier.

Abittara goiazen guztietan legez, bizipen bikotxa; batetik bihar teorikua (Rio Locoko puntara eta eskaladara) eta bestetik pertsonala (Oier bere fantasmen kontra).

Lehelengo aldetik ondo juan da gauzia. Gotzon, Antua eta Josuk eskalako estuasuna espatulaz nasaittu dabe: lehen subelandarak baiño ezin ziran pasau, eta oiñ ostera potolotxuok bebai (ondo kostata, baiña bai). Gutako batzu Rio Loco famosúa ezagutu dogu, baitta bere izenan jatorrixa be (Trakamall errekian kontrako norabidian doia) eta han alarau eta orru desgarradorien kontzertua etorri da, korputz hotzak basatzan literalki murgildu biharra etortziakin batera. Ibillixan-ibillixan tenperaturia bardindu dogu, halan be, eta puntia bera ez dot ezagutu nik, azken estuasuna nasaitzen geldittu naiz-eta. Hortxe egin dot Zientzixiari gaurko nere aportaziñotxua: 50 bat kg sedimentu etara dittudaz laminadoretik. Aurrian ibilli dirazenak kolada-banderaz estututako pasabide batera allegau ei dira, haizeduna eta jarraitzeko aukeriakin, baiña materiala falta jaken eta ezin izan dira pasau; kontauko dabe.

Puntatik bueltan eskalada lekura juan dira zuzenian (onduan dago) eta, egixa esan, ez dakat idearik be zetan ibilli diran eta zer lortuta. Ni han segidu dot-eta, laminadoriari azpixa jaten.

Beste bizipen paralelua, betiko legez, estuasunekin eta panikuakin nere burruka pertsonalana izan da. Oinguan, nere harridura eta disgustorako, puspilluan katazuluan yuyu larrixa igarri dot, sartziakin batera. Atzera egitteko puntuan egon naiz, eta nere keja eta maldiziñuak ez dira izan estuasuna berangaittik, ez bada eze egoeriak emoten zestan amorruangaittik. Gotzon aurrian eta Antua atzian nekala, baiña, arnas batzuk hartu (kostata; hain zuzen be arnasa hartzian betetzen neban tutua gehixen, harrixan estuasuna torax perimetro osuan igarritta) eta pasau naiz. ¿Zer pasau jatan? Seguraski lehelengo aldixakin gogoratu naizela: izan be, toki honetan igarri neban estraiñekoz klaustrofobia sentsaziño larri eta ittogarrixori, eta ha sentitzeko bildurra izango zan kontizu.

Handik aurrera, pare bat bidar gehixago igarri dot, baiña ez hain larriki; barrurakuan ondo xamar ibilli naiz, eta bueltan izan da. Nekiakin relazionauta, nere ustez (bidia ezin topauta be ibilli naiz...). Lehelengo juaten laga nabe baiña, eta beraz tarteka deskantsatzeko aukeriakin politto ibilli naiz, indarrak neurtzen, eta nere mugan baiña neke haundi barik allegau naiz kanpora, Rio Locoko lokatzan gaiñian puspillo inguruko hautsakin kroketia bihurtuta. Pozik geratu naiz eskalako sokatik gora egindako trepada libriakin, ondo eta nere ustez arrisku haundi barik allegau naiz kanpora; biharbada korputza Gallardonez ondo lubrikauta izatiak zerikusirik izango zeban...

Nekatuta urten dogu batzuk; izan be, zazpi orduko jardunaldixa izan da eta ni behintzat halakuen ohitturia galduta, eta beste grupo muskularrak erabillitta (pectoralis major, latissimus dorsi, rectus abdominis eta femoris...) bixar agujetak seguru.

2012/09/05

ONDARRUK KOBAZULU DAKAR

BIKAIN.

Atzo, berandu bazkaldu eta 18etan siestako berandu...lokartzen....eta egunero gogun neukan gauza bat ettea jun nittan: Gozikako kobazulu topa eta egiaztatzea haize korronti.eta sartu be ein nittan azkanin, zelan ez, preparata jun nittan eta.
Esplorazinoi oso arine exan zan, azkanin gaba be ein gaztan eta. Parkatu Zeberiotarrak, baine bai haize korronte nabarmena dator eta........................... gitxienez 20 metro sakonera bai. momentu baten pentsa neban Orubixen urteti be.........................baine bakarrik egonda.............jejeje!!!

Aspaldi pasa zan erreki bai, dazen estalaktita eta estalagmita gitxixak halan erakusten dabe. dana dala ez da hain zikine, siku bai, eta marasma batzuk sarreran. botila pare bat, egur zatixak barrun....... baine, baieztatute: Ondarrutarrok kobazulu dakau, satorzulu baino ixen hobiaua merezi dauena eta esploratea jun biko gazena barriro. hori bai, seguruenez desobstrukzinoirako prest jun biko da, exan be, galerixa estutatik ibili nittan bueltaka. ordu zala eta, berandu zalako, esplorazinoi arine eta kanpoa etxando letxes. ikusteko geratzen da, topografixi, desobstrukzinoi, eta pare bat astetan orubixen urten.

2012/09/04

"TORCA DEL PASILLO" ...


                Ze oso pozik irten giñen!  Sakonean ikusten da "Torca del Pasillo" dagoen ingurua.

... Igarobidearen amaieran... aurkitzen dugu "Alto Tejueloren Sistema". Igarobidearen torka exploratzen dagoz gure lagun frantzezak orain dela hiru urte. Denbora honetan ADES taldeak euren explorazioetan, laguntza mantendu dugu.

Ez da leize bat "politaritakoa" baina gogorra ta dibertigarria da. Ordu asko igarota solairu sare naspilduetan, azkenean lortu dugu objetiboa: "Canto Encaramado-rekin" bat egitea; hori kolpe gogorra izan da ze 3 km-ko gehituta "Alto del Tejueloko Sistemarekin" 110 km gehitzen dau .

Oraindik explorazioak segitzen dute Igarobidean, ze oraindik asko du erakusteko.

ADES-etik eskerrak eman nahi dugu gure lagun frantzezei: Sandrine; Patrick; Ludovic; Guy; Outhier; Pernot ... ematen digun oportunitateagaitik explorazioetan eurekin parte hartzen dugulako.

Informazio gehiago:  http://karstexplo.fr/blog/

2012/09/01

Mutruku en estado puro!

Part.: Idoia, Bikain, Silvi, Antua, Josu, Santi, Gotzon eta Ritxar

Jende asko desobstrukzio bakar baterako. Horregatik, bi talde egin (eztabaida bateren bat barne) eta bi helburu desberdinekin sartu gara gaur Mutrukura:

Batetik, Idoia, Bikain eta Silvi, lehenengo putzuaren ezker aldeko eskalada bat egiten geratu dira. Gaur Silvi-ren lehen sarrera zen Mutrukura eta Bikainek eskalada artifizialean kofidantza hartzeko gogoarekin, bertan ibili dira gaurko Mutrukuko sarrerako ordu gehienak. 3 txapa sartu eta gero bukatutzat eman dute eskalada, eta ondorio esanguratsurik atera gabe, 4. putzuko desobstrukziora abiatu dira, taldekide bila.

Bien bitartean, Antua eta Josu lehen bizi, atzetik Santi eta Gotzon eta zerbait beranduago Ritxar, aste oso bat lanean aritu garen (edo diren :-)) obstrukzioa garbitzera sartu gara. Lehenengo bikoteak heldu eta lehenengo kolpearekin bidea zabaldu du, estua izaten jarraitu arren.

Astean zehar gehien entzun den komentarioa honakoa zen: "Hemos tirado piedras y caen bastante…". Baita "bastante" ere!! 25m-ko putzu bertikal batekin aurkitu gara!! Ekipatzen, pentsatu baino denbora gehiago pasatu eta gero, behean, 100m-ko sakonerara heldu gara (gogoratu Mutrukuko ezkerreko galeria adarra beste horrenbeste sartzen dela). Berriro ere lanean hasi behar izan dugu, beste obstrukzio bat….. Bueltatu  gora, hartu ekipo guztia, eta berriro behera… Halako batean 3 kolpe esanguratsu eta gero bidea zabaldu eta….. txof…. meandro estu…aber… emaitza: Impenetrable, bueno solo si estuviesemos desesperados pues….

6 ordu eta gero, batu materiale guztia, 5. putzua desekipatu eta kobazuloan gora hasi gara. Eskerrak bazkari on bat izan dugun gaurko lanaren trukean, baten bateri bukaera gogorra egin baitzaio eta.

Topografiaren azken berrien arabera, gaurko galeriaren bukaera eta Mutrukuko sala handia bat besteare azpian daude, 50m hain zuzen ere…

Momentuz duda asko eta argi gutxi, beste zuloren bat bilatu beharko da Forua eta Malloku bitarteko kolektorea aurkitzeko...