2018/08/24

Larrako lehen esploratzaileen ametsen artetik: C 50 – La Verna trabesia


2018-08-22: Zuriñe, Silvia, Joanes (Otxola); Zutoia, Santi (Ades)

Abuztuaren 22an Larran lurpeko trabesia gogoangarria egiteko zoria izan dugu: C 50 leizetik sartu eta La Verna  salatik irten. Otxolako kideek gonbidaturik Zutoia eta biok trabesia egitera apuntatu gara. 

Trabesiak errespeto handia sortzen zigun. Lehen tramoan 308 metro sakonerako C 50 leizea jaitsi behar da, ondoren 300 metrotako meandroa zeharkatu, eta Kainoi Handitik aurrerako ur hotzetatik joan Haizearen Tuneleraino. Handik aurrera haitz blokez beteriko sala erraldoietatik jarraitu behar da. Biok erabaki bat hartu dugu: hotzaren kontrako segurtasunaren aurretik ekipoaren arintasuna lehenestea, pisu gutxiago eramateko eta mobilitate handiagoa izateko. Horregatik, bi milimetroko neoprenoarekin joatea pentsatu dugu. Normalean jendea 4 edo 5ekoarekin joaten da. Saka txikia hartu dugu, eta ahal denik gauza gutxien sartu, baina oinarrizkoenak direnak ahaztu gabe. Erabaki hauek hartzerakoan funtsezkoak izan dira Diego Dulanto lagun medikuak eman dizkigun indikazio eta gomendioak, bera astebete lehenago izan baita trabesia berbera egiten.

Goizeko 11etan hasi gara leizea jaisten. Garbia da, hainbat jauziz osatua, horma leunez betea, eta putzuak elkarren artean konektatzeko meandro zatiek ez dute estu-une handirik. Leizearen arriskurik handiena harrien erorketa da. Komeni da distantzia bat uztea esploratzaileen artean segurtasuna bermatzeko. Azken putzua 100 metrotakoa da jauzi desberdinetan banatua. Hauetako azkenera joateko pendulua dago, eta Zutoiak arazotxo batzuk izan ditu pasatzeko, baina, paso hura gainditurik, nahikoa azkar heldu gara behera. Handik aurrera meandroa hasten da. Normalean uste izaten da galeria guztiak soberaz zabalak direla, eta meandro horrekin topo egiteak susto ederra eman dezake. Zorionez, horretaz jakinaren gainean geunden, eta bagenekien pazientziaz hartu beharra zegoela. Meandroan joateko ibilbide egokiena honela banatzen da: lehen zatian, 100 metro inguru, behetik joaten zara denbora osoan; ondoren meandroaren erdialdetik joan behar da, 150 metro inguruan; eta azken 50 metroetan berriro behera egin behar da. Poztasuna hartzen duzu handik irtenda Kainoi Handian amaitzen duzunean. 

Neoprenozko trajea jantzita, ondoren galeria aktibo eta fosiletatik egin behar da aurrera. Gurutzatu behar dira Kanoia, Marmiten galeria, Kornisa handia, La Hidalgaren diaklasa, Vianako Printzearen galeria, eta Haizearen Tunela, errespeto handiena ematen duen zatia, urak sakonak direlako. 3 graduko ur haietatik igerian joan behar bada, 5 mm-ko neopreno lodia behar da. Baina tetxuan jarrita dagoen soka batetik tiraka, nahikoa azkar heltzen zara beste aldera.

Eskerrak horri, ze benetan hotz handia nabaritu dut nire 2 mm-ko neoprenoarekin, eta poz handia hartu azken zatian dagoen haitz laura heldu naizenean; berriro martxan hasita tenplea berreskuratu dut azkar. Ondoren, Aragonitoaren gelan zeozer jateko eta edateko geratu gara. Neoprenozko trajea jantzi ohikoez aldatu, eta alkoholezko sutan salda apur bat egin dugu, eta ondoren kafesne bat, horretarako generamatzan hautsak errekan hartutako urari gehituta. Zutoia hotzez dardarka ari zen. Otxolako kideak, gu baino prestatuago, bakoitza pontxo bat gainean zutela goxo-goxo zeuden. Guk ere bagenituen manta termikoak, baina ez ginen haiek desenpaketatzen hasiko. Uretatik joan beharreko zatia amaitua zen, eta lasai geunden. Bagenekien ondorengo martxak berehala berotuko gintuela. 



Handik aurrera San Martin Harriko sistemaren sala erraldoiak gurutzatu behar izan ditugu, gora eta behera bloke itzelen artetik, lurzoru izugarri kaotikotik. Horietako lehena Nafarroa sala da. Gure gidariek bazekiten aurretiaz joandako taldea galduta ibili zela sala horretan, eta fintasun handiz bide egokia bilatzen aritu dira. Nafarroa salatik Lepineux-en salara heltzeko bidea harrigarria da eta oso kontuz ibili behar da bi salak behetik gora lotzen dituen arrakala estua aurkitzeko. Soka dago jarrita, baina lehen momentuan bere ondotik abiatu gara ikusi ere egin gabe. Hala ere, bilaketa txiki baten ostean han ikusi dugu. 

Esan behar da Otxola taldeko gure gidariek, Zuriñe, Silbia eta Joanesek, lan bikaina egin dutela. Haiek ere ez zuten ezagutzen trabesia, nahiz eta batzuek Lepineux – Verna ibilbidea egina izan orain dela urte batzuk. Denbora osoan tentu handiz ibili dira, ARSIP-ek 2014an publikatutako ibilbidearen testu osoa zeramaten zatitxo plastifikatuetan, eta zentzun handiz jokatu dute denbora osoan bide egokiaren bila. Hori dela eta, ez dugu “marroi” bat bera ere izan, ez gara galduta ibili behin ere, honelako trabesia gehienetan ohikoa izaten den gauza. 

Handik aurrera, Lepineux, Casteret, Loubens, Queffélec, Adélie, eta Chevalier sala ikusgarriak zeharkatu ditugu, La Verna-raino helduaz. Esploratzaile zaharrei buruzko mirespena adierazten genuen guztiok gure arteko komentarioetan.

Leku ikaragarri haietatik joatean banekien esploratzaile aitzindarien ametsek han jarraitzen zutela. Hala ere, amets horiek harrapatzen saiatu naizenean, zorabio handiegia sentitu dut. Ezin nituen ametsak eskuratu, nigandik urrutiegi eta goiegi zeuden. 



Gure ibilbidearen amaieran La Verna salako iluntasun amaigabean hango pasarelatik bazter zenbait ikusiz gozatu dugu. Gaueko 11ak izan dira hango tuneletik kanpora atera garenean.

Eskerrak eman behar dizkiegu Otxolako kideei haiei esker honelako ibilaldi gogoangarria egiteko aukera izateagatik. Zuriñe, Silbia eta Joanesek, beraien izaera xalo eta jatorrari esker, martxa osoa erabat atsegina egin digute inondiko kontaketa eta komentarioekin.

2018/08/18

Damazulo meets Salisbury

Adrenaline shoot at the Gates of Salisbury


180818: Idoia, Oskar F, Oier.

Damazulo (Ispaster). We’ve followed our patient and delicate work of Wednesday, and finally we’ve entered the Gates of Salisbury, name of the new sector that we offer to our friends (Simone, Gotzon and Antua) that happen to be far away this day.

In fact, we have got first into a little block site, followed by a large hall (Salisbury Hall, 15m wide x 20 m long) with a very curious shape: it seems to have been a natural dam during long time, with very thick layers of diverse materials (gravel, sand, silt), where water has recently found a way to filter to lower levels. Thus, Salisbury Hall have several sinkholes and its floor has collapsed in two places, which are separated by a high laminator, representing the former level of the strates, nearly up to the height of the ceiling (flat, as typical in long lasting water-filled galleries). In Salisbury Hall, we have identified two possible ways of descent to a lower level: in one of them a rope is needed (5-10 m), and the other is a meander, which we haven’t tried to get through, in order to respect some nice strates. We have identified some points that can be escalated, if necessary. Finally, (...) in a plateau, thas has taken us to a chasm, not difficult to descend, where we have seen clearly a lower level with a river bed, not active right now but that evidently is so in rain time; next day’s exploration will surely pursue in this point.
First view (plant)

In the second collapse site of Salisbury Hall we have tracked the air current to a cat hole, which after 15 slippering meters has taken us to another hall, not as large as Salisbury, but quite big too: we have named it Ojeda Hall, as by then we were totally muddy, and eager to cleanse. Same configuration, two upper ways (one of them with air).

We’ll summarize saying that the air current we felt in the Gates seem to come from above; bad news. But the descending points worth to be explored anyway; the exploration is comfortable, and we’re above the Crazy River of the most large cave system of Lea-Artibai!
Lady of the Hole

2018/08/15

Damazulo



180815: Gotzon, Antua, Oier.

IS-045 Damazulo (Ispaster). Aurreko egunetan identifikautako zulo puzkarixan aurrera segidu dogu, harrixak kentzen. Lau bat ordu jardun dogu bertan, txandaka; bihar astunena, egixa esan, beste bixak eruan dabe, ni neu pare bat ordu kokotan pasau dotelako, uzta ugarixakin gaiñera (Neobisium, Oxychillus, Ischyropsalis, Quaestus, Speonomus?, Troglohyphantes eta beste masma txikixak, Meta, Lithobius... hainbeste izan dira eze kontua galdu dotela; Carlosendako geratzen da laboratorixuan kontaketa zehatza egittia).

Desob biharrari buruz, emankorra izan da: espatula bihar kirurgikuari esker, jarduna amaitzian galeria txiki bat geratu da, azken estuasun bat nasaittu eta gero (hurrengo egunian, seguru) galeria praktikable batera pasatzen dana, begibistan doguna, eta kanporako haize korriente nabarmenakin. Interesa bikoiztu egitten dau, enkaje topografikua egittian: hain zuzen be, Abittara-Trakamaill eta Urgitxi sistemen arteko mugan egongo giñake, Rio Loco inguruan nere ustez. Hórrek kuebok ezagutzen dabena ondo jabetuko da esaten gabizenan garrantzixaz. Igual zapatu honetan bertan argittuko da gauzia.

Bestalde, Ipazterko tabernan, Urtzikin topau gara eta Gotzonek propuestia egin dau: (...)

Pedro Ruiz de Arkaute



180814: Oier

Iñaki Alonso tolosarran bidez, Pedro Ruiz de Arkautekin bildu naiz (Felix Ruiz de Arkauten seme gaztena). Helburuak: bere aittan artxiboko gauzak itzultzia (galdutzat zeukenak), argazki eta argitalpen batzuk emotia, eta Felixen bizitza pertsonalari buruzko detalliak jasotzia. Izan be, bere speleo bizitzia ezaguna bada be, bere lagunik miñenak be ezin izan deste kontau gauza haundirik kobazulotik kanpoko bizitziari buruz. Hutsune hori betetzeko, Pedro oso lagungarrixa izan da: bera hil zanian nerabia zan, eta etxe barruko gauzez gain (ohitturak, zaletasunak, kezkak...) bere gurasuen historixia be jaso ahal izan dot, baitta familiako fabrikiana be. Onezkero zumitz ederrak bildu doguz, laster otzara ederra osatzen hasteko. Eskerrikasko Pedrori, baitta Teresa Artiz lehengusiñiari be, Murrutxa etxia laga deskuana elkarrizketa erosua egitteko.