2021/05/03

Espeleologoak eukalipto artean (2): baserritarrek ekologista nola ikusten duten

     2021-5-3   Santi

Baserritarrek “ekologista” deitzen diote eukaliptoen aurkako iritzia azaltzen duen edonori. Eta modu xume, sinple eta argian adierazten dute horren izaerak haientzat duen kualitate nagusia:

“Ekologistie alperra da”

Beren ustez, hau begien bistako gauza da, inolako frogarik behar ez duena, autoebidentea. “Goizetan eguzkia irteten da” edo “euriak busti egiten du” esaldien pareko errealitate oinarrizko, ukaezin eta aldakaitza.

Hau dela eta, pertsona baten alferkeria norainokoa den adierazteko ohikoa da ekologista batekin alderatzea. Lehenago konparazioak alguazilarekin (udaleko beharginarekin) edo kamineruarekin (Diputazioak bideak zaintzeko kontratatutako langilearekin) egiten ziren, horrela esanez, “alguazilaren txapela baino alferragoa da” edo “kaminerua baino alferragoa”. Orain ekologistak du ohore hori baserritarren artean, baina ez, espero zitekeen bezala, “ekologista bat baino alferragoa” esamoldeaz, beste modu aldrebesago honetara baizik:

“Ixe ekologiste baten besteko alperra da”

Izan ere, haientzat ekologistaren alferkeria neurri gabekoa da, kolosala, gaindiezina. Baserritarren aburuz, ezin da egon ekologista bezain ezer alferrik (are gutxiago hura baino gehiago denik) ez lurrean, ez zeruan ez infernuan. Haien iritziz, ekologistek nahi duten gauza bakarra baserritarrak lan egin dezan da, ondoren beraiek gozatzeko:

“Gure dabie guk bier eitxie eta eurek fotografixek ataratie”

 

                                   Eukaliptoaren sustraiak Urdaibaiko koba baten galerian. Josu Granja. ADES

Alferkeria antologiko honen fama dela eta, ugariak dira baserritarrek ekologistei buruz sortutako istorioak ere, batzuetan oso landuak gainera. Behinola, horrelako istorio bat entzun nuen Urdaibaiko herri batean. Imajina dezagun egoera: baserritar bat goizeko zortzietarako bere basoan hasi da lanean eta ehundaka eukalipto landare sartu ditu eguerdirako. Orduan, lanabesak lepoan hartuta herrirantz jaitsi da eta jende koadrila handi bat, arropa modakoz eta koloretsuz jantzita aurkitu du udalaren lur sailean, ustez landare batzuk sartzen. Bere itxura saskelaz agertu denean, ez dutela begi onez ikusi iruditu zaio. Etxera heldu denerako asmatua du inguruko lagun baserritarrei kontatzeko istorio bat. Iluntzean haiekin bildu da txokoan.

- “Eup! Zenbat ekologista behar dira arbola bat landatzeko?”

- “Zenbat?” erantzun diote.

- “Hasteko, Urdaibaiko ekologista guztiak elkarrekin bilduta ez dira nahikoa. Gutxienez, Bilbotik etorritako beste autobuskada handi bi gehiago behar dira”.

- “Arrazoia!” erantzuten diote.

- “Arte landaretxo bat ekarri dute eta bakarrik haietako batek eraman du aitzurra. Beste guztiek mugikor, argazki eta bideo kamerak ekarri dituzte, egin duten lan ikaragarria jasotzeko. Han egon dira denak, herriko alguazilak gaurko garbi-garbi jarri dien baztertxo batean, eta goiz osoa igaro dute, eguerdirako landarea sartzea justu-justu lortuz”.

- “Jontxo! Nahikoa egin dute!” beste batek.

- “Orduan telebistara bidali dituzte jasotako irudiak eta arratsaldeko teleberrian agertu da ekologistek burututako ekintzaren albiste sonatua”.

- “Azaina itzela, benetan!” erantzun diote barre algaraka gainerakoek.

Nondik atera ote dute baserritarrek alferkeriaren ideia hau? Bada, daukaten ekologistaren irudia honelakoa da: aldarrika ari zaien sasi-jakintsua, eurek egiten duten guztia gaizki dagoela, eta lursail eta basoetan zer egin behar duten esaten dien aho zabal jasanezina, berak ezertxo ere egin gabe. Inoiz ez dute ikusi izaki hori eskuan aitzur, aizkora, edo motozerra bat hartuta. Haien aburuz ekologistak ez daki edozer egitea zenbat kostatzen den eta, batez ere, baso-lanak zer gogorrak eta neketsuak diren.

2021/04/26

Espeleologoak eukalipto artean (1): kaletarrak versus baserritarrak

  2021-4-26 Santi

Orain arte pinudietan leize bila ibili garen bezala, oso argi ikusten dut datozen urteetan gero eta gehiago espeleologoak eukaliptoen artean arituko garela, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan. Nahiz eta jende askorentzat, eta batez ere kaletarrentzat, eukaliptoak gaitz bat izan, bere monokultiboak ingurunean izan ditzakeen kalteengatik, egoera hau ekidin ezina izango da. Munduan (eta Euskal Herrian ere) ekonomiak agintzen du, eta eukaliptoa izanik lurjabeentzat nolabaiteko diru iturri bat, ezerk ez gaitu libratuko errealitate gordin horretatik.

Gaia zenbait ataletan banatuko dut eta, gaurkoarekin hasita, datozen hiru-lau asteetan beste zati bana idatziko dut. Nire asmoa ez da “basoen errealitateak nolakoa izan beharko lukeen” adieraztea, “errealitatea benetan nolakoa izango den” ulertzeko giltza batzuk eskaintzea baizik.

Aipatu beharra daukat, baita ere, zertaz ez naizen arituko, administrazioak egin behar duenaz edo egin dezakeenaz, adibidez. Aldundiak izango du bere baso politika, eta beti esan ahalko da bertako espeziekin landutako basoak ugaritzeko egiten duena baino gehiago egin dezakeela, baina hori ez da lan honen gaia. Ezta ere udalek egin dezaketenari buruzkoa ere.

Zertaz idatziko dut, orduan? “Kaletarren” ikuspegia oso ezaguna da gizartean, iritzi publikoa eukaliptoaren aurkakoa delako, baina gutxitan jakiten da jabe txikiek duten ikuspegia. Azken garaietan hainbat aukera izan dut Urdaibaiko lur-jabe eta baserritarrek nola ikusten duten auzi hau eta eukaliptoen aurka dagoen jendeari buruz zer irudi duten jakiteko. Baserritarrek “ekologistak” deitzen diete jende horri. Gertaera harrigarriak ezagutu ditut, haien pentsakizuna ondo jasotzeko balio dutenak, eta datozen kroniketan horiek xehetzen arituko naiz banan-banan. Izan ere, komeni zaigu espeleologoei zer pentsatzen duten baserritarrek gai honi buruz jakitea, haien terrenoetan ibiltzen garelako. 

                            Espeleologoa eukalipto artean prospektatzen. ADES

Jabeek lehen pinuak sartzen zituzten haien sailetan, eta orain eukaliptoak, batez ere lehenengoetan “gorrinaren” gaixotasuna zabaldu denetik aurrera. Jakina, haiek etekin ekonomikoa bilatzen dute, eta horixe da lan egiteko duten motibazio bakarra. “Baserritarrak” aipatzen ditudanean ez dira baserritar guztiak. Izan ere, haietako asko kaleko jendearen pentsamoldeekin bat datoz eta, beraz, gauza hauei buruzko beste ikuspegi bat daukate. Hemen aipatuko ditudan baserritarrak edo jabe txikiak “genuinoenak” edo tradizionalenak izango dira, horrelako asko geratzen baitira.

Esan dudan bezala, arlo honetan etorkizunari buruz daukadan espektatiba oso ezkorra da. Ez naiz inoiz saiatu baserritar batek pinua edo eukaliptoa ez den beste zerbait landatu dezan. Badakit nola pentsatzen duten, eta ez naiz alferreko lanen zalea. Bai, ordea, ahalegindu naiz ustez naturaren arduraz agertu den jendeak zerbait praktikoa egin dezan. Adibidez, baso sail bat eros dezaten beraiek nahi dutena landatzeko. Baina ez dut lortu inoiz haietako batek sail bat erostea ez landare bakarra sartzea. 

Panorama iluna ikusten dut, beraz, arlo honetan, eta ez naiz disimulatzen saiatuko. Dena eukaliptoz beteko da, inolako erremediorik gabe, madarikazio bibliko bat balitz bezala, aurretiaz pinuarekin gertatu zen modu berdin-berdinean.

Beraz, zertarako idatzi hau? Bada, gertatuko dena are okerragoa izan ez dadin. Ustez naturaren alde egin nahi duen jende batek bere ekintzekin egoera gaiztotu besterik ez du egiten. Horien adibide, azken denboretan basoetan landatuta dauden eukaliptoak hausten aritzen direnak. Ekintza hauek lortzen duten gauza bakarra hauxe da: jabe txikiak erabat haserretzea, eta eukalipto gehiago sartzea. “Ekologista” horiek ezertxo ere ez egitea lortuko balitz, agian, etorkizuneko panorama ez litzateke are gaiztoagoa izango.

2021/04/06

Intruso bat Lezaten

2021-4-2  Aitor, Zutoia, Santi 
 
Mailuaren osin gaineko koladatik gora igota haitz artetik doan arrakalan zehar Mozkorti gelaren goiko aldera heldu naiz, “zaldizkoaren pasoa” igaro ondoren. Horrela deitzen da arrakala ixten trabes dagoen haitza: haren gainera igo behar da, zaldi gainera bezala, aurrera jarraitzeko. Atzerago zetozen Aitor eta Zutoia. Gelaren burura heltzean sentsazio deserosoa izan dut, Mozkorti gelaren azpian, beste aldean, norbait egon balitz bezala. 
“Nor dago hor?” Galdetu dut
Ez dut izan susto makala erantzuna jaso dudanean: “Nor jagok hor?” 
Intrusoaren etxekotasun ezohikoak asaldatu nau, hika hitz egiten baitzidan: “Neuk galdetu dut lehenago. Nor zara?”
Eta hark erantzun: “Lehenengo neuk galdetu deuat. Nor haiz?
Susmo txarra hartu dut: “Zer egiten duzu zuk koba honetan?”  
Eta hark: “Zer egiten dok heuk koba honetan?” 
Solaskidearen tonuak berotu nau: “Kokoloa ez bazara erantzun behingoz!” 
Eta hark: “Memelo hutsa ez bahaiz erantzun berehala!”
Haserretu egin naiz eta ukabila altxatu diot: “Horra banoa muturra berotuko dizut” 
Eta hark: “Horra banojoak muturra eta belarriak berotuko deuataz nik”  
Orduan bai sutu naizela benetan: “Oraintxe aterako dizut mihia ipurditik, potrozorria halakoa” 
Baina hura kikiltzen ez: “Eta nik aterako deuat mihia ipurzulotik, eta potroak ahotik, putakumea!”
 
                                                Mozkorti gelaburuan intrusoari oihuka

Azkenean heldu dira Aitor eta Zutoia ni nengoen lekura. Aitorrek galdetu dit: “Aita, zertan zabiltza?” Azaldu diot intrusoa zegoela Gelaren beste aldean, eta hara jaitsita epelak eman behar nizkiola. 
Aitorrek orduan: “Baina aita, hori guztia oihartzuna baino ez da”   
“Bai zera, zagoz isilik” esan diot. 
Eta une hartan, gelaren bestaldetik: “Hago isilik heu!” 
Bat batean buruak jira bat egin dit:  Aitor zuzen egon ote zitekeen? Kontuz eta mutututa jaitsi naiz Mozkorti gelara. Inork ez zuen ezer esaten. Eta, izan ere, han ez zegoen inor. 
Aitorrek eta Zutoiak errukiz begiratu didate. Lotsatuta jarraitu dut handik aurrera. Jentilen gelara heldu garenean, hango Jentil nagusiari irribarre maltzur zabala nabaritu diot aurpegian.

 

2021/04/04

Otoixon

 

210403: Mariano, Gotzon, Antua, Xabi, Oier.

Otoixon (Ispaster), katalogo biharretan. Bete barik dagozen fitxak osatzeko, Antuanek gidatuta, inguru honetako hainbeste lezatatik pasau gara. Ni euretako bittan sartu naiz bio lagiñak hartzera:

  • IS-080 Talaija II (...): 1 Meta, 2 Lithobius, 1 Oxychillus, 2-3 masma txiki. Xabik ez zeban ondiok ezagutzen (esplorau genduanian, bera hasi barrixa zan eta ez zan jaitsi), eta barruraiñok ikuskatzeko aprobetxau dogu. Gotzonen esanetan, fondoko estratuan zabaldutako gelan barik, jarraipena lehenagoko diaklasian ertzian egon leike; desob bihar nahikua, baiña, haize korrientia 0 dagon leku baterako...

  • IS-116 Mentxaka Ganekoa (...): 3 Meta, 2 masma txiki, 2 Quaestus, 2 Oxychillus. Leza ikusgarrixa, bloke montoi natural (?) baten azpixan zabaltzen dana, zabala, politta, sakona. Bere garaian desob bihar nahikua egindakua. Bertan dagon haize korrientiak kanpoko rezirkulaziño batena dirudi, baiña hor ibilli dira bestiak, errebisau ta errebisau (nik lehenago urten bihar izan dot).

Zulo gehixagotatik be pasau gara, baiña neuk GIS kontuetan nahikua berde nabillela eta, renseignementuak eurei eskatu (katalogoko akats edo nahaste batzuk be zuzentzeko aprobetxau dabe...).

2021/04/01

Iruroin eta Xoxoarte


  210401: Oier.

Gaur bestiak Aurtenetxera -yuyu- beraz nik Burumendiko lagunei deittu. Talde bittan banatuta, batetik Zapa + Txeru ibilli dira (ez galdetu neri nundik!) eta bestetik Unai, Txikiñe, Joseba eta ni, Burgaña mendi inguruan, Iruroinetik Deba ibaira isurtzen daben sisteman. Leku ikusgarrixa benetan, betidanik atentziñua deittu nau Astigarrabixa inguruak baiña gaur arte ez naiz speleo planian bertan ibilli. Talaixa honen iraganari buruz espekulatzen (espeleometristak/pintturazaliak? bardulo/karistiuak? Tritium Tuboricum? Burgaña toponimuan etimologiak?) lehelengo Iruroin aldian oin dala 8 urte zabaldutako lezia ikustera sartu gara. Hain zulo barrixetan normala izaten dan legez, hormak lur soltia dira; eta falta dan lur guztia, azpiko sistemia buxatzen dago. Halan be, bertatik sartuta (10 bat mtako potzua) erdi maillan kare harrixa agertzen da (inguru guztiko lurrazalian agerixan ez dagona). Behin jaitsitta, 4 x 3 x 2 mtako gelatxo baten gagoz, eta hortik behera jarraitzen daben 3 paso txiki. Disoluziño forma tipikuak, zerra-hagiñez beteta, zorrotz-zorrotzak. Pausuak miatuta, estuak dira baiña beherutz jarraitzen dabe, batez be puntu batian; baiña estua da eta gorputza asko bigurrittu biharko litzake hortik aurrera egitteko, hankaz aurrera. Unai eta bixok, gaur ez genguazen horretarako, batez be haize korrientia 2/10 baiño ez zala ikusittia. Hortxe geratu da beraz; 20 urte barru etorriko dirazenak begiratzen badabe, seguraski urak lur gehixago mobiduta izango dau, eta igual aurreratzia errezago. Bio lagin batzuk jaso dittudaz, danak masmak: 3 Meta menardi, 2 masma ertain, eta 2 masma oso oso txiki.

Ostian, Burgaña menditxo honen bestekaldera jo dogu, Agarre basarrittik aurrera eginda Xoxoarteko parajian zabaltzen dan hobi ikusgarrira. Bere garaian Leizarpek eta FUEk begiratuta (txarto ulertu ez badot), bertan 4 spit topau doguz; txarto kokatuta, baiña ondiok erabiltzeko moduan. Beraz, hurrengo baten, apropos etortzia mereziko dau, ezagutzen dana errebisatzeko eta egon leikezen jarraipen posibliak aztertzeko (galerixa oso altua da). Igual egunen baten Xoxoarte-Iruroin trabesia subakuatikua egin ahal izateko!

Eguna amaitzeko, talde bixak bat egin dogu eta jatekua konpartiduta bazkari itxurosua egin dogu Olatz aldian, sagardau, pattar, kafe, zigarro eta guzti. Halan bai bizi!

2021/03/28

Sarrimendin

2017ko garbiketian argazkixa. Orduan egualdi txarragua egon zan!
 

210328: Oier.

Carlos Prieto (GAES) eta Antxonio (GEMA)rekin batera, Sarrimendiko lezan (Berriz). Carlosek aspaldittik zekan zulo honetan lagintzeko gogua, bere kokapenangaittik (inguruko gune karstikuetatik isolatuta). Oin dala gitxi garbiketia egin danez, Antxoniok allegatzeko bidia ondo zekixan, eta bertan zabor gitxiago dago. Allegau bezain laster, sorpresa txarra hartu dot: pedalik ez! Illuntzarko Galtzerdi Egunian galduko neban.

Zulua kuriosua da: lehelengo dolina moduko bat dago, destrepatzen jaisten dana, eta gero hondoko lateral batetik, 15 bat metrotako leza batera sartzen da, estratuen ganga ikusgarri batekin. Bertan 3 saguzar egon dira, Rh. ferrumequinum, lozorro garaia amaittuta. Lezia harri estratifikauetan zabaltzen da; materiala etxata argi geratu; hareharrixa bai, eta biharbada kareharri mota berezi bat (ez gure zonakua modukua). Honduak, blokez beteta, badittu pare bat katazulo oso estu, baiña ez dirurixe jarraitzeko aukeria dakenik.

Ordubetian-edo jardun dogu, bildu eta bildu, eta Antxoniok miriapodo zurixen harrapatzaille dohai bikaiñak erakutsi dittu. Hamendik aurrera, zuluetan egin bihar izaten dirazen itxaronaldixetarako badaka entretenimendu barri bat!

Goiz atsegiña pasau dogu, egualdi ederrakin, eta Atxondoko ballian gaiñeko ikuspegi paregabiakin; paraje politta benetan. Gaiñera, Sarrimendiko faunian errejistrorik ez zeguan ondiok; beraz, gaur jaso dogunakin, eta gure ikerlari saiatueri esker, EH-ko mapa bioespeleologikuan beste puntutxo bat agertu da.

2021/03/22

Ratas en Sorginzulo

 


210320: Xabi, Urtzi, Antua, Oskar F, Oier.

Sorginzulo (Ispaster). Gaur katalogoko lanak egin biharreko eguna zan, baiña bateronbati distua ahaztu jako eta beraz explo/prospek eguna bihurtu jaku. Lehelengo zulua juan dan astian begiratu barik geratu jakuna izan da: Sorginzulo. Bagenkixan zaborrez beteta zeguala, gure informatzailliengaittik, baiña ez genduan uste hainbesterako izango zanik: kuebia dolina baten honduan dago, eta dolinia toneladaka zaborrez beteta (linea zurixa, marroia eta kolore guztietako hondakiñak). Zorionez kuebia bera ez dago zaborrez blokeauta -nahiz eta barruan kintal batzuk egon-, eta lehelengo metruen ostian gaurko desobstrukziño lekuak garbi xamar zeguazen. Halan be, garbiketa saio on bat merezi daben lekua da Sorginzulo.

Kuebia oso altua da, 5-6 bat metro, eta destrepe txiki bat egin eta gero sarrerako galerixa luze bat dago, kaleko argixakin; fraktura batetik, baiña, paraleluan dagon galeria homologo batera goiaz, eta hortxe zeguazen aztertu biharreko bidiak. Batzuk meandruan goiko aldia desblokeatzen jardun dabe, eta bestiok beheian. Ez batzuk, eta ez bestiok, ez dogu lortu gizakixak jarraitzeko moduko biderik egittia. Bai, ostera, Felix Ruiz de Arkauteren leloa eguneratzia, danok kate bakarran maillak edo mailloiak garala berretsiz: nik estuasun miserable bat desobstruitzen dot, eta zu estuasun miserable horretatik sartzen zara. Maillak eta maillak dagoz eta!

Saguzar pare bat ikusi doguz, Rh. hipposideros itxuraz. Nik bio lagin batzuk hartu dittudaz:  

Horren ostian, kanpora juan gara eta han inguruko solo baten biharrian zeguan mutil batekin berba egin dogu, Urtzin kuadrillakua; bere terrenuan dagozen hobi bat eta gaiñeko azkonar-zulo pare bat ikuskatu doguz. Interesgarrixa, baiña inpenetrablia; Ispasterko Elizaldeko egittura geologikuakin bat datorren hobi multiplietako bat.

Ostian, poligono industrialan eta leku honen artian dagon muiño honetan (Alluz) ibilli gara, gora eta behera, basuan zihar prospekziñuan; ni neu, tanatorixua eta ur deposittuan artian, 193 kota inguruan. Zulo interesgarri bakarra agertu ei da, katalogatzeko modukua.

Beste talde bat (Oskar E, Martin U...) Argatxan ibilli da, eta 100 m barri topau ei dittuez. Informauko dabe euren aldetik...


ARGATXA. CONSTRUCCIÓN TABIQUE DEL VIENTO

                       INFORME TEJONES: "100 metros nuevos y continúa con mucho aire"

Hoy Gotzon, Martin y Oskar hemos dado el pistoletazo de salida a una nueva temporada de exploraciones en Argatxa. Tras años con numerosos intentos fallidos de abrirnos camino por el caos de bloques de la galería bypass y por la sala final, surgió la idea de taponar el paso del aire en bypass y observar el comportamiento de los flujos de aire con esta nueva situación. Una idea aparentemente descabellada, tonta, loca o incluso sin sentido, pero no se nos ocurre otra manera de localizar alguna posible continuación en Argatxa. Esta es una acción a la desesperada.

Decidimos hacer un ataque rápido, con neopreno. Llegamos a la gatera del bypass. La corriente de aire es muy fuerte. La idea inicial es taponar la gatera como se pueda, pero el paso, en el que durante años tantas esperanzas depositamos, merecía una sepultura digna, por lo que levantamos un tabique con bloques de arcilla local, raseados con cariño y pena. Estamos cerrando además de una gatera, una puerta que ha simbolizado durante tiempo ilusión. A falta de un último bloque, observamos cómo la gatera se resiste a dejar de respirar succionando el aire con tanta fuerza que emite un sonido, una emotiva y espectacular melodía del viento con la que se despide bypass. Un último bloque, tapa definitivamente el paso, en cuya pared raseada decidimos escribir “ADES 2021” para que el punto pueda ser localizado en el futuro.

Avanzamos hacia la sala terminal, observando cada rincón. Paramos en el Cráter a reponer fuerzas con un chocolate líquido made for Gotzon, tan espectacular que pasamos por alto los indicios de que el chocolate se filtra y mezcla con el tóxico aislante del termo.

Repartimos el trabajo. Gotzon revisa las partes altas de la galería del cráter, encontrando nuevas zonas sin topografiar en altura, mientras Martin y yo nos acercamos al punto terminal para comprobar el comportamiento del aire en ese punto, donde en desobstrucciones anteriores apenas habíamos notado algo de aire. Al llegar observamos que el aire que anteriormente circulaba por bypass ahora lo hace con la misma violencia por este punto, lo cual nos indica que ambos están comunicados, esperemos que mediante la amplia galería que teóricamente ha de existir al otro lado.

Nos juntamos nuevamente los tres, celebrando sin prudencia las observaciones. Revisamos la zona encontrada por Gotzon, a la que hay que volver para explorarla con más detenimiento y topografiarla.

Por hoy es suficiente, decidimos salir. La descabellada idea ha funcionado, y el taponamiento ha tenido como resultado un cambio en la circulación del aire situando a la sala final a Barlovento. Las exploraciones de Argatxa vuelven a ir viento en popa…