2022/04/18

Abaro-Jentilzubi laginketan eta ikasten


 220418: Carlos P, Sandra, Unai A, Oier.

Abaro-Jentilzubi (Dima). Aspaldi genbixan urteera bioespeleologiko bat egitteko gogoz, Carlos eta Unai alkar ezagutu zeixezen; Pazko astelehen goiz hau izan da aukeria, Espeleoparatodos-en salida bat aprobetxauta. Sandra izan dogu lagun, espeleologian pixkaka barneratzen dagona, eta oinguan karstaren zientzietako bat pixkat hobeto ezagutzeko aukeria izan dabena.

Ez neban lekua ezagutzen (asssspaldi Baltzolara egindako bisitta bat kenduta), eta neretako leku eder bat deskubritzia izan da; kanpotik pasio asko merezi dittuana. Kobazuluari buruz, historixa interesgarrixa daka: Abaroko lezia eta Jentilzubiko kuebia (Axlor aterpian azpixan) aspaldi ezagunak baziran be, oin dala gitxira arte ez dira lotu (2000 hamarkadan, GEMAk) eta trabesia oso ederra geratu da, pare bat rappel txiki eta pasamanuekin, eta 4 paso (ez oso) esturekin, ibillaldi politta osatzen dabena. Laurok parte hartu dogu laginketan, eta espezie interesgarri asko jaso eta behatzeko aukeria izan dogu, euren medio naturalian. Nere aldetik, bestalde, plazerra izan da Unai lurpeko gidaritzan obserbatzia: laguntzia eta azalpenak emonda, lurpeko mundua ezagutu nahi daben pertsonendako enbaxadore bikaina. Zelako suertia halako elementuak inguruan izatia!

Instalakuntzak eta bio laginketak Alperdon


 220416: Zutoia, Santi, Oier.

Alperdo (Aulesti). Helburu nagusixa: instalaziñoko mosketoiak kendu, mailloiekin ordezkatzeko. Santi eta Zutoia jardun dabe horretan, barruko sektorietaraiñok sartuta, eta ni bigarren soka inguruan geldittu naiz (ez nekan arrakalan aurrera egitteko gogorik) bio laginketan. Helburuak beteta: bestiak kanpora zetozela lehelengo sokan bildu gara barriro, eta nik ehiza pixkatekin potian: Trichoniscoides 1, Lithobius 1, Mesoiulus 1, Quaestus 2 eta ganba gorri 1.

(...)

2022/04/14

Ora et explora


220409: Antua, Oier.

Garinduagan (Ziortza-Bolibar). Aurreko egunian Kepa (...)k erakutsittako zulora juan gara zuzenian, hasi eta amaitzeko asmoz. Sorpresia hartu dogu, eze, sartu-urten txiki bat zana uste baiño leza sakonagua izan da. Tamaño ikaragarririk ez (15 bat metro sakon), baiña soka barik hostia on bat hartu eta urten ezinda geratzeko modukua bai. Antuanek mendixan egitturiari ondo erreparau detsa (hori nahi neban nik) eta lezian nundik norakuak interpretatzeko balixo izan desku; Garinduaga aldeko kontrapendientia ikusi biharko da, ea Kepak aurreragokuan aittatu zeban surgentzia intermitente horrek (550 bat mtako altueran) leza honekin zerikusirik ete dakan. Izan be, estratuen buzamentuari erreparauta (lezia horren fabore doia) ura mendixan bestekaldera bideratzen dala pentsau leike.

Lezia bera, esandako legez, estratuetan egindako fraktura bertikal baten fabore zabaldu da: arrakala formia daka, oin-plantan; altxaeran, barriz, kanpai formia hartzen dau, bertizia sarrerako lezia dala, eta hondua punturik zabalena. Hondo honek ura alde batetik galtzen dau, eta sartuune baten beste arrakala paralelo batera sartzen gara, askoz be altuera gitxiagokua. Behe guztia bloke dezimetrikoz beteta dago, eta ertzetan espeleotemak eta koladak (IE aldian) eta bloke kaltzifikauak (HM aldian); ondoko arrakala paraleluan espeleotemak askoz be ugarixaguak diraz. Bertan, kuebiak behera segitzen dau, argi eta garbi, baiña blokez beteta dagonez ezin da jarraittu. Haize korrienterik ez, bape; baiña deigarrixa egin jaku kueba barruan dagon hotza.

Koordenadak hartu doguz (...), sarrerako argazkixa, barruko batzuk bebai, eta topo egin dogu. Bio lagin batzuk be jaso doguz:(...)

Pozik geratu gara: galtzerdi ziztrin baten esperuan gindoiazen (eskerrak materiala eruan dogula) eta première bat egin dogu (emoten dabenez, GEVekuak katalogau bai, baiña ez ziran lezara sartu). Iñoiz Ziortza-Bolibarren espeleologia talderen bat egitten bada (monasterixuan arrimuan, ora et explora lelo eguneratuan?) momentuz herriko lezarik sakonena dan honek leku berezixa izango dau, seguru.

Esandako moduan, denpora osuan mendi moltzo honen geologia berezixari begira egon gara; eta jaisterakuan, Goikoetxebarrin geratu gara, eraikiñari hobeto erreparatzeko: basarri garaua, itxuraz bizitza bi izan zittuana, eta hareharri / lutita harrixakin egindakua, mendi honetako materialekin beraz (kilometro zero!). Deigarrixa, egurrezko ateburuz egindako pegora bikotxa. Teillatua hondoratuta daka, baiña itxuraz hormak ondo eusten detse egitturiari.

2022/03/29

Lapurlezearen misterioa

2022-3-26  Zutoia, Santi

Gabika eta Oma bitarteko artadian bada Lapurlezea deitzen den inguru bat. Hala ere, izen hori daraman leizearen lekua ez da zehatz ezagutzen, hango poto bat horrela katalogatuta dagoen arren.

Orain dela gutxi ezagututako informazio batek leku horren uzian jarri gaitu berriro. Izan ere, Valentín Achurculu, XIX. mendeko kobalari pioneroaren kronika irakurtzen aritu ondoren, han agertzen den kontakizun batekin harrituta geunden. Dirudienez, Valentin antzinako idatzi bat irakurtzen ari zen, Erdi Aroko manuskrito zahar bat, eta han izan zuen Lapurlezearen berri. Bere kronikan kopiatu zituen zenbait pasarte, letra guztiak ezin zituela ondo dezifratu aipatzen badu ere.  Antza, eskuizkribuaren idazleak hauxe kontatzen zuen, Oma gaineko artadian bazela gainean gotorleku bat eraikita zeukan haitz tontor bat, eta koba handi batek gurutzatzen zuela mendia banda batetik bestera:

“… tenia una torre muy inspunable y fortificada, plantada sobre una muy grande roca peñisca, y por debaxo della ba una muy grande y larga cueba hecha por donde podían caminar muy bien gentes de a caballo y de a pie grande trecho a las partes en donde salían dos bocas desta cueba, para de las partes de fuera salir y entrar en ella por debaxo de tierra ocultamante, que ponía grande admiraçión a los que bieron este terrible secreto.”

Manuskritotik jasotakoaren arabera, Erdi Aroa baino lehenagokoak izan zitezkeen garai ilunetako guduetan erauzi egin zuten dorre hori, inguru osoko gaizkileak han gordetzen zirelako:

“Esta torre fuerte duró hasta y en tanto que, respeto de los munchos malhechores que allí se acoxían y defendían, Jaun Çuria la mandó e hizo quemar y arrazar con el suelo. Y en adelante aquel lugar se llamó Lapurleçea.”

Informazio honetatik abiatuta, Valentin Achurculu inguru horren bila aritu zen luzaroan.  Gabikan galdezka hasi zenean, baserritarrek artadiko arlo zabal bat izen horrekin ezagutzen zutela konturatu zen. Baita ere, artadiko gainalde bati Kobaburu deitzen ziotela. Kronikan hara joan zela esaten du, eta harrizko horma zaharren aztarnak aurkitu zituela; baita ere koba sarrera handi bat bere azpian:

“Coba andia zan. Ara jatsi nintzan, inpernubetara joango banintz leguez, baina ez eban aurrera eguiten. Bearbada, anchina sulua acharen alde batetic bestera ioian. Techua jausi eguingo zan, eta orain ecin da beste aldera irago.”


                                     Ibarrondoko lezia. ADES

Inguru hartara joan gara, beraz, gu ere, kronikan irakurritakoak sortutako jakin-minaz. Artadi zarratuan bueltaka denbora luzean neka-neka egin ondoren, alde bateko sakonean dagoen Ibarrondoko leizearen ondora hurbildu gara. Ahotzar haren aurrean geundela, burutazio bat izan dugu: “hau ote da Valentinek Lapurlezeako kobaren sarreratzat hartu zuen haitzuloa?”

Ikerketak jarraituko du.

2022/03/06

Amoroto erraldoia

220306: Xabi, Antua, Oier.

Xabi eta Antua Pepetxo X-ra doiaz, paleontologuak laguntzera: Asier Gomez eta Manuel Rodríguez  ezagunekin batera, Ignacio Díaz Martínez (oinatzetan aditua) eta Mónica Villalba (hartzen hezurretan aditua). Ni ez nago horko estuasunetik pasatzeko gogoz, beraz eurak agurtu eta inguruko mendixetatik zihar bueltatxo bat egitteko aprobetxau dot.

Lehelengo, mendixa garbittuta zeguala aprobetxauta, Kastillo Errekako bestekaldeko menditxora igo naiz, 192 kotakua. Kareharrixa-tupa kontaktua ikusi eta gero, "lur innoblietan" sartu naiz (neure izaeriakin bat) Amorotoko lurretan zihar. Ze haundixa dan herri hau, zelako orografia bigurrixa dakan eta ze gitxi ezagutzen doten! Behin Ikaragirre aldian, Amiax ingurua ezagutzera juatia pentsau dot; Kastillora jaitsi eta Odiaga auzora igo naiz, Elexaldera sartu barik iparraldera eginda. Leku oso lasaixa eta ederra begittandu jata; eta Amiaxerdi/txiki ondoko itturritxuan jarritta, konturatu naiz Pepetxok XVIII gizaldixan ibillittako parajietan nenbixala. Haren bizimoduakin eta paisaje desbardiñakin amesetan, 14:00ak jo deste eta etxetik urrin nenguan ondiok; gaiñera eurixa hasi jata, eta ordutik aurrerako bidia hegaztada baten egin dot, Abittara ingurutik Lea ibarrera urten arte. Buelta asko emoteko moduko leku ezezagun eta ederretan ibillitta, pozik bueltau naiz etxera. Eta bestien informia irakortzeko gogoz, noski!

2022/02/13

Txikiekin praktikak eta Uraiagako atajoa.

 Hoy hemos hecho unas prácticas con 3 niños de 6-7 años, les hemos enseñado a descender con el stop por una pequeña pendiente, además, a Alain, aita de uno de ellos, también le he introducido un poco en el manejo de los aparatos, subir hasta un fraccionamiento, colocarse el stop, descender por cuerda y realizar cambio de aparatos en mitad de la cuerda, volver ha ascender y bajar de nuevo, todos han repetido las maniobras un par de veces.

Después de comer unas rabas, nos hemos ido hasta Uraiaga subiendo por al lado de su cauce, hemos entrado en la cueva de La Magdalena y hemos disfrutado de un pequeño paseo con los pekes. 


Al salir nos hemos metido por un atajo al bajar por el monte que no ha sido tan atajo...🙈

Entre otros animales, nuestros pequeños observadores han visto 3 murciélagos, alguna cucaracha, arañas, una babosa, una mosca y un insecto volador muy similar a una avispa pero de color negro.

Al llegar a La Aceña, los más pekes se han comido un par de paquetes de Jumpers ( gusanitos ) olvidando así el mal trago pasado en el "atajo".

P.D. A la ración de calamares, que por cierto les ha gustado muchísimo a los más pequeños, también les acompañó un bocadillo de bacon queso, otro de ternera y uno de pechuga, que la verdad es que entraron de maravilla antes de iniciar tan gran aventura para estos pequeños titanes...

Urgitxi: segurtasuna eta argazkixak


 220213: Oskar F, Gotzon, Petrus, Oier.

Urgitxi (Gizaburuaga). Argazki kamara barrixa eta flashak probau bihar zirala eta, koba honen lehelengo zatixan erretratuak egittera sartu gara; bide batez, urtegixan gaiñeko sokak eta anklajiak aldatzeko aprobetxauta. Halako galerixa ederretan denporia bizkor pasatzen da, eta konturatu barik 6 ordu juan jakuz. Pose eta pose arteko itxaronaldixetan, bio lagiñak hartzeko aprobetxau dot; lehendik Carlosekin batera koba honen representaziño ona genkan. Gaur 3 ale baiño ez dittudaz jaso, 3rak Marmita Trampa ondoko gours baten: lehendik jasota genkan Echinogammarus bat, eta karabido txiki bat, eta sekulan ikusi bako koko arraro bat: masma buztandun txikixa, goursan fonduan oiñez zebixana. Azken honen argazki bat eingot, Carlosi lehen bait lehen bialtzeko. Bestalde, saguzar bi ikusi doguz, sarrerako galerixan bertan (lotan egon dira, baiña Rh. hipposideros itxuraz).

Helburu nagusixa ondo beteta geratu da: argazki ikusgarrixak eta soka seguruak. Egunen baten, puntan dagozen inkognitak begiratzia tokatzen danian, erabilliko dan azpiegitturia! Bestalde, kuebiak bisittarixak dittuala ikusi dogu: sarrerako katazulua pixkat nasaittu dabe, azpixa janda; eta barruan estalagmitaren bat apurtuta topau dogu...

Beste talde bat "al sur de Autzagane" ibilli da: Mandoian, Zaratamo aldian