2009/03/07

Basajauna adarra jotzen


09-III-7: Gotzon, Oier.


Paltzuaran eta Airon.. Hasieran, egualdi eskasa zala ta, oin dala 16 urte bisittau bako Paltzuaranera juan gara, buelta bat emon eta argazkixak etaratzeko asmotan. Baiña hau ez da alperrik Lezateko afluentia; batek daki handik honako bost kilometrotan zabaltzen ei dirazen tuneletatik –momentuz ezezagunak guretako- etorrittako Errantian eragiñez, edo bertan dokumentauta dagon Basajaunan adarjotziakin (bere 300 urtetako aktibidade-aldixan dagola gogoratu), kontua da ondo kostau jakula lezian sarreria topatzia. Goroldixoz estalittako lapiazian gora eta behera, ordu erdi inguru pasau dogu sarreria blokez estalitta zeguala konturatu arte; modu harrigarrixan, laja bi jausi jakoz gaiñera eta zuluan sarrerian formia aldatu.


Estuasunak pasauta (lehen bat zeguan lekuan, oiñ bi dagoz), potzo ikusgarrixak etorri dira. Betiko moduan, oso ederrak begittandu jataz (tximinixa zikiñena be ederra begittanduko lejatakela uste dot), bereziki azkenan karena formia. Betiko moduan, hara lehelengotz sartu ziran kontakizunekin exploradoria sentidu naiz (eta bide batez, begiratu barik dagon leihatilla bat identifikau dogu). Betiko moduan, argazkixetan ezin izan dogu ondo isladatu haren berezittasuna eta kontakizunak be ideia lausua baiño ezin dau emon; horretara, lekua ezagutzen dogunon barruan bakarrik geratzen da haren irudi eta sentsaziño errepikaueziñezkuak.


Potzuen honduan, sorpresa: tunel nagusirako bidia urez beteta dago, sakonera haundixakin. Hortik Paltzuaraneko sektorerik espektakularrenera pasatzen da, Gotzonek kontau dabenez; ba dakagu hurrenguan bueltatzeko atxekixa.


Uste baiño lehenago urtenda, inguruetako hobi eta itturrixetan muzturrak sartzen entretenidu gara eta, azkenian, Airoko Hobixan sartzia pentsau dogu. Aurreko exploraziñuak bloke anabasan geratu ziran, haizia nundik zetorren asmau ezinda. Sartzeko moduko zuluak topau badoguz be, gaur zetorren ur pilluakin oso desoerosua egingo zala eta ikusketia egualdi hobia egitten dabenerako lagatzia pentsau dogu.


Hurrengorako, ba dakagu ba egunpasa politta inguru eder honetan, picnic eta guzti: Paltzuaraneko Lezako leihatillia eskalau, eta barrua ezagutu; Paltzuaraneko Hobiko inkognita bixak argittu; Leza eta Hobixen arteko kaos “dardartixa” ikuskatu; Airoko Hobiko bloke arteko pasuak miatu; inguru hartan prospekziñua.

No hay comentarios: