2009/03/01

Itxinako labirynthoan

09-II-28: Iñaki, Pedro, David, Gotzon, Urtza eta Oier.

Gaurkuan be, datu teknikuak GAES-eko lagunen esku geratuko dira, euren artxibuetan idazteko; nere partetik, gonbidatu legez atzoko jardunaldixan izandako inpresiño subjetibuak baiño ez dittudaz ipiñiko.

Itxina beti begittandu jata lilluragarrixa; Gorbeiako tontorrak ibiltari gehixenak erakartzen badittu be, gotorleku natural harrigarri hau aparte geratzen da. Horregaittik juan nintzan berau ezagutzera eta bere barruko laberintuetan galtzera, oin dala urte asko. Takian potian zabaltzen ziran lezak azpiko mundu aberatsa sujeridu zesten eta ez nenguan oker: atzo itturri onenetik jakin neban Itxinan dozenaka kilometro dagozela neurtuta galerixatan, 500 bat ahotik lurrazalera zabalduta. Oker ez banago, atzokuak ITX-448 eta ITX-14 (¿) dira, bixak Otsabide haitzulo mitikuan sistema berekuak. Topografian superpuestuak agertzen diranez, atzoko plana bakotxetik talde bana sartzoa zan, akustikoki komunikatzeko saiakeria egitteko.

Betiko moduan, atzo hastapenengaittik interesau nintzan: ¿zein sartu zan hona lehelengo? ¿noiz hasi zenduen esploraziñua zuek? etabar. Atzoko espediziñuan Urtza eta ni kenduta, beste laurak 49-na urte dittuez, eta historia asko kontatzeko. Urteroko jarduera txosten teknikuetaz aparte, noizbaitt biltzia mereziko daben historixak seguraski. Hori bai, nik be firmauko neuke bai edade horretara halako itxuran allegatzeko kontratua, ez dakitt Otsabideko diabruakin edo zeiñekin: bakotxak 35 kg bizkarrian, aldapan gora ahuntzen modura saltoka, leza barruetan iñor baiño bizkorrago - eskerrak ez doguzela gaztaruan harrapatu, bestela ¿zeiñek jarraittu?-.

Hónen terrenuan, gurian aldian oso desbardiña da jarduna; guk zuluak relativamente hurrian dakaguz, hónen eskualdian barriz aproximaziñuak luziak izaten dira. 11.00ak aldian urtengo genduan Ariatzatik, Pagomakurrera heldu eta Atxulaor atetik Itxinara sartu giñan, Supelegor inguruetara 13.00ak aldian helduta. Leza bixen artian zeozer jan, eta talde bittan banatu giñan: Pedro eta Gotzon sartu ziran lehelengo ITX-448tik, aurretiko bihar batzu egitteko (eskalada bat, eta ez-dakit-zer gehixago), eta David ordu 2 geruago sartuko zan tedra aparatuakin; bittartian berari laguntzen geratu giñan. Ha sartu zanian, Iñaki, Urtza eta ni beste lezara juan giñan; sartzen hasi orduko 16.00ak ingurua izango zan.

Sarrera espektakularra, ITX-14-kua (¿). Pago baten enborretik extraplomauta, zabalera haundiko tximinixan behera jaisten txiki-txiki sentidu giñan, eta zabala izan arren hain sakona da eze, argixa nekez allegatzen dala hondora. Azpiko orbel-goroldixo edurtuetan pausatu eta Iñakik bere argazki lanak amaittu zittuan; gero, kanpoko argittasuna bistaz galdu eta Itxinako tripetarutz jaisteko. Gure zuluen aldian, humedade gitxi eta hotz haundixa igarri genduan koba hartan; eskertu ziran beroki gehigarrixak, orraittiokan.

Leza hondora allegautakuan –ordubete be ez genduan pasauko, ederra aldia beste taldiakin- adostutako orduan tedra aparatua instalau eta ixotu genduan; segiduan entzun genduan Daviden abotsa, alde egitteko zorixan zeguazela, demandan. Uhiñekin komunikauta, talde bixak kolpeka eta oihuka jardun genduan txandaka. Harrixen kolpiak urrin-urriñetik entzun bagenduzen be, abotsak ez; eta horrekin bloke haundi eta sendoz banatuta genguazela ondorioztatu genduan. Gaindieziñezko oztopua beraz: corto y cierro, eta dana atzera bildu kanpora urtetzeko.

Gorutzkuan, Iñakin begirada zorrotz inevitabliak etorri ziran nere ekipuari akatsak etaratzen (kabuak eta pedala). Zerua urdin-illuna zala urten genduan, masmen modura pago enborretik txintxilizk gora; lehelengo izarrak, lezian perfil baltza, espeleologuan siluetia argi frontalakin... argazki ederra izan zan, erretratuan ez baiña gure garunian ondo inpresionauta geratuko dana.

Jakiña, beste taldia baiño askoz be lehenago allegau giñan kanpora; horretara, ITX-448ra juan giñan, handik behera jaitsi eta bestiei materiala etaratzen laguntzeko (exploraziñua amaittutzat emonda, dana desekipau bihar zeben-eta). Gaba illuna ordurako, pake haundixa somatzen zan Itxinako basuetan, zeru guztia bistan; Iñaki jaitsi zan lehelengo beste lezara; Urtza juan zan gero, eta ni bigarrengo frakzionamendura helduta nenguala “alto” agindua; beste taldia topau zebela, eta gora zetozela.

Material guztia banatu, eta mokau bat justo-justo hartuta –gaba ederrak hotza dakarre, ordaiñetan- bakotxak petate bi hartuta ekin gentsan bueltako bidiari. Gotorlekuko gabeko biztanliak harrittuta ikusiko zeben, sei arimaz osatutako Konpainia Santua, Supelegor aldetik Atxulaorretik urtetzen; gabeko hamaikak izango ziran, eta munduko biztanliak be harrittu egingo ziran, Itxinako moltzo illunari begira egon ezkeriok. Sei argitxo misteriotsu, atxetan behera saltoka...

No hay comentarios: