2012/02/25

Berriro bueltatu beharko gara - Lezandipe

Part: Simone, Santi, Unai, Martin, Iñaki,.... eta baita handik zebiltzaten Gotzon eta Antua ere! :-)
Denok dakigu (edo nahi dugu jakin) Iluntzarren barruan sekulako hutsak egon behar direla. Hor daukagu Lezandipe, barrura sartzen garen bakoitzean aurpegira putzadaka. Baina ez digu uzten bere sekretuak erakusten. Aire madarikatua dispertsatu egiten da han goian. Arrakala oraindik gorantza doa, eta goiko aldean zabaldu ere egiten da. Lezandipe amaitutzat emateko joan egin beharko da, baina ez gogo handiz -esploradoreen hitzetan - arrakala bertikal horretan dagoen marroia ikusita! Beste alde batetik, Txupinazo aldetik P40 rantzako bidea desekipatuta geratu da. Marianoren gelako lurrezko figurek bakarrik gordetzen dute denok maite dugun arrakala eder hartarako sarrera...

Cast: Todos sabemos (o queremos saber) que dentro de Iluntzar tienen que haber enormes vacíos. Ahí tenemos Lezandipe, soplándonos a la cara cada vez que visitamos su interior. Pero no nos deja enseñar sus secretos. El maldito aire se dispersa ahí arriba. La grieta todavía va hacia arriba, y se ensancha un poco y todo. Para dar por acabada a Lezandipe, habrá que ir, pero no con muchas ganas -en palabras de los exploradores- viendo el marrón que hay en esa grieta vertical! Por otra parte, el camino desde la zona del Txupinazo al P40 ha quedado desequipado. Ahora, la entrada a la grieta que todos queremos sólo la custodiarán las figuritas de barro de la sala de Mariano...

Santi eta Unai: Patxada handiz baina handiegirik gabe ere, P40 eta geroko urjauzitxorarte joan gara. Santik urjauzia desekipatu du, nik Unaiek 40ko putzua. Gero kanporantza, lokatzezko putzu gainean dagoen soka, eta geroko arrakalan, burukada batez -futbolista estilora- kaskoaren frontala apurtu dut. Eskerrak linternatxo bat neramala!

Santik hortik eta Txupinazoko bidegurutzera arteko soka guztiak desekipatu ditu. Beste guztiak han geratu dira, berriro bueltatu beharko da eta.

Gero Unaiek Txupinazoa bisitatu dut, Martin eta Iñaki-ren laguntzarekin, han inguruan baitzebiltzaten. Eskala eta geroko estulekua kontrako eztarritik ondo sartuta!
Ordurako Simone, Antua eta Gotzon kanpoan zeuden. Santi laister batu da beraiekin, en "solo integral" egin bait du irteerako bide guztia. Esperientzia esperientzia da.

Beste hiruok, gu eta gure petateak, 8rak aldera irten gara. Mendiaren iluntasunak beso zabal hartu gaitu, eta beheko parkineko bide farola eta baserrien argietararte ez gaitu utzi...

6 comentarios:

TxupinazoMan dijo...

El articulo no está entero. El que quiera escribir su experiencia que escriba ee!
Arrakala txarra izango zan bai, argazkixak ere dardaraka irten dau...

copito de nieve dijo...

Estamos entre dos estratos de areniscas diferentes y o en sus contactos en vertical y horizontal con caliza. La llave esta arriba.

Anónimo dijo...

geologo bat, mesedez

argazkilari dijo...

TxupinazoMan, ¡kontuz! Argazkia ondo dago. Superespeleologo horiek dardakadan dagoz (paketeak)

Superespeleologoak dijo...

Eeeeeeez da beldurra, zelako aizea

MrElizburu dijo...

hombre, sasoia zan norbaitek geologiari buruz hitzegiteko blogean ze... la osstia (ya era hora que alguien hablara de geologia en el blog que...)