2012-II-11: Martin, Antua, Bikain, Idoia, Gotzon, Oier.
Lezandipera juan gara, Lumakeletatik gorako tximinixan blokez libratzeko batez be. Antua eta Gotzon jardun dabe horretan. Goixian zeguan hotz bildurgarrixakin, eta hor goixan zain zeken plan “erakargarrixakin” (tximinixa estuan eten bako urjarixuan pian...) ez dake meritto gitxi gure kalbuak, ez. Azkenian espatulazko maisu-kolpe gitxi batzukin pasatzia lortu dabe, hamar metro aurrera eginda eta uste eze arrakalian benetako sapaira allegauta. Bertan eskalada bat egin biharko da hurrengo egunian.
Bestiok, barriz, entrenamentu/pasio/argazki saiuan ibilli gara, kamarian baterixia gastau arte. 40ko potzuko kabezerara allegau eta buelta; ni aurreratu egin naiz sarrerako gelaraiñok, Meta menardi masmaren bat harrapatzeko asmotan (ale bi hartu dittudaz). Karnata pizkat laga dot bebai (txorixo, gaztai eta ogi zati bana), ia hurrengo egunian beste momorroren bat harrapau neikian.

1 comentario:
Espeleologo ona dena, ona da eta punto. Emon egurre, Gotzon ta Antua!
Publicar un comentario