Part: Oskar, Antua, Gotzon eta Josu
6 ordu eta erdi izan dira gaur Oskarrek, Antuak, Gotzonek eta Josuk desobstrukzioan eman dituztenak. Non? Karakostan. Kobazulo hau Aulestitik 1km-era aurkitzen da, errepide alboan berriro ere. Lezatetik urruti gabe... tamalez ez du inolako konexiorik azken honekin.
Karakosta surjentzia txiki bat da, 15m-eta gero sifonatu egiten dena. Hala ere, 50m-tara badago beste zulotxo bat, 20m sakontzen duena. Katazulo bat. Mutruku-ren hasiera gogorarazten duten horietako bat. Gotzonek egindako mapa topografikoaren arabera, zulo hau jarraituz surjentziatik irtetzen den errekarantz doa.
4 pertsona eta 6 petate joan gara, mailu, zintzel eta beste desobstrukzio teknika kontundenteak harturik. Baliabideak ugariak izan arren harriaren kalitate eskasa dela eta, penaz egin dugu aurrera. Helburua, eztuasun bat apurtu eta bestaldean zer dagoen ikustea. Lan asko, eta dozena erdi mailukada esku eta belaunetan jaso eta gero, azkenean eztuasuna apurtu eta.... 2m-tako katazulo bat, sakonenean bloke batekin enpotraturik. Atzekaldean ordera, bolumeneko gela bat ikusten da, eta beraz, lan asko geratzen den arren, Karakostako errekaren bila jarraitzen dugu....
Hori bai, aize nabarmena du kobazulo honek!!! Arnasa hartzen dirau gau ta egun. Konetatuko ote dugu errekarekin?...
2 comentarios:
Antua solo estuvo un par de horas, lo suficiente para aparecer en todas las fotos. He dicho
Hasta el zócalo paleozoico Antua, a ver si hay huevos!
Publicar un comentario