Zubitxutara, goiko galeria fosillen aukeria baloratzera. Sifoi
aldera juan gara lehelengo. Han Iñaki eta Idoia aporteko galerixia
desobstruitzen geldittu dira, eta Gotzonek eta bixok kanporako norabidian hasi
gara begira.
Trepada batzukin Gotzonek aukera guztiak agortuta ikusi dittu (ni
ez nago hain konbentziduta...). Oiñ arte oharkabian pasautako meandro ezkutu
baten gora be egin dau (estuasunian amaitzen da). 130202xan nik ikuskatutako galerixatik
sartu da Gotzon, toki beretsura allegauta. Gero nik tximinixa laban batetik
gora egin dot (bury eta buzuan 7 bana eginda) eta Gotzonek gorago bebai (nere
bizkar eta sorbaldak ondo zapalduta), haize korriente txikixa zekan baiña hau
be estuasunian amaitzen zan. Sarrera aldeko goixak sarrerako arrakala bera izatiangaittik
deskartau doguz, trepada txiki batzukin. Ez dogu taladrorik erabilli be egin.
Idoia eta Iñakigana bueltau gara. Pare bat metro egin dabe
aurrera, paretak estutzen diran leku bateraiñok. Haizia zetorren baiña bypass
itxuria hartu detse. Argazki bat etara dogu eta kanpora.
Kokuak harrapau dittudaz, danak beheko errekan: Gyas 1, 3
Lithobius, Elona? 1.
4 comentarios:
Gotzon, Zubitxuta amaitu da orduan? Orduan nundik dator ATxarteII//Kurubijoko sifoialdeko salako airea?
paketes
mucho fototxof
Sumidero inguruko basoan begiratu behar da gatera bila (antua!). Nitzako ZubitxutAtxarteBijo-k goiko nibel fosil bat dauka: atxurrako atzekaldea.
Publicar un comentario