2013/08/12

Si no hay se hase (Part II) - Atxarte III



Part: Unai eta Josu

Gaur, espeleologiaren alderdi ez "fashion" hori jorratzea tokatu zaigu Elizburun: "pico y pala". Mereludiko kolektoreei buruz eta Atxurrako pisu fosilei buruz amets egitea ez da batzutan gauza ona, gure azalaren eta kotxeko maleteroaren garbitasunarentzako behintzat. Baina han goaz hala ere, Lidar eta Global Mapperarekin buruan txoriak sartuta, Elizburuko koba-gateratxo berrietara. Lurra kentzera. Baina azkenean: ezer ez.

Lehenik Zulueta errekara (Atxurrako erreka) joan gara, Lamiñak IIko bidoia eta atxurra hartzera. Atxurrak Atxurrako errekan ez du zereginik. Lamiñak burugogorrak dira, euskaldunak dira eta. Ea Elizburuko armiarmek zer dioten baina. Atxurraren azpiko Kolektora topatu, o morir en el intento.

LamiñakII-n gauzak batzen

Atxurra baserriko Mikel-ekin egon gara. Beste "Ilustratu" bat da gizon hori, ez daude asko halakoak. Bazekien Pepetxo IIIa non zegoen, bazekien Pepetxo I non zegoen, eta bera joana zegoen AITA Barandiaranekin (ez da gutxi e!) Pepetxoak ikustera umea zenean. Gero esan digu, (guk ezer esan gabe), Zubitxutako, -gure sumidero famatuko-, urak Arrakalan urteten direla. Baserritarrek egin omen zuten orain dela urte asko asko baserri-kolorazio bat, eta beste proba bat egin omen zuen Aita Barandiaranek TINTEA botata ere; eta noski, Arrakalan irten zen. Petrus, ez duzu ezer asmatu, kauen sos! UPV dimisión.

Josu sekula joan gabe zegoen Arrakalako surgentzia ingurura. Kobak interesgarriak egin zaizkio, hori bai, errekan plisti plasta gindoazen bitartean, ura gure botin barruak freskatzen, argi jarri du nahiago duela LurAzpian egon "hemen" LarArtean baino. Hori bai, Unaiek oraindik ez du topatu Arrakalako surjentziak errekara urak non botatzen dituen. Filtrazioak edo?

Arrakalako koba eta Zulueta erreka

Mikelek esan digu ere M-9 gainean pendiente daukagun leiza horri buruz, metro bat diametro duela eta piñaburua botata bun-bun-bun egiten duela. Gustatzen zaizkigu bun-bun-bun egiten duten zuloak guri, "pof" egiten dutenak baino hobeak dira.

Mikelek ere esan digu iturri bat dagoela Atxurratik hurbil erreka alboan. Urak lurretik irtetzen duela gaztaina arbola baten azpitik. Behin garbitzen hasi omen zen gaztaina arbola eta leizaren bat ere topatu omen zuen. Zeberio Anaiok, "dedukzio geo-hidrologiko" handiak egin eta gero, konturatu gara leku hori "Petrusen Surjentzia" dela, Petrusek ikusi bait zuen trazadua egin genuen zapatu hartan, gure zain zegoen bitartean Atxurrako baserri aldean bueltaka. Leizarik ez dugu ikusi, hor desbrozadora bat behar da.

Elizburura heldu garenean, bakea eta armonia. Kotxea harakinaren alboan aparkatu dugu, eta Elizburuko gizonetako bat baratzan atrapatu dugu atxurrarekin tomate artean (guk motxilan beste bat geneukan, kriston tomatea montatzeko). Esan digu hor inguruan badaudela azeri zulo asko, baina Atxarte III deskribatu diot, eta ez zuela hori ezagutzen esan dit, berak zioen azeri zuloak txikiagoak zirela.

Euskaltzaindia ados egongo ote da?

Atxarte III-ko sarreran geundela, Josu konturatu da, argazkiak ateratzen hasi denean, koba galeria zahar desplomaturiko baten gainean gaudela. Derrunbeak Atxarte III zaharraren sarrera ia osoa bete du. Aber "ia" horrek pozen bat ematen digun.

Josu kanpoan geratu da eta bidoia prestatu du, eta Unai gatera barrura sartu da. Unai VS MetaMenardi eta Opilioiak. Azkenean Unai=1, Armiarmak=0, denak hil ditu palakadazoka. Ohitu beharko gara, beti ez dugu Oier Gorosabel bat edukiko zoo-garbiketak egiten!

Atxarte III barrua

Eskuinetara bentanatxo bat ikusten da eta beste aldera salatxo bat. Unaiek lurra kentzen duen bitartean, bidoia gateran zehar kanpora eta barrura dabil, "tiro", "ekarri" eta "emon!" soinuen artean. Kanpoan, Josuren pazientzia Unaien atxur-kolpe bakoitzeko apurka agortzen doa. Bentanatxoa zabaldu eta pasa gara. Gero beste bentanatxo bat. Baina atzean ezer ez.

Galeria zahar haundi baten tetxuan gaude. Lurra edonondik dago kentzeko errez, eta edonondik dago  kentzeko asko. Gatera barruan kriston freskura dago eta hormak bustiak daude. Arnasa egiten du kobak baina aire klarurik ez dauka. Desesperatuta egon behar da lur guzti hori kentzeko.

Dena jaso dugu eta joan egin gara. Armiarmek repoblatuko dute Atxarte III berriro laister. Espeleologoek oraindik ez.


5 comentarios:

Martin dijo...

Mikel ADESeko fitxaketa berria izan behar da!

Unai dijo...

Ba bai. Baina badirudi bazuela lehengusu bat adesen. Ezagutzen gaitu. Oier, igual kedadaren bat egin beharko dugu zuk mikelek eta nik, berak dakienari errepaso bat emateko? Barandiaranek Mereludin egin zuenari buruz ere ba omen du informazioa ere...

Oier Gorosabel Larrañaga dijo...

Grabadora batekin igual.

BIhar politta mutillak! Hori bai, kontuz: begixak erne aztarna arkeologikorik ez hondatzeko.

Iñaki dijo...

ajajajaja kronika ona!! Zorionak unai! Araknidoak esterminatzeagatik! Jajaja

Unai dijo...

Aupa mutilak eskerrikasko zeberioen partez. Esan diot Mikeli agertuko garela egunen baten, igual zapaturen bat bueltatxu bat emoteko ezagutzen dabena erakusteko eta gero daukan dokumentazioa barandiaran etc erakusteko ere. Zerbezatxu bat inbita ta...