Sokatik txintxilizk konorte barik
geratuko banitza...
...15 minutu izango neukez, asko jota,
kolapsoz hil aurretik.
Horregaittik, ondoko lagunak ni leku
segurura jaisteko prozedimentua ezagutzia nahiko neuke.
Halakuetan, ezin gara erreskate taldia
aillegatzeko zain egon. Edozeiñi pasau leikixo. Felix Ruiz de Arkaute –historiako
euskal espeleologo garrantzitsuena- ezbehar arrunt baten ondorioz hil zan; ondoko
lagunak autosocorro maniobra basikuekin errez konpondu zeikian, baiña... gaztetxo
hasibarri hárek ez zeken esperientziarik, eta bere maisua modu izugarrixan hiltzen
ikusi bihar izan zeben.
Autosocorro eta erreskate saiuak egittiak
alperguria emoten desta, zalantzarik bez. Baiña... zuetako batek istripua
badaka, ustekabian izango da. Orduan ez dot izango errepasatzeko eta
esperimentuak egitteko astirik. Minutu gitxi izango dittudaz zuen bizitzia
salbatzeko. Horretarako prozedimentua ondo ezagutzia nahi dot.
Ez da asko, nerekin dabillen lagunari gauza
bera eskatzia.
Asteburu honetan, autosocorro eta
erreskate teknikia errepasauko dogu ADES-en. Datorren hilleko Simulakro
Orokorrerako, eta... zapatueroko esploraziñuetarako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario