LAMIÑAKO URBEGIA
Koba honetara sartu ginenok: Gotzon, Maite,
Nahia, Santi, Zutoia, Aitor, Pedri, Paule , Peru eta Goizalde.
Irailaren 15ean Lamiña kobara joan ginen
urteko gure irteera egitera. Egia esan, urtean behin joaten gara, baina oso
ondo pasatzen dugu eta merezi du urtean
behin baino ez bada ere, egitea.
Goizeko bederatzietan Santa Luziako lokalean
geratu ginen guztiok elkartzeko. Denok batu ginenean, Oletarantz abiatu ginen
jakin barik zer aurkituko genuen.Baina lehenengo gauza pendiente handiko aldatsa
izan zen eta horren ostean, erreka .
Errekara golpera sartzea ez zen gauza
gozoa izan, baina behin sartuta , aurrera!
Ia ibilbide guztia erreka jarraitzea izan zen
eta une batzuetan potzuak sakonagoak ziren;Hala ere, umeek izugarri disfrutatu
zuten.
Guk egin genuen ibilaldiaren bukaerarantz ur
jauzi txiki bat izan genuen eta bata besteari lagunduz, ur jauzitik gorantz
egin eta hor bai, busti-busti egin
ginen.
Nahiko egin genuela pentsatu genuenean,
buelta eman genuen umeentzat nahikoa zen eta. Leku beretik itzuli ginen eta konfiantza
handiagorekin ibili ginen, bagenekielako
ez zegoela tarte esturik eta oso erosoa zela egin behar genuen bidea. Kobatik
irtetean, batzuk gutxi bustita antza, edo arropak garbitu nahian, errekan
bainatu ziren.
Eguerdirako kanpoan eta gosetuta gainera. Beraz, Gizaburuagako parkera joan ginen zerbait
jatera. Eta hortxe bukatu zen gure goiza.
Eskerrik asko Gotzoni
beti prest dagoelako gurekin urtero joateko.
DATORREN URTERARTE!
No hay comentarios:
Publicar un comentario