Part.: Antua, Gotzon eta Josu
Josuk ia urte bete eman du Airori buruz hitz egiten, azken hartan, Paltzuaran IV-tik irten eta gero, topografia egitera sartu zirenetik. Eta halako batean, gaur arratsaldean Antua, Gotzon eta Josu barriro bueltatu gara, utzi genuen desobstrukzioa egitera.
Puntara heldu bezain laster konturatu gara, oraingoan, haizea ez zetorrela espero genuen desobstrukziotik. Justo errekan behera dagoen gateratik baizik!!! Itxura eskasa.... lokatza, ura, eztua... Baina Antua barrura sartu eta bistatik galdu ere egin dugu. Halako batean urrutitik: "Hay exploración!! venid!!!" eta guk: "hijoputa!!!". Topoa alkantarilla inmundo batean egin behar izan dugu. Rio Loco-ren antzera. Aurrera joan ahala, gateratik, mendrora, eta meandrotik galeriara batera pasa gara. Nolabaiteko erdi-poza agertzen hasi denerako kobak berak nahi duena egin du. Bukatu.
Azkenean 4x4x3-ko gela batean bukatu da gure bidea gaur. Ura, zulo impenetrable batetik galtzen zen bitartean, haizea disipatu egin zaigu hiruzpalau zulo desberdinetan.
Ea topoak zer dioen :-(
No hay comentarios:
Publicar un comentario