150808: Gotzon, Antua, Oier.
Laiñua eta sirimirixa egon da, gero etorriko zanan aurrekari moduan edo. Ez dogu euki esploraziño haundirik egitteko esperantzarik, batez be atzoko “Beer team”-aren ekittaldi apoteosikuan deskantsu moduko eguna izan bihar zalako gaurkua. Lezan behera juan gara, eta plater, plastiko eta botilla hondakiñen inguruan laga doguz materialak eta jatekuak. Antua eta Gotzon desobstrukziño lekura aurreratu diranian, nik lehelengo kokua ikusi dot (opilioia, lehengunian ikusi ez nebana); gero Lithobius eta masma txiki bat be etorri dira, eta argazki kamaria hartu dot desobstrukziño biharra zeozelan jasotzeko. Koladan bildutako ahuntz-kraneua erretratatzen niharduala, lehelengo txindurri despigmentaua ikusi dot, ezti kolorekua, aurreragokuan Quaestusak jasotako leku berian; ez dakitt garrantzitsua dan edo ez, baiña nik ez dot sekulan kuebetan halako txindurririk ikusi; gero beste 4 ale-edo harrapau dittudaz, danak bertan.
Desobstrukziñoko lekuan, Antua eta Gotzonen artian 3 edo 4 espatula kolpe emon dittuez, leihatillia nasaittu arte.
(...)
“blokeatzen dalako” eta “jarraitzen ez dabelako” frustraziño sentsaziño batekin urten dau gure gizonak. Kanporakuan, Xabier, Sabin eta Elvis topau doguz. Hárekin bajatu eta aparkaleku gaiñekaldeko eskarpe ingurua ikuskatzen ibilli dira, nik furgonetan siestan geratu naizen bittartian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario