2015/11/15

EEL ariketia (Bizkaia)




151115: Gotzon, Xabier, Idoia, Iñaki, Martin, Unai, Josu, Antua, Petrus, Oier.

EEL-eko Bizkaiko praktikia, Ipazterko frontoian eta Lezandipian (Gizaburuaga).

Zapatuan, sorosle barrixei espeleolaguntza montajiak erakusten (polipasto, tirolina eta kontrapisuak) eta háren erabilpena. 22 ikasle guztira, gehixenak aurretik esperientziarik bakuak. 

Domekan, talde bat Lezandipera juan da, zapatuan ikasittako maniobrak praktikan jartzera.

Beste taldia, Santa Eufemian logistika billeria. Bihar orokorrak errepasatziaz eta fintziaz gain, neuri dagokidanez (Oier) Komunikaziño Talde barrixa sortu da. Momentuz hiru kide gara, Joxe (Takomano), etorri ez dan beste mutil bat eta neu.

Datorren zapatuan Ojebarren egingo dan simulakruan, taldia martxan jartzen saiatuko gara.

Kontuan hartzeko:
·         Remolkian interfonuak eta kabliak egoten dira. GAES-en, tedrak eta ¿nikola? Materiala ezagutzeko, testatzeko eta koban erabiltzeko geratu biharko gara.
·         Komunikaziño Taldian jente gehixago egotia komeni da, jakiña: erreskate luze batian gure lana ez litzake bakarrik komunikaziñuak instalatzia izango. Mantenimendua egitteko premiñia egon leike (testak, konponketak, egokitzapenak) eta errelebua premiñazkua izan leike.
·         Tedra (eta Nicola?) ekipuekin batera brujulak eta instrukziño-orrixak juan biharko litzakez; lehelenguak frakturen eta diaklasen norabidiak zehazteko, bigarrenak beste taldietako sorosliendako.

Protokolo posible bat (zehazteko):
1.       Kamillia sartu aurretik, harekin batera doian interfonua konprobau (pilak, kabliak).
2.       Gaiñontzeko kabliakin eta interfonuekin, bardin .
3.       Komunikaziño gailluen kokapena PC-akin adostu: barrukuak topografia zehatzan gaiñian, kanpokuak GPS-ez.
4.       Barruko instalaziñua egin, lezia eta Puesto de Boca artian.
5.       Aukeria badago, Puesto de Bocan repetidoria instalau, lezatik PC-ra komunikaziño zuzena egon daiñ.
6.       Kamillia kanporutz doianian, azken sorosliak urten ahala (ez lehenago) desinstalau interfono saria. Talde bakotxak bere zatixa desinstalauko leuke.

Ojebarren ikusiko dogu ia hau kunplidu leikian, edo gauzak aldatu edo gehittu bihar dirazen.

No hay comentarios: