(zulo barruan
jardun dozuen mutil gaztetxuok :-P gogoratizue oso ohittura ona dala norberak
egindakua egutegitxo baten jasotzia –eta gero, nahi badozue, blog honetan
pegatzia-)
(Oier)
151121:
ADES-eko hainbat kide (azkenian kontua galdu dot) Red del Silencion, EEL-eko
ikastaroko ariketan.
La Tejedora
aterpetxian bilduta, salbamenduko taldiak La Canaletik sartzeko prestakuntzan
laga doguz. Komunikaziño taldian Joxe, Unax, Cuca eta laurok egon gara;
erdi-simulakrua izango zala kontuan hartuta (puesto de bocarik ez), gure
aldetik jardutia errezagua izango zala pentsau, eta gure ariketia Vallen
egittia pentsau dogu.
Gero konturatu
gara erabagi okerra izan dala: urak, antza, pausua moztu desku eta 100 m
eskaseko zonan ibilli ahal izan gara bakarrik. Ahal izan dogun modura genefonua
eta nikolak arazo barik probau doguz (luzera nahikua ez zeguanez, antenak
sigi-sagan ipiñi doguz, eta ondo urten da); tedrak ez dau funtzionau (baterixa
arazuak) ezta gaur ensaiatzeko ekarri dogun repetidoria be (ez dogu jakin
zergaittik, zehazki); interfono frantsesak ezin izan doguz erabilli, kablia
goixan ahaztu dogulako. Hainbeste material desberdin izanda, checklistak
erabiltzia komeniko litzakela komentau dogu.
Behin
errefujixuan, justo-justo PC-kuekin bazkaldu dogu (bizimodu gogorra!) eta
arratsaldian pareko zelaixetan beste aproba bat egin dogu: nikolak goizeko
moduan, ok; tedrak be funtzionau dabe azkenian, nahiz eta soinu kalidade
eskasaguakin; repetidoria be martxan jarri dogu (hau oso barrikuntza
interesgarrixa da: ondo urten ezkeriok, leza barruko seiñalia -tedra, nicola
zein interfonuak- walkitalkie seiñalez PC-ra zuzenian helduarazi leike
bitartekari barik); interfonuak dira probau ez dogun gauza bakarra.
Kondiziño
hobiak emoten deskuan zuloren baten aprobak egittia adostu dogu (Lamiñak,
Albia...) hurrengo simulakro edo istripuan komunikaziñuan arlua hobeto landuta
eruateko. Nere aldetik, aurreko asteburuko protokoluari addenda batzu egin
detsadaz:
Kontuan hartzeko:
·
Remolkian interfonuak eta
kabliak egoten dira. GAES-en, tedrak eta ¿nikola? Materiala ezagutzeko,
testatzeko eta koban erabiltzeko geratu biharko gara.
·
Komunikaziño Taldian jente
gehixago egotia komeni da, jakiña: erreskate luze batian gure lana ez litzake
bakarrik komunikaziñuak instalatzia izango. Mantenimendua egitteko premiñia
egon leike (testak, konponketak, egokitzapenak) eta errelebua premiñazkua izan
leike.
·
Tedra (eta Nicola?) ekipuekin
batera brujulak eta instrukziño-orrixak juan biharko litzakez; lehelenguak
frakturen eta diaklasen norabidiak zehazteko, bigarrenak sorosliendako.
Protokolo posible bat (zehazteko):
1.
Kamillia sartu aurretik,
harekin batera doian interfonua konprobau (pilak, kabliak).
2.
Gaiñontzeko kabliakin eta
interfonuekin, bardin .
3.
PC-an topoa aztertu; ahal
bada, zaurituan kokapena zehaztu (nicola edo tedra instalatzeko); progresiño
bideko interfonuen kokapena aurreikusi.
4.
Barruko instalaziñua egin.
5.
Kanpoko instalaziñua egin (PB
edo inguruetan: barruko instalaziñuan kokapenan arabera), repetidoria barne.
6.
PB eta PC arteko
komunikaziñua sigurtatu.
7.
Kamillia mobitzen hasten
danian, azken sorosliak urten ahala (ez lehenago) barruko instalaziñua kendu.
Talde bakotxak bere zatixa desinstalauko leuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario