2017/11/18

Aranbarrena Emotions

Part: Gotzon, Antua, Ibon, Martin, Unai, Idoia, Josu



Gaur Aranbarrena (Markina)-ra joan gara. Emozioz beteriko irteera.

Josuk sistema handiak esploratzera joateko inbitazio bati ezezkoa esan zion. Urdaibai aldetik tropa etorri zen. Kobazuloaren sarrerak duen airearekin emozionatuta, gaur esplorazio handiak espero ziren: galeria handi amaigabeak, formazioz beterik, eskaladak nonnahi igotzeko eta putzuak nonnahi jeisteko. Kilometroak espero ziren.

Aranbarrena zabaldu genuenean, desobstrukzioan harriak kentzen genituenean, harri bakoitzeko "Goikoetxe", "Goikoetxe",... esaten genuen batzuk. Gero pentsatu nuen "Europa Lezia-ra, Aranbarrena hor egonda??". Bebai esan genuen, "txo, guazen Aranbarrena zabaltzera ze bestela datorren urtean berriro Galarregi-ra joan beharko dugu..."

Ba bihar Europa Lezia ingurura goaz.

Eta ez, momentuz ez goaz Galarregira, eta ez dago joan beharrik ere, zeren eta uste dut zerbait oraindik txarragoa aurkitu dugula. Uste dugu La Caja de Pandora zabaldu dugula.

Airea hor dago. Baina oraindik mendi madarikatuak ez digu esker onik ematen. Fraktura estuak eta basatzak bakarrik erregalatzen dizkigu. Batzuetan, salatxo bat erakusten digu, eta salatxo hortan "zutik" ahal gara jarri, eta argazkiren bat atera, eta sabaia eta hutsunea kontenplatzen dugu, eta gogoratzen gara zelako ederra den espeleologia zutik jarri ahal garenean. Baina hori da, hori eta airea, jarraitu erazten digun karameloa. Baina gero... zasca! Berriro paso estua.

Eta koba aurrera doa. Gaur egingo genituen beste 100 metro? Han doa Zapola mendiaren barrenera. Pasadan hilean Kanteratxiki deitutako lekuaren azpian geunden plantan, baina dagoeneko kanterako Semaforoaren azpi inguruan egongo ote gara?

Josu eta Martin fondoan fraktura estuetan sartuta ibili dira. 100 bat metro egin omen dute fraktura estutan. Baina leku batzuetan ia gorputz guztia busti behar omen da. Beste batzuk paso estuekin burruka latzean ibili dira. Beste batzuk fraktura bertikaletan oposizioan. Goiko aldean salatxo batzuk ere bazeuden formazioz beterik.

                        

Baina bueltatuko gara. Zeren eta azken finean, metroak ematen ari da, eta mendi barrura badoala esaten ari zaigu, hori bai, ze morfologian?

Artibai aldera ura botatzen duten koben analisi morfologikoek ez digute sorpresa handirik ematen. Geologoek esaten duten modura: "estamos ante entornos poco karstificados con alta concentración de sedimentos en disolución".

Emozioz beteriko eguna.



No hay comentarios: