2017/11/19

Europako Galtzerdia (O-025)



171119: Antua, Maite, Gotzon, Josu, Oier.

Europako Galtzerdixa, aurreragokuan Xabik topautako arrakalia. Espatula kolpe bakarrakin, eta mailluakin, pasatzia lortu dogu. Xabin estimaziñua ona izan da; 10 bat metrotako tximinixa bertikal baiña destrepablian ostian, potzuak baioneta kiebro bat egitten dau, eta plataforma bateraiñok allegau gara, espeleotema gaiñian, eta handik behera bikoizten zan potzu bat, alde baten estua-destrepablia, bestia nasaixagua-sokia bihar zana. Dana arrakala baten fabore zabaldutako sistematxo bat, guztiz fosilla eta espeleotemak deuseztatze fasian. Hortik behera, guztiz lurrez betetako hondo batera allegau gara, eta han barriro beste potzu paralelo itxurako arrakala baten goiko partia; ranpan behera eta bertikalian, bi jarraipen posible, bixak estuak, eta ezelako haize korrienterik barik. Hortxe laga dogu, eta gora. Bio aldetik, masma txiki bat, Meta bi eta Oxychillus bat.


No hay comentarios: