2020/12/26

Artzeagagane

 

"¿Ves todo eso, hijo mío? Pues algún día será tuyo". Ezkerrian Utxarain, eskuman Erosomendi.

201226: Oskar E, Gotzon, Martin U, Antua, Javi, Oier.

Aginaga (Ibarrangelu) eta Artzeagagan (Bedia).

Nere asmua Aginagara juatia zan, mariskatzera (errekako ganba zuri famosuok...) baiña allegau bezain laster txamuskina usaiña hartzen hasi naiz: lehelengo Martinek "Hombre Oier! Bai animaua zu!". Gero Antua, irribarre makurrakin: "Balientia zara! Agiñara orduan?". Eta Oskarrek be, halako komentarixoren bat egin ostian: galderak egitten hasi naiz. Noski: sarreran bertan dagon estuasuna pasatzeko (batez be behetik gora) lanak izango nittuala, eta beheragoko Termopilen Pausua, argi eta garbi, ez nebala pasauko. Eta gaiñera inguruan beste zulorik ez dagola, "B Plan" bat egitteko! Hori ikusitta, eta jakinda Antua Javikin Bedian geratuta zeguala, Mandoia inguruko lanetarako, ez dot zalantza haundirik euki: horraxe hobeto.

Halan abixau gara, ba, Al Sur de Autzaganeko lurralde basatira. Kanpoko lana aurreikusi da: Javik, bere lan sistematikuan, zona bateko zuluak ondo katalogau nahi dittu, gero jardunaldi gitxittan ti-ta danak esplorau, topografiau, lagindu etabar egitteko, Txakarre aldian egin genduan legez. Orduan gaur hortan ibilli gara. Ni neu asko aklarau ez naizen arren, ez detsa asko inporta: beste bixak lekua ondo ezagutzia da inportantia, eta hortan ondo dabiz. Mandoiako inguru hau karst "mantxa" txiki askoz osatuta dago, batzuk oso isolatuak, eta zona honetako panoramika orokor bat egitteko balixo izan desta; kasu honetan, Artzeagagane mendi inguruan (vulgo Artzagane) W aldetik ibilli gara, mapa toponimikuan "Sustraitza" izenakin dagon paraje horretan. Hortik Erosomendi, Ereño, Kastillozar bistan genkazela, mea trintxera eta zuluak ikusi doguz; azalpen geologikuak barra-barra entzun doguz (Antua liburu bizi bat bada be, Javi ez da gitxiago) eta zulo pare baten sartu gara. "Indicio mina" izenakin katalogauta dakagun horretan (...) bio lagintxo batzuk hartu dittudaz (masma txiki 2, diptero 1); eta gero, Antuanek tamaiño ikaragarriko batera eruan gaittu. Barrua ondo miatzeko dago (materiala behar da; bere garaian Antuanek Ritxarrekin begiratu zeban pixkat). Horrenbestian amaittu dogu eguna, Bediako Txakoliñian frito batzuk janda, beste bixak hurrengo saio baterako planak egin daben bittartian ahal bada Haitzulo taldekuen laguntasunakin. Ea ba, pixkaka, danon artian karst honek merezi daben argitalpen politta egitteko behar dirazen pauso guztiak emoten doguzen!

Gu bestiak baiño goizago allegau gara etxera. Hárek be emongo dabe euren informetxua!

2020/12/19

Mereludi

 


201219: Petrus, Gotzon, Xabi, Antua, Oier.

Mereludi, plan multiplia. Batez be katalogo lanak.

Beste laurak Atxurra gaiñeko zulo batera juan dirazen bittartian (ez galdetu neri zein), ni MG-054 (...)ra juan naiz, 200830ian galdutako bio lagiña berreskuratzera. Han topau dot (tapia karraskariren batek janda! pare bat hille itxain ezkeriok, ez neban tuturik topauko); pixkat gehixago lagintzeko aprobetxau dot, baiña aurrekuan iges egin zestan Ischyropsalisik topau barik. Hau izan da gaur bildutakua:

3-4 Lepisma
1 pequeño caracol
2 pequeñas arañas
1 diptero
1 pequeño opilion blanco

Urteeran, atasko "interesgarri" bat izan dot: hiru bat saiakera egin dittudaz, beso-sorbalden pausuakin ezin asmauta. Takikardia eta nerbixuak kontrolatzeko ariketa anaerobio politta izan da. Pro: atasko reversiblia zala, buru-hankak libre, eta lagunak abisuan gaiñian zeguazela. Kontra: bakarrik nenguala, sarrerako harri bloke inkietantia (indarka ibiltzeko leku eskasa) eta(...). Total, laugarrenian asmau eta kanpora juan naizela, arazo berezirik barik.

Kamiñora jaitsi naizenian, ez nekixan bestiak nun zeguazen; beraz, trankil-trankil, Pepetxok XVIII  gizaldixan legez, auzotik zihar ibilli naiz. Atxurrara jaitsi, eta Atxamonten gora egin dot, bestien berbarua noiz entzungo. Eta MG-10 Pepetxo V-ren parian izan da hori: batzuk behetik eta bestiak goittik zetozen, Pepetxo X famaturutz (MG-012 barrixa; lehengua, neuk katalogau nebana, X kategoriara jaitsi da eta). Sasitzatik zihar allegau naiz, eta azkenian ezagutu dot... sarreria. Izan be, burua sartu eta lehen bihurguniari begiratuta, nere "pizti baltz" dirazen boyaux hórretako bat ikusi dot, eta azkenian leihatilla bat. Gaiñian neoizko letra zekazen: "Oier, hamen sartu bez". Argi-argitsuak. Kiñuka. Nere burua pixkat ezagutzen dot onezkero, eta badakitt etxakola bape, bape, bape gustatzen longaniza itxurako harrizko heste bigurri baten betegarri izatia. Bai, badakitt kabitzen naizela; bai, badakitt pala/atxur bihar pixkatekin nasaittu zeikiala; baiña ze nezesidade? Taldian halako lekuetatik errez pasatzen dan jentia dagon bittartian, laga kuebia dagon modura, ezer apurtu barik, eta laga neuri neure bostian, koko-biltzen. MG-012 honetan, hain zuzen be, Elona quimperiana ale politt bat jaso dot; hortik barrura dagozenak, etorkizuneko bioespeleologuak jaso deixezela.

Halan amaittu da ba nere eguna; kotxera juan-etorrixa egin dot, bestiei material batzuk ekartzeko -txaran zihar ibiltzia, ariketa bikaiña!- eta, Zulueta errekia birrittan pasauta alde egin dot, gaur etxera goizago juan biharra nekan eta. Bestiak kontauko dabe beria!

2020/12/12

Kobetako munduan

 

201212: Oier.

Kobeta (Olatz, Mutriku). Gaur eguna umorez hasi da, Txalapartan aspaldiko partez sartu eta barruan jarritta armosatzeko aukeria izan dogulako. Bisittan be etorri jakuz Zapa eta Idoia (aspaldiko!) eta Burumendiko merchandising despliege guztian erdixan, adarra jo deste ea nere kronikak euren blogian idazten ez ete naizen hasi biharko. Izan be, ADES-eko bestiak badabiz gauzak egitten, astian 2-3 bidar barrena, baiña... ez dabe blogian ezer idazten! Paradoxikoa, gaur hirugarrengo astez jarraixan, blog honetan beste zona batera egindako espediziño baten barri agertzia. Badakitt bestiok be idazten dozuela (kronika internorako); ba zer kostatzen jatsue hamen be publikatzia? :-)

En fin. Gure zonan planik ez, eta gaur laberinto honen beste zatitxo bat ezagutzera juan naiz ba. Ez naiz bisittari bakarra izan: GEMA-ko Unai "Trotixa" be etorri da, eta horri esker hiru taldetan banatu ahal izan gara, gaurko jardunaldixari etekiñik haundiña etaratzeko. Batetik, Soto eta Troti, juan dan zapatuko eskalada lekuan jarraitzera (uste dot); bestetik, Iki eta Josu, Lekondeko sektorian (?) explo eta topo egittera; eta azkenik, Unai eta ni, topo/bio tandem perfektuki engranatuakin aurrera. Hiru taldiak banatu garanian, 11:30ak ziran.

Gaurkuan beraz, Unaien aginduetara eta bere superbisiñuan (ni hamen bakarrik galdu egingo nintzakelako), Gigantes eta erreka nagusixak bat egitten daben puntura allegau gara, eta handik behera, Kameruneraiñoko tartia mapeatzera. Azkenian ezagutu dot gela famoso hau, eta hortik aldeko biharrakin juan jakuz orduak; 14:00ak aldian, Kamerun gelia bera marrazteko neurrixak hartu doguz, eta gero Iki eta Josurengana joan gara. Bloke artian, 60. hamarkadan Leizaola eta bere lagunak geldittu zittuan -eta gero Leizarpekuak gaindittutako- sifoia ezagutu dot, eta errekan behera sarrera klasikotik datorren galerixa aldian juntau gara bestiekin. Unaiek "antxiñako jantokixa" seiñalau desta eta, espero neban legez, materia organiko artian koko nahikua topau dot (Quaestus, uste dot; antiajuak kanpuan ahaztu dittudaz eta... korrikalarixak potuan sartu biharrez, ez dot astirik izan eurak ondo begiratzeko!).

Puntu horretan, Mari Errauskiñe modura etxera bueltau behar nintzala eta, fondoko hirurei agur esan eta, Unaiek tarte ezezagunian lagunduta, Gigantes errekan gora juan naiz. Soto eta Trotiren lekuan azpittik pasau naizenian, euren gauzak ikusi dittudaz baiña eupadei ez detse erantzun; urrin ibilliko zirala pentsau dot, ea gero zer kontatzen daben. Gigantes gelan bertan, ostera (juan dan zapatuan Unaiekin topografiautako meandruan sarreran), materia organiko lizundu pixkat topau dot, eta han kokuak! (gela honetan topatzen dittudazen lehelenguak). Quaestus eta Aranzadiella (?) asko, alkarrekin, nahastian. Bertan ogi zati bat laga dot, ea hurrenguan zer agertzen dan. Hortik aurrera, poliki-poliki inmensidadian gora, arroila horretan ardi-kukusua baiño txikixagua sentitzen. Atentziñua deittu desta zenbateko "eurixa" egon dan sektore honetan gora. Kalian baiño gehixago busti gara!

Beraz, laburbilduta, hauxe izan da nere bio lagiñen uzta: 1 Trichoniscoides, 3-4 Quaestus, 3 Lithobius, 2 diptero, 3-4 Aranzadiella (?).


 

2020/12/07

Armintxe eta Mattes

201207, 14:51etako argazkixa.

 201207: Oier.

Armintxe, limnigrafo publikuan ikustaldixa. Zapatutik eurixa eten barik botatzen diharduanez, gaur astelehena, goizian ikustaldixa egittera juan naiz (9:15). Kontuan hartzekuak:
    • Minimo barrixa aktibau egin da: bere aurreko hormigoia garbi, ezker eskumako hormigoian aldian.
    • Megalituan eskumako ertzeko urteera multipletik be ura urten da (bedarra zapal), baiña jarixo txikixakin: ez dau orbela guztiz garbittu.
    • Kanpofoballeko hobixa eta ubidia berera betetxo, 1,5 inguru.
    • Dana argazkixetan jasota.
Datozen orduetan eurixa emonda dago, intentsidade altuaguan gaiñera (asteburuan zihar, une puntual batzuk kenduta, ez dau asko bota).

15:00etako ikustaldixan, megalituan ez dago aldaketarik. Goizian zihar eurixak sendo bota dau. Ubidian, ostera, harri markagailluetan urak 5-10 zm gorago egin dau. 

Mattesek hitzaldian zehar azaldu dizkigun mapa topografikoetako batzuk.

201207: Simone, Oier.

Arratsaldez, Johannes Mattes espeleologo austriarraren hitzaldian. Edinburgoko Unibertsitatearen STIS sailak (Science, Technology and Innovation Studies), antolatua, eta Simonek berak aurkeztua, speleo historialari honek egindako azken ekarpena azaldu digu, argitaratu aurretik azaldu ere! Bere topografia zaharren bildumako ale ezin ederragoak erakutsiz, irudikatu ezina irudikatu nahiaren erronka aurkeztu digu, prezisioaren eta irudimenaren ezinbesteko nahastea. Bertan ere esan dudana errepikatuko dut: guk topografia egitean askotan aurkitzen garen egoera da, ailegatu ezin garen lekuak mapan jaso beharra, eta "asmatu" dugun hori etorkizuneko espeleologoek nola ikusiko duten imajinatzea... Mattesen ikergaia ikusita, badakigu egiten ditugun akatsekin onberak izango direla, beraz... aurrera.

Jarraian, accuracy gehiagorekin, entzun dugunaren gorabeherak.

"Concepts of Knowledge and Space in Historical Cave Maps (1500-1800)"

Abstract: As places of a specific mediality and polyvalent imagery, caves were of interest for scholars, travelers as well as artists. Serving as a bridge between different cultures of knowledge, the underground, its observation and documentation functioned as a projection screen for the visitor’s claims of interpretation and possession. For scholars as Jacques Gaffarel, Athanasius Kircher or Johann Weichard Valvasor, who dedicated specific attention to the subterranean world, the difference between nature and culture was not so clear as it seems today. – A fact, which became particularly obvious in case of natural caves expanded by humans during Greek or Roman times. In this context, caves can be also recognized as so-called “boundary objects” (Star & Griesemer), connecting different communities of practice and meanings of various constituencies.
In particular, historical cave maps represent the contemporaries’ attempt to arrange and design the knowledge of the subterranean world as well as their inherent metadisciplinarity and aestheticism. Due to their specific format, repertoire of symbols and practices of survey, these plans can be identified as an own type of map, that should satisfy either scholarly, artistic or touristic needs. On the basis of a cultural-historical approach, the paper examines cave maps as a representation of a subterranean space, but in particular as a space of representation, where discourses on knowledge, architecture and the human body were visualized and various forms of scholarly cooperation were put in practice. The variety of maps, used for this study, includes both published and archive sources of scholars like Buondelmonti (1415), Leibniz (1749) or Buckland (1823) and belongs to caves in different parts of the world.

The author/presenter: Johannes Mattes is a postdoctoral scholar at the Austrian Academy of Sciences and lecturer at the Department of History at the University of Vienna. His two recent monographs “Reisen ins Unterirdische [Traveling in the underground]” (2015) and “Wissenskulturen des Subterranen [Cultures of subterranean knowledge]” (2019) deal with the scientific and cultural history of caves, speleology and the underground in general. Mattes was Visiting Professor at the École des Hautes Études en Sciences Sociales (Paris) and Visiting Scholar at Stanford University (CA) and York University (Toronto). Since 2020, he is Board Member of the International Commission on the History of Geological Sciences.. Mattes’ current research examines the history of natural sciences in a cultural context, expeditions, scientific societies & academies, popular science, relationship between politics, research and the public. Since 2019, he is leading a research project on the history of (popular) scientific societies in Vienna and the Habsburg Empire throughout the 19th century. His contribution to STS includes studies on the formation of the scientific field of speleology as a metadisciplinary project, where both professionals and amateurs contribute, and the impact of practices and politics on discipline formation.

2020/12/05

Kobeta: explo, topo, bio

 

Iki eta Unai prestaketan. Gaur aterpia ondo etorri da, zulora sartu-urtetzeko!

201205: Oier.

Egixa esan, fenomeno etortzen jata Burumendikuak etxe onduan eukitzia: atzo be, ADES-eko taldekidiak Lastarrikera zoiazela eta (neretako sarrera estuegixa), telefono deixa eta baietz, gaur Kobetara zoiazela eta juateko. Beraz gaur eurengana bildu naiz, juan dan asteko biharrekin jarraitzeko.

Iki, Josu, Unai eta laurok sartu gara, 9.45ak aldian. Juan dan asteko eskaladatik hurre dagon puntu batera juan gara danok, eta han lan banaketia. Lehelengo bixak, beste eskalada bati ekin; beste bixok, 69-79 estaziño topografikuen arteko tartia marraztia (1) eta Gigantes Gelako adar lateral txikixa (baiña hain altua!) plantan topografiau (2). 

Topo txukuna; poliki-poliki egindakua.


Bestiei agur esan, eta guria egittera juan gara. Unaiek marrazten ziharduala, nik bio lagiñak jasotzen ibilli naiz, emaitza pozgarrixakin: ez dittudaz ale asko jaso (lau bakarrik), baiña bai juan dan astian hartu ez nittuanak: bata lehengunian iges egin zestan ganba zurixa, Pseudosinella edo; beste bi Trichoniscoides itxurakuak; eta azkena Oxychillus bat. Unaiek biharra modu txukunian egin dau -bere estiluan- eta puntako teknologiaz lagunduta gaiñera (topografiarako, plantxarako zein erropia garbitzeko balixo daben tableta). Behin hori amaittuta, eskalatzailliei bisittia egin detsegu, eta 15 bat metroko alturan topau doguz, bentanilla bat ikusitta beste baterutz igotzen ziharduela; guk zeozer jan, eta topo lekura abixau gara. Han, bertako horma zuzen eta sabaixan alturiakin harrittuta geratu naiz (Gigantes gelakua baiño altuagua! Distoak be ez zeban neurrixa hartzen). 16:00ak bertan jo deskuez, eta kanpora juateko ordua nekan; Unaiek lagundu nau, eta gorakako bidian hasi gara txiri-txiri. Igo ahala, konturatu gara sartzerakuan baiño zatixa ur gehixago zetorrela goittik behera; batez be, sarrerako kañoi inguruan; urtetzeko azken potzuan, dutxia txorroka hartu dogu, beroaldixa freskatzeko ondo. Gero kanpuan baiña, ez zeguan hainbeste euri. Igual egunian zihar bota dau?



Gaur jasotako bio lagin batzuk.


Behin kotxian, haundittuta eta lokaztuta zetorren errekan burdiñak garbittu, eta han geratu da Unai zentinelia, beste bixak noiz urtengo. Nik etxera egin dot, speleo jardunaldi atsegin eta produktibua izan dala iritzitta. Eskerrikasko!

Tablet bikaina! Emaitza onaren sekretua.