2020/12/12

Kobetako munduan

 

201212: Oier.

Kobeta (Olatz, Mutriku). Gaur eguna umorez hasi da, Txalapartan aspaldiko partez sartu eta barruan jarritta armosatzeko aukeria izan dogulako. Bisittan be etorri jakuz Zapa eta Idoia (aspaldiko!) eta Burumendiko merchandising despliege guztian erdixan, adarra jo deste ea nere kronikak euren blogian idazten ez ete naizen hasi biharko. Izan be, ADES-eko bestiak badabiz gauzak egitten, astian 2-3 bidar barrena, baiña... ez dabe blogian ezer idazten! Paradoxikoa, gaur hirugarrengo astez jarraixan, blog honetan beste zona batera egindako espediziño baten barri agertzia. Badakitt bestiok be idazten dozuela (kronika internorako); ba zer kostatzen jatsue hamen be publikatzia? :-)

En fin. Gure zonan planik ez, eta gaur laberinto honen beste zatitxo bat ezagutzera juan naiz ba. Ez naiz bisittari bakarra izan: GEMA-ko Unai "Trotixa" be etorri da, eta horri esker hiru taldetan banatu ahal izan gara, gaurko jardunaldixari etekiñik haundiña etaratzeko. Batetik, Soto eta Troti, juan dan zapatuko eskalada lekuan jarraitzera (uste dot); bestetik, Iki eta Josu, Lekondeko sektorian (?) explo eta topo egittera; eta azkenik, Unai eta ni, topo/bio tandem perfektuki engranatuakin aurrera. Hiru taldiak banatu garanian, 11:30ak ziran.

Gaurkuan beraz, Unaien aginduetara eta bere superbisiñuan (ni hamen bakarrik galdu egingo nintzakelako), Gigantes eta erreka nagusixak bat egitten daben puntura allegau gara, eta handik behera, Kameruneraiñoko tartia mapeatzera. Azkenian ezagutu dot gela famoso hau, eta hortik aldeko biharrakin juan jakuz orduak; 14:00ak aldian, Kamerun gelia bera marrazteko neurrixak hartu doguz, eta gero Iki eta Josurengana joan gara. Bloke artian, 60. hamarkadan Leizaola eta bere lagunak geldittu zittuan -eta gero Leizarpekuak gaindittutako- sifoia ezagutu dot, eta errekan behera sarrera klasikotik datorren galerixa aldian juntau gara bestiekin. Unaiek "antxiñako jantokixa" seiñalau desta eta, espero neban legez, materia organiko artian koko nahikua topau dot (Quaestus, uste dot; antiajuak kanpuan ahaztu dittudaz eta... korrikalarixak potuan sartu biharrez, ez dot astirik izan eurak ondo begiratzeko!).

Puntu horretan, Mari Errauskiñe modura etxera bueltau behar nintzala eta, fondoko hirurei agur esan eta, Unaiek tarte ezezagunian lagunduta, Gigantes errekan gora juan naiz. Soto eta Trotiren lekuan azpittik pasau naizenian, euren gauzak ikusi dittudaz baiña eupadei ez detse erantzun; urrin ibilliko zirala pentsau dot, ea gero zer kontatzen daben. Gigantes gelan bertan, ostera (juan dan zapatuan Unaiekin topografiautako meandruan sarreran), materia organiko lizundu pixkat topau dot, eta han kokuak! (gela honetan topatzen dittudazen lehelenguak). Quaestus eta Aranzadiella (?) asko, alkarrekin, nahastian. Bertan ogi zati bat laga dot, ea hurrenguan zer agertzen dan. Hortik aurrera, poliki-poliki inmensidadian gora, arroila horretan ardi-kukusua baiño txikixagua sentitzen. Atentziñua deittu desta zenbateko "eurixa" egon dan sektore honetan gora. Kalian baiño gehixago busti gara!

Beraz, laburbilduta, hauxe izan da nere bio lagiñen uzta: 1 Trichoniscoides, 3-4 Quaestus, 3 Lithobius, 2 diptero, 3-4 Aranzadiella (?).


 

No hay comentarios: